Lankide:Ander González2/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea



Willy Hernangómez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guillermo Gustavo Hernangómez Geuer ( Madril, 1994ko Maiatzaren 27a ), Willy Hernangómez ezagututa. NBAko New Orleans Pelicans taldeko jokalari espainiarra da. 2,11 metroko garaierarekin, pibot postua du kantxan, baina hegal-pibot gisa ere jokatu ahal du.

Biografia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak saskibaloi jokalari profesionalak izan dira; bere aita, Guillermo Hernangómez, Real Madril eta Estudiantes taldetan jokatu zuen. Bere ama, Margarita Geuer, Europako txapelduna izan zen Espainiarekin 1993ko Eurobasketean, Perugian; bere anaia Juancho Hernangómez (j.1995), NBAko jokalaria; eta bere arreba Andrea Hernangómez (j. 2000) Fairfieldeko Unibertsitatean jokatu zuen.

Esteban Novillo kazetariak Willyri buruzko dokumental bat filmatu zuen 2012. urtearen hasieran, Hernangómez izenekoa. Etorkizun handi baten

Ander González2/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1994ko maiatzaren 27a (28 urte)
HerrialdeaEspainia
Jarduerak

hasiera.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Las Rozas Saskibaloi Klubean saskibaloia praktikatzen hasi zen.

ACB liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013-2014 denboraldian saskibaloiko Real Madriletik CB Sevillara joan zen. Bertan, Aíto García Renesses entrenatzailea zuen. Aítok apustuak egiten zituen talentu gazteetan.

2014-2015 denboraldian CB Sevillan[1] jarraitu zuen eta hemen ACBko 10. jardunaldian partida ona egin zuen, FC Bartzelonari irabaziz, 29 puntu eta 13 erreboterekin. Espainiako saskibaloiko ligan kopuru hori lortu duen jokalaririk gazteena da.

15-16 denboraldian Real Madrilera itzuliko zan, bertan Errege Kopa eta ACB Ligako txapelketa irabaziz. Denboraldi hau amaitu ondoren, NBAra joatea erabaki zuen.

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015 eko ekainean aukeratuta izango da bigarren rondako NBA-ko Draftean jolasteko Philadelphia 76ersen[2]. Zozketa egin eta ordu batzuetara, bere eskubideak New York Knicksera eskualdatzen dira. Drafta ACBko taldeetan aritzen diren beste europar batzuekin partekatu zuen, hala nola, CB Sevillako Nikola Radicevic serbiarrarekin, FC Bartzelonako Mario Hezonja kroaziarrarekin eta Club Baloncesto Malagako Dani Díez madrildarrarekin.

Willy Hernangómez New York Knicksekin 2016an.

2016ko uztailean, Espainiako saskibaloi selekzioaren kontzentrazioan, New Yorkera joan zen Knicksekin zuen kontratua sinatzeko. Jeff Hornacek Knickseko entrenatzaileak behin baino gehiagotan adierazi zuen 16-17[3] denboraldiari begira pibota prest zuela.

Lehen denboraldian, behetik gora eginez, 8,2 puntu, 7,0 errebote eta 1,3 asistentzia lortu zituen batez beste partidako.[4] Lehen denboraldi honetan martxoaren 25ean jokatu zuen onena, 36 minututan 24 puntu eta 13 errebote lortuz San Antonio Spursen[5] aurka. NBAko rookien bostetik[6] onenean sartu zuten.

2018ko otsailaren 7an, Charlotte Hornetsera eraman zuten, Johnny O 'Bryanten eta draftaren etorkizuneko bigarren txandaren truke.[7]

Ia hiru urte Charlotten eman ondoren, 2020ko azaroaren 22an, New Orleans Pelicans[8] fitxatu zuen. 2021eko otsailaren 17an, Portland Trail Blazersen aurka 17 errebote[9] hartu zituen.

2021eko abuztuaren 6an, Pelicansekin kontratua 3 urtez[10] luzatzea erabaki zuen. Abenduaren 23an, Orlando Magicen aurka, 16 errebote[11] harrapatu zituen. 2022ko urtarrilaren 25ean, Philadelphia 76ersen aurka 10 errebote hartu eta 29 puntu sartu zituen, bere ibilbideko errekorra.[12]

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailean txapeldun izan zen Espainiarekin 2019ko Txinako[13] Munduko Saskibaloi Kopan. W. Geuer zenbakidun kamiseta jantzi zuen bere amaren omenez, Margarita Geuer, kirol honetan ere 1993an Eurobasket[14]ean txapeldun izan zena.

2021eko udan, 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Espainiako selekzio absolutuaren parte izan zen, seigarren postuan geratu zena.

