Lankide:Anatomialana/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikako edema biriketako odol kapilar eta albeoloen arteko interstizioan gerta daitekeen likido metaketa ezohikoari deritzo. Afekzio horrek biriketako gasen elkartrukea oztopatzen du eta ondorioz, organismoak oxigenoa eskuratzeko duen gaitasuna zaildu. Birikako edema pairatzen duen gizabanakoaren bihotzak lan/indar handiagoa egin beharko du organismo osora odola ponpatzeko. Bihotzaren aparteko esfortzu horrek birikako odol hodien gainean presio handiagoa eragiten du. Eta presio gehiegarri hori murrizteko odol hodi horiek likidoa askatzen dute birikako interstizioan.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikako edema normalean bihotz-gutxiegitasun batekin erlazionatuta dago. Bihotzaren odola ponpatzeko zailtasunak eragingo du lehenik, ezkerreko bentrikuluaren presioa igotzea eta horrekin batera ezkerreko aurikularena. Ezkerreko aurikularen presioa igotzeak eragingo du birika zainen eta kapilarren presioa igotzea, izan ere, hona birika zainak helduko dira. Birika zain eta kapilarretan odol bolumena eta beraz presioa handituko da. Presio handipen horren ondorioz, likidoa kapilarretatik aterako da kapilarren eta albeoloen arteko interstizioan metatzeko, baita albeoloen barruan, gasen trukea zailduz.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapenaren eta kausaren araberakoa izan daiteke:

Kausaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriketako edemaren kausak bi azpitalde nagusitan sailkatzen dira:

Kardiogenoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bihotz arazo batek sortuko du edema. Esan dugun moduan ohikoena bihotz-gutxiegitasun bat izango da. Dena dela, gutxiegitasun hori arazo desberdinen ondorioz sor daiteke: 
  • Arteria koronarien arazoak
  • Kardiomiopatia
  • Bihotz balbulen arazoak
  • Presio arterial altua.
Ez-kardiogenoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bihotzarekin erlazionatuta ez dagoen arazo baten ondorioz sortzen denean edema:
  • Altitude handiak
  • Arnas-gutxiegitasunaren sindrome akutua
  • Infekzio biriko batzuk: denge birusa
  • Toxinak, gasak eta kea arnastu
  • Lesioak biriketan eta kapilarretan.


Kokapenaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edema non kokatzen den arabera bi azpitalde bereizten dira:

Interstiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likidoa interstizioan metatzen da, albeoloak konprimituz

Albeolarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likidoa albeoloen barruan metatuko da.

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likidoa pilatzen doan heinean, sintomak larriagoak izango dira.

  • Arnas zailtasuna edo arnas gutxiegitasuna, “asfixia” edo “itomen-sentsazioa” da.
  • Soinu erlastuak arnastean.
  • Sibilantziak (txistu-hotsak)
  • Ohean arnasteko zailtasuna. Horren ondorioz, lo egiteko, pazienteak burua goratu behar du edo buruko gehigarriak erabili.
  • Eztula
  • Antsietatea, egonezina.
  • Gehiegizko izerditzea
  • Azal zurbila
  • Eztul odolezkoa

Gaixotasun honi lotutako beste zantzu batzuk:

  • Sudur-dardara
  • Karkaxa edo espektorazio odolezkoa
  • Hitz egiteko ezintasuna
  • Kontzientzia-mailaren murrizketa.
  • Abdomenaren edo hanken hantura.
  • Bihotz-maiztasun anormala
  • Oxigeno gabeziak eragindako organoen heriotza.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikako edemaren tratamenduari dagokionez, garrantzitsuena bere kausa detektatzea izango da hori zuzentzeko. Erantzu hori lortzean tratamendu etiologikoa zehazten da. Bestalde, gaixotasun hau tratatzeko ezinbestekoa izango da odoleko oxigeno kontzentrazio maila fisiologikoa baino txikiagoa ez izatea. Horretarako euskarrizko tratamendua erabiltzen da:

  • Oxigenoa: pazienteak oxigenoa eskuratuko du oxigeno-maskara baten bitartez. Fluxua konstante mantendu beharko da %60-70 O2 kontzentrazioarekin arnasa hartzerako momentuan. Beste aukera bat trakean arnas hodi bat jartzea izango da bertatik oxigenoa sartzeko.
  • PEEP: inspirazio bukaerako presio positiboa da. Aparatu bat da zeinak presio positibo bat transmititzen duen biriketara. Honen eraginez albeoloen distentsibilitatea handitu eta O2 trukea ahalbideratzen du.
  • Aireztapen mekanikoa: aurreko baliabideek erantzunik ez dutenean ematen erabiltzen da. Kasu honetan trakean arnas hodi bat jarriz oxigenoa sartuko zaio pazienteari modu zuzenean.

Bestalde, badaude metodo batzuk birikako edemaren ondorioz metatutako likidoa kentzeko:

  • Arnastea: likidoa zurrupatzen da biriketatik eztarritik sartzen den hodi baten bitartez.
  • Diuretikoak: organismoko likidoa ezabatzeko erabiltzen diren medikamenduak.
  • Bihotzerako medikamenduak: pultsoa erregulatzeko edota kontrolatzeko eta presioa jaisteko erabiltzen dira.
  • Kirurgia: toraxa ireki eta likidoa erauztea.

Pronostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birikako edema potentzialki hilgarria izan daitekeen afekzioa bada ere, maiz tratamendu egokiarekin sendatu daiteke. Birikako edemaren pronostikoa aldakorra da afekzioa bera eragiten ari den eragilearen arabera. Kuadroa arina bada eta bat-bateko tratamendua ezarrita, normalean gaixoa guztiz sendatu ohi da. Ostera, kuadroa larria bada, tratamendua jasota ere gaixoa hil daiteke. Hori dela eta, afekzioaren sendapena azkarra edo geldoa izan daiteke. Paziente batzuk arnasgailu baten beharra izango dute epe luzean zehar.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago birikako edema guztiz ekiditzeko modurik. Arrisku handiko afekzioak dituzten pertsonak sintomak agertu bezain laister medikuaren arreta jaso beharko dute. Edozein eragabetasun saihesteko modurik onena osasuntsu mantentzea da:

  • Neumoniaren aurkako txertoa jasotzea
  • Gripearen aurkako txertoa jasotzea (batez ere arazo kardiakoak baditu edo persona heldua bada)
  • ·Birikako edemaren episodio baten ostean bigarren episodio bat saihesteko diuretikoak hartzea

Birikako edemaren eragile nagusia den gutxiegitasun kardiakoa saihesteko, hurrengo neurriak har daitezke:

  • Periodikoki medikuarenera joatea
  • Ez erre
  • Drogen kontsumoa saihestu
  • Ariketa fisikoaren ohitura erregularra hartu
  • Elikadura osasuntsua eraman
  • Pisu normala mantendu

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1] [2] [3] [4]

  1. Txantiloi:Cita web
  2. Txantiloi:Cita web
  3. Txantiloi:Cita web
  4. Txantiloi:Cita web