Lankide:Amaiazurutuza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

KANTU JOLASAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu jolasak, haurrek beren artean edo helduek haurrekin jolas egiteko erabiltzen dituzten abestiak dira. Abesti hauek jatorri anitzekoak diren arren, urte askotan zehar erabili izan da material hau, belaunaldiz-belaunaldi ahoz aho pasa dena. Gure arbasoek sortutako abestiei eta haiek eginiko transmisioari esker, gaur egun, ondoren aurkeztuko ditugun zenbait kantu jolasez goza dezakegu.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Horrelako kantetan askotarikoak izaten dira lantzen diren gaiak. Hala ere, orokorrean, bere izenak dioen moduan jolasteko erabiltzen diren kantuak direnez, ez ditu gai gatazkatsu edota jasoegiak lantzen. Ohikoak izaten diren gaietako batzuk ondorengo hauek dira:
    • Natura → naturaren elementu ezberdinak izendatu eta haiekin jolasteko moduak aipatzen dituzte: haizearekin dantzatu, mendietan korrika egin, loreak usaindu… Haurrek gertutik bizi duten gai bat denez, arrakasta handia izaten dute gai honen inguruko kantu jolasek.
    • Janaria → errezeta, osagai, elikagai eta janariarekin lotura duten beste zenbait kontzeptu agertzea oso ohikoa da abesti hauetan. Gainera, sarritan kantuaren letrak dantza bat izaten du berarekin batera, eta sukaldatzean edo bazkaltzean egiten ditugun mugimendu eta soinuak irudikatzen dira era jostagarri batean.
    • Urtaroak → urtaroen gaia ere asko erabiltzen da. Urtaro bakoitzaren ezaugarriak aipatzen dituzte, haien koloreak, jolasak, bertako animaliak, zuhaitzen ezaugarriak… Haurrekin lanketa bat egiteko oso interesgarri gerta litezke modu honetako kantuak.
    • Animaliak → Haurrek gehien atsegin izaten duten gaia da hau, izan ere, animalien soinuekin, haien gorputzaren formekin, ezaugarriekin… jolas egiten dute, eta hain ezaguna duten gai bat denez, oso gustuko izaten dute. Gainera, kantuaz gain, hauek ere imitaziozko mugimendu asko izaten dituzte orokorrean, animalia ezberdinak antzezteko aukera ematen dutelarik.

Beste hainbat eta hainbat gai ere erabiltzen dira kantu jolasetan, etxea, familia edota lanbideen gaia esaterako, baina aurretik aipatu ditugunak izaten dira ohikoenak.

Baliabide literarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti hauek jolas moduan erabiltzen dira, hortaz, askotan hizkuntzarekin jolasten da zenbait baliabide literario erabiliz. Asko dira erabiltzen diren baliabide literarioak: errepikapenak, errima, tonua, erritmoa, aliterazioa... Modu honetan, kantua entretenigarriagoa, errepikakorragoa edota dibertigarriagoa izan daiteke, eta horri esker, haurrek abestia behin eta berriro entzun nahi izaten dute, honek dituen letra eta dantzak ikasiz eta hizkuntza pixkanaka gero eta gehiago barneratuz.

Erabilera ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu jolasak leku eta momentu oso ezberdinetan erabiltzen dira, eskolan, udalekuetan, etxean…

Jarraian zenbait kantu jolas haien erabileraren arabera sailkatuak agertzen dira. Sailkapen bakoitzean zenbait abesti daude, bakoitza nola lantzen den azalduta eta hau erabili ahal izateko letra idatzita. Gainera, kanturen bat edo beste ere badago audio moduan, abestiaren doinua ezezaguna izatekotan honen erabilera egiteko.

ZOTZ EGITEKO FORMULAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai baten aurrean desadostasun bat dagoenean, erabaki hori hartzeko erabiltzen diren kantuak dira. Orokorrean, parte hartzaileak borobilean jarri eta abestia abesten duen pertsonak zotz egiten du abestia abesten duen bitartean, doinu erritmiko batekin. Azkenean, abestia amaitzen denean seinalatua den pertsona izango da aukeratua.

