Edukira joan

Lankide:AlejandroDiezVivanco/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ESPAINIAR KOSTITUZIOAREN 13. ARTIKULUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerritarrek gure konstituzio-egituraketan zein eskubide duten eta zein eskubide ez duten jakiteko, Espainiar Kosntituzioaren 13. artikuluari erreparatu behar diogu.

Konstituzioaren 13.1 artikuluan hau adierazten da: atzerritarrek Espainian Titulu honetan bermatzen diren herri-askatasunak izango dituzte, itunetan eta legean ezartzen diren moduetan.

ATZERRIATERREN ESKUBIDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar konstituzioaren 13. artikuluak, nahiz eta saiatu atzerritarren eskubideekiko statusa definitzen, ez du erabat lortu. Konstituzio osteko lehenengo urteetan artikulu horren interpretazio oso zorrotza egin zen, eta ulertzen zen atzerritarren eskubideak itunetan eta legeetan onartzen zirenak baino ez zirela. Horren ondorioa zen atzerritarrek konstituzio-eskubiderik ez izatea, legean eraturikoak baino ez izatea.

Baina Konstituzio Auzitegiak (KAE 99/1985, Bowitz kasuan) zehaztu egin zuen artikulu horren esanahia, hau adieraziz: esan nahi du, atzerritarrek duten gozamena... arindu daitekeela, edukiari dagokionez, nazioarteko itunetan eta Espainiako barne-legeetan erabakitzen denaren arabera.

Epai horren ondorioa izan zen esatea atzerritarrek Lehenengo Tituluan agertzen diren eskubideak dituztela, baina eskubide horien edukia itunetan eta barne-legeetan xedatzen dena dela. Labur esanda, atzerritarren eskubide guztiak legezko eratzea dute. Atzerritarren eskubideen edukia legez eratzekoa denez, litekeena da eskubideen edukia gehitzea edo gutxitzea lege horren bitartez.

ESKUBIDE MOTAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ATZERRITARREK EZ DITUZTEN ESKUBIDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EKren 13.2 artikuluaren arabera, politikan parte hartzeko eta herri-funtzio eta -karguetara heltzeko eskubideak dira (23. artikuluko eskubideak, hain zuzen):

ATZERRITARREK DITUZTEN ESKUBIDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude eskubide batzuk, euren izaeragatik edo gizakirekin duten barruko loturagatik norberaren duintasuna ziurtatzeko, gizabanako guztienak direnak, nazional nahiz atzerritar izan.

LEGEEN ETA ITUNEN ARABERA ERATZEN DIREN ESKUBIDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerritarrak titularrak direnean, eskubide batzuen edukia murritz daiteke; hori bai, inoiz ere ezin da murriztu eskubidea bera desagerrarazteraino, hau da, haren funtsezko edukia mantendu behar da. Normalean, maila honetakoak izaten dira eskubide sozial eta ekonomikoak. 8/2000 LOan, honelako eskubide batzuen gozamena legepeko atzerritarrei ere onartzen zaie: osasun-laguntza (12. art.), etxebizitza izateko laguntzak (13. art.), gizarte-segurantza eta gizartelaguntzak (14. art.), adibidez. Orain arte aipatu ditugun eskubideak legepeko atzerritarrei onartu zitzaizkien 8/2000 LOan, baina ez legez kanpo zeudenei.