2022ko irailean, 2022ko EuroBasket[15] txapelketan parte hartu zuen espainiar talde absolutuaren parte izan zen, non urrea irabazi zuten, finalean Frantziari[16] irabazita, eta, gainera, txapelketako MVP izendatu eta boskote onenean hautatu zuten.[17]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburdura
JP Jokatutako partidak TP Titular-partidak MP Minutuak partidako
LJ% Landa-jaurtiketa ehunekoa HT% Hiruko tiroen ehunekoa TL% Tiro libreen ehunekoa
EP Erreboteak Partidako PBB Partida bakoitzeko bertaratzeak BLP Baloi lapurretak partidako
TP Tapoiak partidako PP Puntuak partidako Negrita Bere karreraren maximoa

Liga Endesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi Erregularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP TP MP LJ% HT% TL% EP PBB BLP TP PP
2012-14 Real Madril 6 0 3.7 .182 .000 .600 .8 .0 .7 .2 1.7
2013-14 Cajasol 34 4 14.3 .583 .000 .648 3.2 .2 .4 .5 5.9
2014-15 Saskibaloi Sevilla 34 19 21.5 .539 .167 .692 6.2 .5 .9 .4 10.6
2015-14 Real Madril 26 2 12.6 .667 .000 .745 3.8 .4 .5 .6 6.6
Guztira 100 25 15.7 .568 .143 .685 4.3 .4 .6 .5 7.4

Playoffs[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Taldea JP TP MP LJ% HT% TL% EP PBB BLP TP PP
2015-16 Real Madril 8 0 7.1 .556 .000 .600 1.4 .5 .4 .3 2.9
2013-14 Cajasol 3 0 19.4 .563 .000 .727 4.7 .0 1.3 .0 8.7
Guztira 11 0 10.5 .559 .000 .689 2.3 .4 .6 .2 4.5
NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi Erregularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Taldea JP TP MP LJ% HT% TL% EP PBB BLP TP PP
2016-17 New York 72 22 18.4 .530 .267 .728 7.0 1.3 .6 .5 8.2
2017-18 New York 26 0 9.0 .605 .200 .429 2.6 .8 .3 .3 4.3
2017-18 Charlotte 22 1 11.9 .506 .571 .758 5.2 .5 .5 .4 4.3
2018-19 Charlotte 58 3 14 .519 .385 .694 .5.3 1 .2 .3 7.3
2019-20 Charlotte 31 0 12.1 .532 .227 .627 4.3 .9 .3 .2 6.1
2020-21 New Orleans 47 12 18.0 .563 .100 .667 7.1 1.1 .5 .5 7.8
2021-22 New Orleans 50 8 16.8 .520 .333 .773 6.8 1.3 .4 .4 9.1
Guztira 306 46 15.3 .534 .309 .702 5.9 1.1 .4 .4 7.4

Playoffs[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Año Taldea JP TP MP LJ% HT% TL% EP PBB BLP TP PP
2022 New Orleans 1 0 2.0 .250 .000 2.0 .0 .0 .0 2.0
Guztira 1 0 2.0 .250 .000 2.0 .0 .0 .0 2.0

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015 Lehiaketa JP TP MP LJ% HT% TL% EP PBB BLP TP PP
2015 Ñ Ruta 7 0 13.0 .571 .000 .857 4.4 .0 .1 .1 5.4
2015 Eurobasket 7 0 4.9 .833 .000 .333 1.1 .1 .0 .0 3.1
2016 Ñ Ruta 6 2 19.5 .714 .000 .526 5.7 1.8 .8 1.2 10.0
2016 JJ.OO. 7 0 11.1 .625 .000 .857 2.0 .4 .6 .3 6.6
2017 Ñ Ruta 7 0 16.3 .575 .000 .750 2.6 .6 .6 .0 9.6
2017 Eurobasket 9 0 13.9 .531 .000 .762 5.7 .8 .7 .1 7.6
Guztira 43 2 14.0 .613 .000 .693 3.6 .6 .5 .3 7.0

NBAko All-Star Game Partidarako bozketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi bakoitzean jasotako botoak
UrteaK Boto kopurua Aukeratua Taldea
2017 10.672 Rising Stars Challenge New York Knicks
2018 8.439 Ez New York Knicks
2019 24.162 Ez Charlotte Hornets
2020 11.783 Ez Charlotte Hornets
2021 3.010 Ez New Orleans Pelicans
2022 6.349 Ez New Orleans Pelicans

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hernangómez, cedido al CB Sevilla. .
  2. «2015 NBA Draft». thedraftreview.com.
  3. Willy Hernangómez: "Prest dago". .
  4. 2016-17 New York Knicks Roster and Stats. .
  5. New York Knicks at San Antonio Spurs Box Score, March 25, 2017. .
  6. Willy, elegido en el mejor quinteto rookie. .
  7. Willy Hernangómez, traspasado: jugará para Michael Jordan en los Hornets. .
  8. Pelicans To Add Willy Hernangomez. .
  9. https://www.basketball-reference.com/boxscores/202102170NOP.html. .
  10. Willy Hernangomez Agrees to 3-year Contract to Stay with Pelicans. .
  11. Ingram, Hart lead Pelicans past Magic for 4th straight. .
  12. Career-night by Hernangomez not enough to overcome unstoppable Embiid and 76ers. .
  13. «España gana el oro del Mundial de Baloncesto tras derrotar a Argentina (95-75)». .
  14. ¿Por qué Willy Hernangómez es ahora W. Geuer?». .
  15. Spain claim FIBA EuroBasket 2022 crown. .
  16. Spain claim FIBA EuroBasket 2022 crown. .
  17. EUROBASKET 2022 | WILLY HERNANGOMEZ, NOMBRADO MVP DEL TORNEO TRAS PROMEDIAR 17 PUNTOS Y 7 REBOTES POR PARTIDO. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]