Don don kikilokon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Don-don,

Kikili-kon,

Sar-sartika,

Tortolika,

Dameson,

Aitona martzelon,

Kixki ta mixki ta kaxkamelon:

1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11”

Harriola marriola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

“Harriola marriola

Orratza zorrotza,

Zizta gaitza

Hari txarra

Jiran-biran

Zirrin-zarran

Eta zast!”

Dona dona:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

“Dona, dona, katona,

Sutondoan aitona,

Lepotik behera kuttuna,

Kanpora neska-mutil tuntuna,

Azeituna, babarruna,

Atera dadila

Neska-mutil tuntuna”

Arrapaketan izkutaketan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Arrapaketan izkutaketan

Kikiriketan

Kikuri bikuri lakirikon

Tokatzen zaionari hor konpon

Kikuri bikuri lakirikon

Ziriko biriko lakirikon”

Txirristi mirristi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Xirristi mirristi

Gerrena, plat

Oilo zopa, kiri salda

Ura bero klik”

Axa mixa zilarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Atxa mitxa zilarra

Joan joan oilarra

Ardi beltzen bilara

O pitxon biribiltxon

Txin, txan, txon”

DANTZATZEKOAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maritxipi:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean jolasten da. Pertsona bat borobilaren barrutik saltoka doa denek batera abestia abesten duten bitartean, eta abestia bukatzean beste norbaiten aurrean gelditu, eta berekin dantzatzen du. Ondoren, biak batera hasten dira borobilaren barrutik dantzan. Honela, pixkanaka gero eta bikote gehiago egongo dira, amaieran denek batera dantzatuko duten arte.

Letra:

“Kaletik nindoala

Maritxipi ikusi nuen

eta erakutsi zidan

Maritxipi dantzatzen.

Dantza txipi-txipi,

dantza txipi-txo,

dantza txipi-txipi

eta dantzatu ondo!”

Kiti plost:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denak borobilean daude, aurrekoari sorbaldetatik helduta. Borobilean ibili behar da, erritmoa markatzen hankekin. Txungi esaten denean gerria eskuin eta ezker mugitu behar da. Frosti esatean gerria aurrera eta atzera mugitu behar da. Azkenik ummm esatean gerria borobilean mugitu behar da.

Letra:

“Kiti plost

Kitii plost

Kiti plost plost plost

Dalekete txungin txungi txungi

Dalekete frosti frosti frosti

Ummmm ze onaaa!”

Talarin bat:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denak borobilean daude, bata bestearen alboan. Denek batera abesten dute. Lehenengo, "tailarin bat" esaten denean ezker hanka altxatu eskubiraka salto egin behar da eskuak goraka. "Beste tailarin bat" esatean alderantziz, eskubikoa altxa eta ezkerreraka salto egin. "Hemendik igotzen zait" esatean, eskubiko besoaz kilimak bezala egin ezkerreko besoan, tailarin bat besotik igoko balitz bezala. Ondoren bigarren aldiz esatean, ezkerreko besoaz kilimak egin ezkerreko besoan. Gero, aurrean lapiko bat edukiko bagenu bezala, gatza botatzen ariko bazina bezala egingo dugu, eta olioarekin berdin. Azkenik, "zuk jango duzu" esatean beste norbait seinalatu eta bera hasiko da dantzan zurekin batera.

Letra:

“Talarin bat eta beste talarin bat

Hemendik igotzen zait

Hemendik ere bai

Gatz apur batekin

Olio apur batekin

Eta zuk jango duzu

Ta hasi dantzatzen”

Kote,kote,kote:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean jolasten da normalean, bai zutik eta baita mahai inguruan eserita ere. Txaloka abestia abesten da, eta amaierara iristean, bakoitzak eskubira salto bat ematen du, lekuz aldatuz.

