Wikipedia, Entziklopedia askea

Amaieratik hasi/Proba orria


Zatikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Zatikiak horrela esaten ditugu
  • Herena
Hiru partetik bat hartzen dugu
  • Laurdena
Lau partetik bat hartzen dugu
  • Bostena
Bost partetik bat hartzen dugu
  • Zortzirena
Zortzi partetik bat hartzen dugu
  • '...

Eguneroko bizitzan zein matematiketan, sarritan objektuak banatu behar izaten ditugu. Banaketa horretatik ateratzen den horri matematiketan zatikia deitzen zaio. Zerbait banatu behar dugunean beraz, zatikiak erabiltzen ditugu.

Zatikiaren bidez, zati berdinetan banatuko dena delako hori adieraztea lortzen dugu. Laranja bat 2 zati berdinetan zatitzean adibidez, zatikien bidez bi laranja erdi ditugula adierazi dezakegu. Karratu bat lau zati berdinetan zatitzean, lau karratu laurden ditugula adierazi dezakegun bezala.

Laranja osoa eta laranja erdibitua

Non daude zatikiak gure bizitzetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikiak gure bizitzetako hamaika egoera desberdinetan agertzen dira: ordua esaterakoan, kopuruak zehazterakoan, luzeraz hitz egiterakoan, pisua adierazterakoan...

Nola adierazten dira zatikiak matematikoki?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fracciones

Zatikiak horrela adierazten dira matematikoki:

  • Laranja bat 2 zatitan banatzean 2 laranja erdi ditugu. Laranja erdia horrela adieraziko dugu

Zatikiak bi atal ditu:

  • Izendatzatilea: unitatea zenbat zatitan zatitzen den adierazten du.
  • Zenbakitzailea: unitatetik zenbat zati hartzen diren adierazten du.

Zatikiaren beheko atalari izendatzailea esaten zaio, goiko atalari berriz, izendatzailea.


Nola irakurtzen dira zatikiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikiak horrela irakurtzen dira: lehendabizi, zenbakitzailea irakurtzen da (goiko atala, unitatetik zenbat zati hartzen diren adierazten duena) eta ondoren izendatzailea (beheko atala, unitatea zenbat zatitan banatzen den esaten duena).

Hona hemen adibide bat:

Lau zatitan banatutako zirkulu bat daukagu
zirkulua lau zatitan
Zirkulua lau zatitan banatzen dugu eta bi hartzen ditugu:
zirkuluaren bi laurden
Zirkuluaren bi laurden hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu: edo . Hartu dugun zatia unitatea baino txikiagoa da, zirkulu osoa baino gutxiago hartu dugu.
Zirkulua lau zatitan banatzen dugu eta laurak hartzen ditugu:
zirkulu osoa
Zirkuluaren lau zati hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu: edo . Hartu dugun zatia unitatearen berdina da, zirkulu osoa hartu dugu.
Lau zati baino gehiago hartu ditugu, zirkulu bat baino gehiago behar ditugu:
zirkuluaren zazpi laurden
Zazpi zirkulu zati hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu: edo . Hartu dugun zatia unitatea baino handiagoa da, zirkulu oso bat baino gehiago hartu dugu.

Zein zatiki mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unitatea baino txikiagoak diren zatikiei zatiki propioak esaten diegu eta unitatea baino handiagoak diren zatikiei zatiki inpropioak esaten diegu.

edo

edo


Zatikiak ondo ulertzen laguntzeko bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian zatikien ingruko bideo bat daukazue: