Lankide:Andoni garrido/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

LaTeX[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoni garrido/Proba orria
Jatorria
Ezaugarriak

( testu apalean(texto plano) LaTeX) testu-konposizio sistema bat da kalitate handiko tipografia duten dokumentuen sorrerara bideratua. Bere ezaugarri eta aukerengatik, bereziki erabilia da artikulu sorkuntzan eta, besteak beste, espresio matematikoak dituzten liburu zientifikoetan.

1984an Leslie Lamportek idatzitako TeX makro multzo handi batek osatzen du LaTeX, Donald Knuthek sortutako konposizio tipografikoko hizkuntzaren erabilera errazteko asmoarekin. Maiz erabilia da artikulu akademiko, tesi eta liburu teknikoen konposizioan, sistemak eskaintzen duen tipografia kalitatea lehen mailako zientzia arloko argitaletxe baten beharretara moldatzen delako. Izatez, argitaletxe askok erabiltzen dute lanak garatzeko.

LaTeX software librea da, LPPL lizentziapean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LaTeX 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zuen Leslie Lamportek, SRIn lanean ari zenean. Erabilerara pertsonalerako TeX makroak idatzi behar izan zituen eta bururatu zitzaion ahalegin estra batekin beste batzuek erabil zezaketen pakete orokor bat sortu ahalko zuela. Peter Gordon, Addison-Wesley-ko editore bat, LaTeX erabiltzailearen eskuliburua argitaratzeko konbentzitu zuen, nahiz eta Lamport hasiera ezkor agertu. Azkenik,1986an lana argitaratu zuen eta ehun eta milaka kopia saldu zituen. Bitartean, Lamportek bere LaTeX makroen bertsioak argitaratu zituen 1984an eta 1985ean. Geroago, 1989ko abuztuaren 21ean, Stanford-en TeX Users Group (TUG) bilera batean, Lamport-ek LaTeX-en mantentze eta garapena Frank Mittelbach-i entregatzea adostu zuen.

Kode askekoa denez, erabiltzaile askok erabilera berriak garatu zituzten sistemaren gaitasuna zabalduz, baina batzuetan hasierako helburuekin bat ez zetozen xedeekin. Ondorioz, dialekto ezberdinak sortu ziren baina kasu batzuetan elkarren arteko bateraezintasunak sortuz. Arazo honi aurre egiteko, 1989. urtean Frank Mittelbach, Chris Rowley,Rainer Schöpf eta Leslie Lamport-ekin batera, LaTeX3 taldea osatu zuen. 1993ko udazkenean LaTeX sistemaren normalizazioa iragarri zen luzapen gehigarri (extensiones adicionales) gehienak biltzen zituen bertsio berri baten bidez, hala nola, gardenkiak idazteko aukera edo American Mathematical Society-ren sinbologia erabiltzeko aukera emanez. Modu honetan, proiektuari uniformetasuna eta LaTeX 2.09 bertsio bateraezinen zatiketa ekiditu zen. 1994an, LaTeX 2e bertsioa kaleratu zuten, egungo bertsio estandarra, eta LaTeX3 bertsioarekin lanean jarraitu zuten. Gaur egun, urtero bertsio berri bat eskaintzen da nahiz eta aldaketa oso txikiak izan eta beti ondo dokumentatuak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LaTeX testu-konposizio sisteman aginduak Tex komandoetan oinarrituak daude eta maila baxuko lengoaia da, hau da, azken ekintzak berebizikoak dira-. Egitura honek abantaila erantsi bat du: «LaTeXen gaitasunak handitu ahal izatea, The TeXbook-en deskribatutako TeXen komando propioak erabiliz».[1][2]

Ezaugarririk aipagarriena arkitektura modularra da: nukleo zentral bat dauka (konpilatzailea) , aurreko bertsioaren funtzionaltasuna mantentzen duena baina boterea eta aldakortasuna handitzen dituena, beharrezkoak direnean bakarrik kargatzen diren pakete desberdinen bidez. Horrela, LaTeX-ek helburu ezberdinetarako pakete ugari ditu, asko banaketa ofizialaren barruan daude eta beste batzuek hirugarrenek egindakoak, bai erabilera orokorrerako zien espezializatuetarako.