Letra:

“Kote, kote, kote, kote,

abestu dezagun txaloka,

kote, kote, kote, kote,

abestu dezagun txaloka, ue!”

Nik daukat tik, tik, tik:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean kantatu ohi da, eta batek gidatzen duena imitatzen dute besteek. Letran min edo gaitz bati buruz hitz egiten da, gorputzeko atal ezberdinekin jolastuz, eta medikuak hori sendatzeko esaten diguna egiten dugu, mugimenduekin uztartuz.

Letra:

“Nik daukat tik, tik, tik,

nik daukat tik, tik, tik,

medikuak esan dit

burua mugitzeko.

Mugitzeko behin! Pa!

Mugitzeko bitan! Pa, pa!

Mugitzeko lautan! Pa, pa, pa, pa!

Pa, pararapa, piri pon!

Pa, pararapa, piri pon!

Uuh, yeah!

Pa, pararapa, piri pon!

Pa, pararapa, piri pon!

Uuh, yeah!”

Domino abanti:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borobilean jolasten da eta gidariak esandakoa eta egindakoa errepikatzen dute besteek. Abestia aurrera doan heinean, gidaria keinuak gehituz joango da, gero eta jarrera deseroso eta barregarriagoa geratuko delarik. Ondoren, “trikitixa, trikitixa” zatian mugitu eta dantzatuko dugu, hortaz, amaieran jarrera ero horretan dantzatuko dugu.

Letra:

“Domino abanti,

domino prego!

Burua gora,

+ Hankak okertu,

+ Ipurdia kanpora,

+ Begi bat itxi,

+ Mingaina atera,

+ Aurrerantz ibili,

Trikitixa, trikitixa, trikitixa xa xa”

O, bugi bugi:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrena eskuak gora, eskuak izterretara eta gero eskuak gurutzatuta gure bularrean jarriko ditugu. Hori hiru aldiz, erritmoa jarraituz. Ondoren "paran pan pan" horretan salto egingo dugu erritmoa jarraituz, eta "hey!" esatean salto erraldoi bat egingo dugu. Gero kantak esaten dituen gorputza atalak mugituko ditugu.

Letra:

“O, bugi, bugi, bugi bai, hey!

O, bugi, bugi, bugi bai, hey!

O, bugi, bugi, bugi bai.

Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire behatza,

hau da beste behatza,

hau da nire eskua,

hau da beste eskua.

O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.

Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire ukondoa,

hau da beste ukondoa,

hau da nire sorbalda

hau da beste sorbalda.

O, bugi, …”

Suabea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bat hkantatzen hasiko da, besoak olatuak bezala mugituz, alde batera eta bestera. Gero norbaiten izena esaten du berak dantzatzen jarrai dezan.

Letra:

“Oso ondo egiten duzulako

Mugitu besoak olatuak bezala

Suabe suabe suuuu suuu suuuabe

Ei ______ hasi dantzatzen.”

HARRAPAKETA JOLASAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banpiro bat naiz:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denak borobilean gaude bat izan ezik, hori borobilaren erdian dago. Bera izango da kasu honetan harrapatzailea. Beste denak bere inguruan dantzan ari dira. Eskuin eskua aurrean aurreraka begira jarrita eta ezker eskua atzean atzeraka begira jarrita, eta txandakatuz mugitu behar dira borobilean. "Baraba uuh aah ahh" esatean erdira joan behar dira erdikoa zirikatuz bezala, ondoren "zoro nago" esatean borobilera itzuli behar dira. Bigarrengoan, "zoro nago" esatean atzeraka doazenean, erdikoak esango du: Harrapatuko zaitut! Beraz, harrapatzaileak norbait harrapatu behar du.

Letra:

“Banpiro bat naiz eta zoro nago

Barabaa

Goizetan ikasten dut

Hamabiak jotzen dituztenean txotxolo baten bihurtzen naiz

Baraba uuuh aah ahh zoro nago

Baraba uuuh aah ahh zoro nago

Harrapatuko zaitut!

