Lankide:Alexaranzabal13/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uber

Uber mundu mailan pertsonak leku batetik bestera eramateko zerbitzu bat da. Taxiek bezala funtzionatzen du baina telefono mugikorreko aplikazio baten bitartez kontratatzen dira. Hasieratik nondik norakoa definitzen da, eta prezio bat finkatzen du aplikazioak distantziaren arabera. Zerbitzua aukeratzerakoan, momentuan bertan urrutizkinaren bitartez ordaintzen da, eta bidaiaren bukaeran gidariak emandako zerbitzua ebaluatzeko aukera ematen du. Horrela, aplikazioaren erabiltzaileak ziurtatu dezake hautatutako gidaria fidagarria dela. Langilea edozein izan daiteke, hau da, ez da lizentziarik behar lanean hasteko. Europako hiri askotan Uberrak fama handia hartu du, erabiltzaileentzat oso erosoa baita, izan ere, zerbitzua aukeratu eta oso denbora gutxira iristen da zuk esan diozun lekura.

Egituraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian bulego txiki bat ireki dute, bertan lan egiten duten langileak era txukun eta efiziente batean antolatu ahal izateko, eta bezeroek kexaren bat badute bertan jarri ahal izateko. Bulego hau 5 sailetan daude antolatuta:

1)     Zuzendaritza (pertsona 1)

2)     Marketin /iragarki arduraduna (pertsona 1)

3)     Giza baliabideak (pertsona 1)[1]

4)     Bezeroari arreta (2 pertsona)

5)     Gidari autonomoak (50 pertsona)

6)     Patineteak (60)

7)     Mekanikoak (2 pertsona)

8)     Marinela (pertsona 1)

Momentuz adostu dugu 50 gidari izatea, aurrerago zerbitzuaren ebaluazioa egin ondoren emaitzen arabera zerbitzu gehiago edo gutxiago ezartzea adostu dugu. Europan zehar izandako boom-a ikusita, emaitza positiboak izatea espero dugu. Itsasontziaren

Uberren helburua nagusia, jendea leku batetik bestera eramatea da. Hain zuzen ere, beraiek nahi duten puntutik agindu dutenera. Gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak ez dituzte  bezeroen beharrak guztiz betetzen. Alde batetik, Donostiako taxi konpainiak eskaintzen dituen  prezioak ez datozelako bat bezeroen ahalmen ekonomikoarekin. Bestetik, ordutegiak eta    taxien eskaintza ez dira egokitzen jendearen beharrekin, esaterako, asteburuan zehar gauetan batez ere eskaria oso handia izaten da baino eskaintza oso urria. Uber aplikazioarekin bigarren arazo hau konponduko litzateke.

Horrez gain, gaur egun udaletxeak ez du ez patinete ez moto zerbitzurik eskaintzen beste hiri batzuetan bezala. Europatik bidaiatzen egon ondoren merkatua aztertzeko konturatu gara distantzia laburreko bidaietarako jendeak nahiago duela motorra edo patinetea hartu. Bestalde, kostako herrietara joan nahi bada trafiko arazoak ekiditeko itsasontzi zerbitzu bat eskaintzea da helburua.

Donostian, Dbizi zerbitzua ezarri zenetik arrakasta handia izan dute udaletxearen bizikletak. Patinete eta motorren funtzionamendua antzekoa izango litzateke: astean zehar ordutegi laburra, hau da, gauerditik aurrera ez lukete funtzionatuko eta asteburu eta jaiegunetan gauean zehar erabiltzeko aukera egongo litzateke. Ginera, patinete eta motorrek ez dute geltoki finkorik, mugikorraren bitartez erabiliko dira. Bertan, mapa batean agertzen dira patinete eta motorrak eta haien kokapena, hauek erabiltzeko ibilgailuan dagoen QR kode bat eskaneatu eta ibilgailua desblokeatu egiten da.

Aplikazioa hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, horien artean, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta italiera, eta bezeroek, txoferrarekin zein hizkuntzetan hitz egin nahi duten aukeratu dezakete, euskararen erabilera sustatuz.

Azkenik, aplikazioa bai donostiarrentzat bia kanpotarrentzat dago erabilgarri. Helburu nagusiaz gain, zeharkako beste helburu batzuk ere beteko dira Uber aplikazioari esker, esaterako, Donostiak duen trafiko arazoa konpontzea kotxe partikularren ordez patineteak eta motorrak erabiliz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lete, Irati Urdalleta. (2023-10-19). «Atzera bota dituzte EAEko Hezkuntza Legeari jarritako osoko zuzenketak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).