Lankide:Alafuente020/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lente konbergente baten foku distantzia positiboa.

Foku-distantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lente baten foku-distantzia horren zentro optiko eta fokuaren arteko distantzia da. Horrek esango digu nolako konbergentzia edo dibergentzia maila duen. Foku-distantzia potentzia optikoaren alderantzizkoa da. Hau da, lente batek potentzia optiko handia badauka, foku-distantzia txikia izango du.

Hainbat lente mota daude eta horien araberakoa izango da foku-distantzia.

Lente konbergente batentzat tarte hori positiboa da. Kasu horretan, distantzia, lentearen zentro optikotik, non oraindik izpi erasotzaileak ez diren desbideratu, horiek elkartzen diren tokirainokoa izango da.

Lente dibergente baten foku distantzia negatiboa.
Ispilu ahur baten foku distantzia positiboa.

Lente dibergente batentzat distantzia negatiboa da. Hau da, zentro optikotik alegiazko puntu batera dagoen distantzia da. Puntu hori desbideratutako izpiak irtengo liratekeen tokia izango litzateke.

Kurbadura esferikoa duten ispiluen kasuan, foku-distantzia horien erradioaren erdia da. Hori positiboa izango da ispilu ahur batentzat, eta negatiboa, aldiz, ganbilarentzat.[1][2]

Lente meheen hurbilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektuaren distantzia lentera u, lentetik irudirako distantzia v eta distantzia fokala f hurrengo formularekin erlazionatzen dira:

Ispilu ganbil baten foku distantzia negatiboa.

Distantzia fokala kalkulatzeko era erraz bat urrun dagoen objektuaren irudia lente baten bidez pantaila batean sortzean datza. Horrela, u oso handi bat lortu, eta baztergarria izango da. Ondorioz, lortuko da.[1]

Beste era bat sortutako irudia eskalan izatea da. Horren ondorioz, lentetik irudirako distantzia eta objektutik lenterako distantzia distantzia fokalaren bikoitzak izango dira. Aldi berean, objektutik, sortutako irudira dagoen tartea izango da.[2]

Sistema optiko orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lodiera baztergarria ez duten lenteen kasuan edo bat baino gehiago erabiltzen direnean, foku-distantziari foku-distantzia eraginkorra esaten zaio.

  • Aurrealdeko foku-distantzia sistemaren aurreko foku puntuaren eta lehen gainazal optikoaren gailurraren arteko distantzia da.
  • Atzealdeko foku-distantzia azkeneko gainazal optikoaren gailurretik, sistemaren atzeko foku puntura dagoen distantzia da.

Sistema optikoa inguratzen duena airea ez bada, distantzia errefrakzio-indizearekin biderkatzen da. Indize horiek lentea egin den substantziarena n, lentearen aurrean dagoenarena n1 eta lentearen atzean dagoenarena n2 dira.

Lente lodi baten diagrama.

Oro har, foku-distantzia eraginkorrak sistema optikoak argia enfokatzeko duen gaitasuna deskribatzen du. Sistemaren handipena kalkulatzeko erabiltzen da.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Focal length. 2022-10-30 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. a b (Gaztelaniaz) Distancia focal. 2022-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).