Sorgina pirulina:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapatzaile bat egongo da, kasu honetan Sorgina izango dena. Denek kantatzen dute, esaldi bakoitzean bere keinua egiten. Erratza gainean esatean, erratzaren gainean egongo bagina bezala egin behar da. Ipurdia zikina, ipurdia garbitzen egongo bagina bezala egin behar da. Txapela buruan, eskuak burura eraman eta txapel bat irudikatu edo burua kolpatu. Azkenik, sorgina sorgina esatean harrapatzaileari seinalatu eta gero korrika aterako gara. Sorginak ezetz harrapatu entzutean korrika atera behar da norbait harrapatzera.

Letra:

“Sorgina pirulina

Erratza gainean

Ipurdia zikina

Txapela buruan

Sorgina sorgina ipurdia zikina

Tentela zara zu?

Ezetz harrapatu”

Ni ping-pong pilota naiz:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Bat hasiko da kantatzen, hau denbora guztian saltoka egongo da. Norbait ikutzen badu bera ere saltoka hasiko da eta berriz hasiko dira kantatzen. Horrela denak saltoka bukatu arte.

Letra:

“Ni ping-pong pilota naiz

Ta salto salto saltooo saltoka ari naiz

Ikutzen bazaitut salto egin zazu!”

Xagu txiki:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean eserita jolasten da, begiak itxita eta eskuak aurrean zerbait jasotzeko prest. Jolaskide batek pilotatxo edo objektu txiki bat izango du besteren baten eskutan uzteko. Denok elkarrekin abestuz goazela, pilota duena poliki poliki ibiliko da borobilaren barrutik pilota utziko dienaren keinua eginez, eta abestia amaitu aurretik norbaiti utziko dio. Orduan, pilota duena altxa eta utzi duenaren harrapatzaile bihurtuko da, besteak ihes egingo duelarik.

Letra:

“Xagu txiki,

Xagu maite,

Zulotxoan gorde zaitez

Xapik ikusten bazaitu

Krixkrax egin da jango zaitu,

Enau jango,

Jango zaitu,

Enau jango,

Jango zaitu!

Zubiri zubiri:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Bi pertsonek zubia osatuko dute beren eskuekin, eta besteak, trena eginez, zubi azpitik pasatzen ibiliko dira. Zubia egiten dutenek, bakoitzak hitz bat esleitua izango du sekretuan (adibidez, marrubi eta txokolate). Abestia amaitzean, zubi azpian dagoena harrapatu eta bietako zein hitz nahi duen galdetuko diote belarrira, eta hitz hori duen pertsonaren atzean trena sortzen hasiko da. Honela, pixkanaka, zubiko bi pertsonen atzean gero eta tren luzeagoa egongo da, harrapatutako jendeak osatuta. Amaieran, “giza-sokatira” bat egingo da, tren bakoitzak bere aldera tira egingo duelarik.

Letra:

“Zubiri, zubiri, nongori, nongori,

nongo alkate zeraden?

Frantziako errege jaunaren

seme-alabak geraden.

Zubi honetatik pasatzen dena

hemen geldituko dala,

hemen geldituko dala!”

ERREPIKAPEN JOLASAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu hauetan bozeramaile izango den pertsona bat izendatu behar da lehenik. Pertsona horrek abestia jakin behar du, bera izango baita abestia bakarrik abestuko duena. Gainerako guztiek bozeramaileak esaten duena errepikatu beharko dute. Abesti bakoitzak bere keinu edo dantza du, hau ere bozeramaileak markatzen duena. Azkenik, kantu hauen bereizgarritzat ahotsarekin egiten diren jolasak ditugu, ahots tonua igo, jatsi, moteldu edo azkartuz.

Lehoi baten bila noa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozeramailea hasten da, denek berak esan eta egiten duena errepikatu beharko dute. Letrak esaten duena imitatu beharko dute.

