Lankide:Amaitzi/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BATUKETAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketa oinarrizko lau eragiketa matematikoetako bat da. Beste hirurak kenketa, biderketa eta zatiketa dira.

Oro har, batuketa guztietan, elementu hauek izango ditugu: batugaiak (batzen diren kopuru edo zenbakiak) eta batura (batugaiak gehitzen ditugunean lortzen den emaitza).

Batuketa batean, bi zenbaki batzeko ordenak ez du emaitzetan eraginik:

Elementu neutroa ere kontuan hartu beharra dago. Izan ere, edozein zenbakiri 0 gehituz gero, batura ez da aldatuko.

Batuketak egiten ikasteko, 0tik 9ra bitarteko bi zenbakien batuketak ikasi behar dira lehendabizi. Batuketa hauek batuketa taulan biltzen dira:

Kasu honetan 6 eta 8ren arteko batuketa egiteko (6+8), ondoren azaltzen den taulan bi zenbaki horiek identifikatu beharko dira. Behin taulan bi zenbaki horiek aurkituta, bi zenbaki horiek batzen diren puntuan dagoen zenbakia izango da emaitza (6+8=14).

Batuketan, bi kopuru edo gehiago batzen dira: ● Argazkiko adibidean bezala: 6 + 8 = 14 ● Batugaiak 6 eta 8 dira. ● Batura 14 da






Batuketak nola idazten dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketak modu askotara idazten dira, baina eskoletan, normalean, batugaiak bata bestearen gainean idazten dira, zutabeak osatuz eta unitateak unitateekin, hamarrekoak hamarrekoekin, bata bestearen gainean (edo azpian).

Hala bada, batuketa era honetara egiten denean, batugaien azpian, marra horizontal bat ipintzen da, eta batugaien ezkerrean, batuketaren ikurra « + » («gehi» esaten da).

Zutabe bakoitzeko zenbakiak batzen dira eta emaitza marraren azpian jartzen da. Bi zenbakiren batura 9 baino handiagoa bada, 1 zenbakia gehitu behar zaio ezkerreko hurrengo zutabeari. 1 horri bururakoa deitzen zaio, ondoko irudian ikus dezakegun bezala:

Batuketak egiteko era ezberdinak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan batuketak era ezberdinetan nola egin azalduko dizuegu. Adibide ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu horretarako, zuentzako egokiena dena erabiltzeko aukera eduki dezazuen.

1.Aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketa era honetan egin ahal izateko, lehenbizi aurreneko batugaia zein den ikusi beharko da. Hala bada, errenkadan/lerroan batuketaren lehen batugaia (4) aurkitzen dugunean, batugai horri (4 zenbakitik) beste batugaiak markatutako kopurua (5) gehituko zaio. Honela batura/emaitza lortuko delarik:

2. Aukera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batuketa egiteko bigarren aukera honetan, lehenik eta behin, batuketa egiteko erabiliko diren bi batugaiak bata bestearen azpian idatziko dira. (Gogoratu unitate bakoitza bere unitatearen azpian doala).

Behin hori eginda, bi marra egingo dira: bata batugaien azpian eta bestea unitateak bereizteko (hamarrekoak eta batekoak). Jarraian, bateko zenbakiak batu beharko dira, eta batuketa guztien bezala burukoa aintzat hartu: 7+5=12. Ondoren batuketa honen emaitza marraren azpian idatziko beharko da.

Hurrengo urratsa, hamarreko unitateetara joan, eta bi zenbaki horien arteko batuketa egitea izango da: 4+3=7. Orain bi batuketen (7+5 eta 4+3) emaitzak ditugula (12 eta 7) bi zenbaki hauen arteko batuketa egingo da. Baina batuketa hau egiteko, kontuan hartu beharko da 7 zenbakia hamarreko unitatean dagoela eta 12 batekoetan. Emaitza beraz, 82 da.

Zenbaki mota ezberdinen batuketak nola egin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikien arteko batuketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendatzaile bereko bi zatikiren edo gehiagoren arteko batuketa egiteko, zenbatzaileen arteko batuketa egin eta izendatzaile bera utzi behar da:

Izendatzaile ezberdineko bi zatikiren edo gehiagoren arteko batuketa egiteko aldiz, zatikiek izendatzaile bera izan behar dute, hots, Izendatzaile komuna. Horrela ez bada, bi zatikien izendatzailea berdina izatea lortu behar da.

Kasu honetan, 3/4 eta 1/6 zatikien batuketa egin nahi da. Horretarako, biak izendatzaile bera izango duten zatiki baliokideetara aldatu egin behar dira. Beraz, lehenengo zatikiaren zenbakitzailea eta izendatzailea bider 3 egin eta bigarrenean bider 2 egiten bada hau emango du:

Zenbaki hamartarren arteko batuketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki hamartarren arteko batuketa egiteko, maila berekoak elkartu egin behar dira; hots, hamarrenak hamarrenekin jarri behar dira, ehunekoak ehunekoekin, eta abar

Ohiko batuketetan bezala, bi zenbakiren batura 9 baino handiagoa bada, burukoa hurrengo mailara/zutabera pasatzen da. Bada, gauza bera egin behar da zenbaki hamartarren arteko batuketak egitean.

Zenbaki osoen arteko batuketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki osoen multzoa zero zenbakiak, zenbaki positiboek eta zenbaki negatiboek osatzen dute.

Zenbaki osoen arteko batuketak egiterako orduan kontuan hartu behar da zenbakien ikurra. Hau da, batugaiak negatiboak edo positiboak diren. Batugaiek dituzten ikurren arabera batuketaren emaitza postiboa edo negatiboa izan daitekeelako:




Fitxategi:Batuketak Burukoarekin (convert-video-online.com).webm