Lankide:Amaiadego/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomisten Euskal Elkargoa legez aitortutako ekonomisten erakunde profesionala da. Euskadin ekonomisten lanbidea antolatu, ordezkatu, defendatu eta sustatzeaz arduratzen da.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateetako unibertsitate-titulazio ofizialak dituzten profesional elkargokideek osatzen dute ekonomista lanbidea, oro har, honakoak dituztenek: Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza (ADE), Ekonomia, Finantza, Marketin,Fiskalitatea, Aktuariala eta bestelako arlo batzuetako gradu, lizentziatura eta diplomaturak.

Ekonomisten Euskal Elkargoak Euskadiko 5.000 profesional[1] biltzen ditu bere baitan, ekonomiaren inguruko espezializazio eta garapen arlo ezberdinetan antolatuta: Kontabilitatea, Marketina, Ikuskaritza, Fiskalitatea, Lan arloa, Finantzak, Hirigintza, Bulego Profesionalak, Irakaskuntza eta Ikerkuntza, Enplegua, Ekintzailetza…

Elkargoak garatutako lankidetza-eredu hau topaleku bilakatzen da Euskadiko profesionalentzat, eta, funtsean, profesional edo elkargokideentzako parte-hartze eta konpromisoan oinarrituta dago. Horrela, besteak beste, garapen pertsonal eta profesionalerako zerbitzu espezializatuak definitzen dira (prestakuntza, laneratzeko laguntza, informazio profesionala, ...), eta, aldi berean, erreferente izaten saiatzen da, gizarte osoari ekonomia arloan ekarpen, interpretazio eta ikuspegia eskainita.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ekonomisten Euskal Elkargoa - Colegio Vasco de Economistas» www.ekonomistak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-14).