Letra:

“Lehoi baten bila noa

Handiena hartuko dut

Ez dut beldurrik

Begira zenbat lore

aja! aja!

Zuhaitz bat, zuhaitz luze luuuuuuze bat

Igo naiz

Begiratu dut

Jetsi naiz

Lehoi baten bila noa

Handiena hartuko dut

Ez dut beldurrik

Begira zenbat lore

Aja, aja

Itsaso zabala, itsaso zabaaal zabal zabal bat

Murgildu naiz

igeri egin dut

atera naiz

Lehoi baten bila noa

Kobazulo bat

kobazulo ilun bat

kobazulo ilun ilun bat

kobazulo ilun ilun iluna

Sartu naiz

begiratu dut

ikutu dut buru bat!

bi belarri!

bi begi!

biboteak!

muturra!

ahoa!

hortzak!

lehoi bat!!

Buelta eman dut

korrika egin dut

kobazulotik atera naiz

itsasoan sartu naiz

igeri egin dut

itsasotik atera naiz

zuhaitzera igo naiz

zuhaitzetik jaitsi naiz

etxera joan naiz

ohe azpian sartu naiz

Lehoi baten bila nindoan

ez nuen handiena hartu

beldurra izan nuen

begira zenbat lore

aja, aja!”

Alea tita konga:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Bozeramailea hasten da, denek berak esaten duena errepikatu beharko dute.

Letra:

“Ooohh

Alea alea ooh

Alea tita konba

Amasa amasa amasa

O aloe aloe aloa

Manbo

Epi epi epapao

Zi za zi za

Ie ie

Zi za zi za

Ie ie

Zi

Ie

Za

Ie

Zi za zi za

Ie ie

Goazen berriro hastera

Sardina bat:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozeramailea hasten da, denek berak esaten duena errepikatu beharko dute.

Letra:

Sardina bat

Bi sardina

Topatu ziren

Izkin batean

atxi txi txi txi atxitxi uaua

aua uauuua txitxi

Jarrai dezala

Nire laguna

…...

Basoan aurkitu nun:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean jarri eta bozeramailea hasiko da. Denek bi eskuekin izterretan kolpatu behar dute eta gero txalo, erritmoa markatuz. "Egiten horrela eta horrela" esatean posizio arraro bat hartu behar du, adibidez, bi eskuak goraka jarri. Ondoren "wii wii wii" esatean aurrena ezkerrera hiru salto eman behar dira eta gero "wa wa wa" esatean eskubira. Azkenik, berriz hasiko da geroz eta indartsuago eta geroz eta posizio arraroagoak jarriz.

Letra:

Basoan aurkitu nun

Animali berezi bat

Egiten horrela eta horrela

Egiten wii wii wi

Egiten wa wa wa

Zapu zapu zapu:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borobilean jarri eta bozeramailea hasiko da, bitartean denak txaloekin erritmoa markatu behar dute. Letran familiako kide ezberdinak eta izakera ezberdinak aipatuko dira, eta keinu eta ahots tonuarekin horiek imitatu behar dira.

Letra:

Apoa familia zegoen

eta apo amona zegoen

eta esan zuen apo amonak

zapu, zapu, zapu, zapu, za! (amona bat imitatu)

Za!

Pu!

Zapu, zapu, zapu, zapu, za!


Estrofa bakoitzean familiako kide ezberdinak eta keinu ezberdinak imitatu daitezke.

Nik daukat etxetxo bat:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Lehendabizi, eskuekin etxetxo baten irudia irudikatu, teilatu eta guzti. Gero keinuak egin atea jotzen eta leihoak irekitzen bezala. Azkenik, bi eskuekin kea aterako balitz bezala egin. Aurreneko aldian ahots leunarekin egingo dugu; ondoren ozenki, eta etxetxoa handia izango balitz bezala irudikatuko dugu; eta bukatzeko xuxurlatzen kantatu eta etxea txiki-txikia izango balitz bezala irudikatuko dugu.

Letra:

Nik daukat etxetxo bat horrela eta horrela

Atea jotzen dut horrela eta horrela

Leihoak ireki horrela eta horrela

Eta tximiniatik kea irteten da

Eh pata pata:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Denak borobilean jarri eta bozeramailea hasiko da. Ezpata fit esaten duenean eskubiko besoa altxa ezpata bat izango bazen bezala. Eh pata pata esatean eskubiraka hasi ibiltzen erritmoa markatuz eta berriz gero ezkerreraka. Ondoren, berriz hasi eta aldaera ezberdinak txertatu.

Letra:

Eh pata pata

Eh pata poteito

Ezpata fit

E pata pata eh pata pata

Eh pata pata

Eh pata poteito

Ezpata fit

Ipurdia fit

E pata pata eh pata pata

Eh pata pata

Eh pata poteito

Ezpata fit

Ipurdia fit

Hankak fit

E pata pata eh pata pata

Eh pata pata

Eh pata poteito

Ezpata fit

Ipurdia fit

Hankak fit

Begiak fit

E pata pata eh pata pata

Eh pata pata

Eh pata poteito

Ezpata fit

Ipurdia fit

Hankak fit

Begiak fit

Mingaina fit

E pata pata eh pata pata

Piraten bizitza:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bozeramaile bat dago, bera hasten da eta besteek errepikatu egiten dute. "Piraten bizitza hoberena da" esatean eskuarekin begia tapatuko dugu piratak izango bagina bezala. "Lanik gabe eta eskola gabe" esatean behatzekin ezetz egingo bagenu bezala egin. Azkenik, "ron boteilarekin" esatean zerbait edaten ariko bagina bezala egin. Behin bukatuta, A bokalarekin bakarrik kantatzen hasiko ginateke. Ondoren, E, I, O eta U bokalarekin.

Letra:

Piraten bizitza hoberena da

Piraten bizitza hoberena da

Lanik gabe

Lanik gabe

Eskola gabe

Eskola gabe

Ron boteilarekin

Ron boteilarekin

Xaka bun bun:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean jolasten da. Aurrena eskubiko hanka altxa eta bi bi eskuen artetik sartuko bazen bezala egin eta ondoren ezkerreko hankarekin berdin. Hori bi aldiz egin. Ondoren, berriz eskubiko hanka altxa eta gero bi eskuekin alde batetik bestera mugitu. Ondoren berriz ezkerreko hanka altxa. Horrela denbora guztian, erritmoa alda daiteke azkarrago dantzatzen edo motelago.

Letra:

Xaxaka bun xaka bun

Xaxaka bun xaka bun

Xaka bun xaka riki xaka riki xaka bun

GORPUTZ PERKUSIOZKOAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti bakoitzak bere keinu edo dantza du. Askotan errepikatu egiten dira, ahotsarekin jolasten da gehienetan, ahots tonua igo, jatsi. Edo erritmoa moteldu edo azkartuz ere egin daiteke.

Fli:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesti honetan erritmoarekin jolasten da. Horrez gain, partaide guztiek eskuekin berdina egingo dute abesti osoan zehar: txalo, izatarretan jo, txalo kriskitin; txalo, iztarretan jo, txalo kriskitin!

Letra:

Fli

Fli flai

Fli flai flo

Tumbalaka tumbalaka tumbalaka piste

O no no nola piste

Bexamei bexameli tumbalaka bexameli

O atxina o atxina o baxelina

Pum! Piste

A txiki txiki uaua

A tusa maionesa

(eta poliki)

Ooooh, ae! Maria, marie

Para ba pa paraba:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Aurrena dena bokal batekin egiten da. PA-rekin txalo, PE-rekin izterretan kolpatu bi eskuekin, PI-rekin krixkitinak, PO-rekin eta PU-rekin

PA

Para ba papa paraba

parapaparapa

paraparpapapapa

PE

Pererepepe

PI

PIrirpii

PO

Poropopopopo

PU

purupupupu

DANAK

Parabapapa perebepepe piripipi poroboropopo purubupupu

Izterrak, txaloak :[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binaka burutzen den jolas kantua da. Haurrak aurrez aurre jarri eta letrak dioenarekin batera, izterrak jo, txaloak egin, bostekoak eman eta kriskitin egiten dute. Ondoren, eskuetatik heldu eta biraka hasten dira abestia amaitu arte.

Letra:

Letra:

Izterrak, txaloak, bostekoak, kriskitik egin.

Izterrak, txaloak, bostekoak eta bira egin.

Izterrak, txaloak, balantzaka

Bira bira bira

bira bira bira

bira bira begietara begira.

Bira bira bira

bira bira bira

bira bira bira bai.

Epo i tai tai e:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Hurrengo lerroetan azalduko dugu hitz bakoitzean zer egin behar den:

  • Epo esatean eskuak izterrean kolpatu.
  • Itai tai esatean txalo.
  • Ye! eskuak gurutzatuta jarri bularraren inguruan.
  • Ituki ituki esatean eskuak buruan kolpatu.

Letra:

Epo itai tai ye!

Epo itai tai ye!

Epo itai tai epo

ituki ituki epo

ituki ituki ye!

ESKU JOLASAK:

Eskutxoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku bat aurrean, ezkerrekoa adibidez, eta bestea atzean jarri, eskuinekoa. Kantatzen hasi eta bitartean, aurrekoa mugitu norbaiti kasu egiten bezala. Ondoren, "hemen nago" esatean atzeko eskua aurrera eraman eta berdina egin, bitartean ezkerrekoa geldirik eduki. "Kaixo laguntxoa" esatean bi eskuekin txalo egin, jolasten ariko baziren bezala. Azkenik, banoa esatean lehenengo eskuineko eskuak agur eginez atzera itzuliko da eta azkenik, ezkerrekoak ere berdina egingo du eta atzera joango da.

Letra:

Eskutxoa eskutxoa

Non zaude?

Hemen nago

Kaixo laguntxoa

Kaixo laguntxoa

Banoa

Banoa

Behatzen jolasa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbaiten eskua hartu eta behatz txikitik hasten da abestia. Gero, hurrengo behatza eta hurrengoa behatz potolora iritsi arte. Azken honetan behatza ahora eraman eta zurrupatu.

Letra:

Honek arraultza ekarri,

Honek zartaginean jarri,

Honek gatza eman,

Honek pixka bat jan,

Eta beste potolo honek

Dena-dena jan eta zurrupatu!!

Txepetxaren jokoa da:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borobilean jolasten da, eserita. Eskuineko eskua eskuin albokoaren eskuaren gainean jartzen da eta ezkerrekoa, ezker albokoaren eskuaren azpian. Bat hasten da abesten eta eskuineko eskua ezkerreko eskuaren gainean duenaren eskuan txalotzen du. Horrela, txaloka doaz borobilean erlojuaren norantzan. Plus esatean, eskuak txalo jotzen badu kalera joango da txalotua bestela huts egin duena joango da.

Letra:

Txepetxaren jokoa da

Ezkuta ezazu eskua

Bestela jotzen bazaitu

Kalera joango zara zu,

Plis plas plus.

Lu lula lu:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Borobilean jolasten da, bi eskuak izterretan ditugu. Lu esatean gure izterrak kolpatu behar ditugu, lehenengo la esatean eskubiko eskuarekin albokoaren izterra kolpatuko dugu eta ezkerrekoarekin gurea. Berriz lu esatean gure izterretara itzuliko gara eta berriz lu esatean ezkerreko eskuarekin albokoaren izterra kolpatuko dugu eta eskuinekoarekin gurea. Errimoa azkartu daiteke eta aldaerak sartu nahi haina.

Letra:

Lu la lu la lu la lu la le lu la lu la lu la lu la lu la le

Okan jolastuaz:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Partaideak borobilean esertzen dira eta eskuak zabalduz, ondokoaren ezkerreko eskuaren gainean jarriko dute eskubiko eskua; elkarri bostekoa emateko aukera izango dutelarik. Abestia absten doazen heinean, borobilean bostekoak ematen joango dira, eta abestia amaitzean, tokatzen zaiona eskua kentzen saiatuko da, bostekoa eman ez diezaioten. Ez badu lortzen, eliminatua izango da, eta lortzen badu, bostekoa jotzen zuena eliminatuko da.

Letra:

“Okan jolastuaz az az

zabaldu hegoak

kote, kote, kote, zaunka!

A, e, i , o, u!

Don makarron:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borobilean jolasten da, eserita. Eskuineko eskua eskuin albokoaren eskuaren gainean jartzen da eta ezkerrekoa, ezker albokoaren eskuaren azpian. Bat hasten da abesten eta eskuineko eskua ezkerreko eskuaren gainean duenaren eskuan txalotzen du. Horrela, txaloka doaz borobilean erlojuaren norantzan. Kikiriki esatean txalo egin beharrean kilimak egin behar dira. Plus esatean, eskuak txalo jotzen badu kalera joango da txalotua, bestela huts egin duena joango da.

Letra:

Don makarron txispero

Alamaue

Oteo oteo

Kikiriki

Oteo oteo

Kikiriki

Plis, plas, plus

SOKASALTOAN IBILTZEKOAK:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtaroak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biek soka ematen dute, baten atzean denak ilaran jartzen dira eta lehengoa sartzen denean salto bat egingo du eta atera egingo da. Kantatzen hasiko gara, eta hilabete bakoitzean salto egin beharko dute. Azkenik, abendua eta gero tortila egingo du hurrengoak. Bertan soka azkar azkar emango da eta salto azkar azkar egin beharko du.

Letra:

Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua…. tor-ti-la

Aita ama:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biek soka ematen dute, baten atzean denak ilaran jartzen dira eta lehengoa sartzen denean saltoka hasten da, huts egin arte.

Letra:

Aita ama zenbat urtekin ezkonduko naiz txikia naiz eta ez dakit, 1,2,3……

Kotxez lere:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biek soka ematen dute, baten atzean denak ilaran jartzen dira eta lehengoa sartzen denean saltoka hasten da, huts egin arte. Gainera, lere esatean soka gora igo beharko dute eta saltoka ari denak makurtu egin beharko du.

Letra:

Peio txoferrak lere, galdetu zidan lere,

ea nahi nuen lere, kotxez ibili lere.

Nik grazia handiaz lere, erantzun nion lere,

Oinez ibili lere, nahiago nuela lere,lere,lere,lere...

NIk ditut guraizeak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biek soka ematen dute, baten atzean denak ilaran jartzen dira eta lehengoa sartzen denean saltoka hasten da, huts egin arte. Ireki esatean hankak irekiko ditu, itxi esatean berriz, hankak itxi. Lurra ukitu esatean, lurra ukutu behar da eta ondoren salto egin behar da. Azkenik, belauniko jarri eta irten.

Nik ditut guraizeak,

ireki eta itxi.

Lurra ukitu,

zerua ukitu,

Belauniko jarri

eta irten kanpora

Saltoka saltoka:  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua eta letra

Biek soka ematen dute, baten atzean denak ilaran jartzen dira eta lehengoa sartzen denean saltoka hasten da. Ondoren, beste norbait sartzen da eta biek batera saltoka jarraitzen dute kanta amaitu arte.

Letra:

Saltoka, saltoka

nabil ni gustora,

salto eta salto

bat sartu arte.

Sartu dadila "........."

Ta biok elkarrekin

salto eta salto

bat irten arte.

Eman ezazu buelta,

ta irten zaitez