Aipatutako azken honek bihurtzen du LaTeX ain tresna erabilgarri eta praktikoa, erabilera erraz batekin garapen aurreratuak lortu daitezkeelako. LaTeX sistema berehala zabaldu zen sektore zientifiko eta teknikoan Hainbesteko inpaktuan izan zuen non honen erabilera beharrezkoa bilakatu den komunikazio, kongresu eta zeinbait aldizkaritan artikulu akademikoak entregatzean(argitaratzean?).

LaTeXek ohiko testu-prozesadoreena ez den beste lan-filosofia bat aurresuposatzen du (WYSIWYG bezala ezagutzen direnak, hau da, "Ikusten duzuna lortzen duzuna da") eta jarraibideetan oinarritzen da. Tradizionalki, alderdi hori desabantailatzat jo izan da (ziurrenik bakarra). Hala ere, LaTeXek, WYSIWYG motako testu-prozesadoreek ez bezala, dokumentu bat idazten duenari edukian soilik zentratzeko aukera ematen dio, formatuaren xehetasunez arduratu beharrik izan gabe. Ekuazioak, formula konplexuak, notazio zientifikoa edo musikala irudikatzeko gaitasun grafikoez gain, dokumentua erraz egituratzeko aukera ematen du (kapituluekin, atalekin, oharrekin, bibliografiarekin, aurkibide analitikoekin eta abarrekin). Horrek erosotasuna ematen du eta artikulu akademikoetarako eta liburu teknikoetarako baliagarria da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LaTeX (.tex) fitxategitik abiatuta formatu ezberdinetako fitxategiak sortzeko komandoak.

LaTeXekin tex fitxetegia egiteko, normalean, bi etapa behar dira: lehenengoan, inprimatu nahi dugun testua jasoko duen fitxategi edo iturri-fitxategi bat sortu behar da, edozein testu-editore lauaren bidez, agindu eta komando egokiekin. Bigarren etapa artxibo hau prozesatzean datza; testu-prozesadoreak bertan idatzitako aginduak interpretatzen ditu eta dokumentua konpilatzen du, dagokion irteerara bidali ahal izateko, pantaila edo inprimagailu batera. Dokumentuan zerbait gehitu edo aldatu nahi izanez gero, iturri-artxiboan egin beharko dira aldaketak, eta berriro prozesatu. Ideia hau, a priori oso praktikoa ez dirudien arren, goi mailako programazio lengoaiekin (C, C++, etab.) egiten den konpilazio prozesuarekin ohituta daudenei ezaguna zaie, guztiz analogoa baita.

LaTeXen abantailetako bat da eskaintzen duen irteera beti bera dela, gailua (inprimagailua, pantaila, etab.) edo sistema eragilea (MS Windows, MacOS, Unix, GNU/Linux banaketak, etab.) alde batera utzita, eta iturri beretik hainbat formatutara esporta daiteke, hala nola Postscript, pdf, SGML, HTML, RTF eta abar. Badira, adibidez, Windows, TeXnicCenter, GNU/Linux, Kile edo MacOS eta TeXShop bezalako programak, guztiak GPL lizentziapean askatuak. Gainera, plataforma anitzeko editoreak ere badaude (MacOS, Windows eta Unix) Texmaker eta TeXworks, GPL lizentzia dutenak.

LaTeX hitzaren kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wiki kodea
"<i>L<sup>A</sup>T<sub>E</sub>X</i>" kodeak 'LATEX' sortzen du.

LaTeX logoa

"L<sup>A</sup>T<sub>E</sub>X" kodeak LATEX sortzen du.

"<math>L^AT_EX</math>" kodeak honako hau sortzen du: .

LaTeX kodea
"\LaTeX {}" kodeak logoa sortzen du. Behar bezala erreproduzitu ezin denean, adibidez, testu lauan idaztean, kontsonanteak letra larriz idatzi ohi dira ("LaTeX").

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LaTeX dokumentu baten adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodea
\documentclass[12pt]{article}
\usepackage[spanish]{babel}
\usepackage{amsmath}
\title{\LaTeX}
\date{}
% Hau iruzkin bat da, ez da azken dokumentuan erakutsiko.
\begin{document}
\maketitle

\LaTeX {} dokumentuak prestatzeko programa bat da tipografien bidez\footnote{%orri-oineko oharra
Tipografia motak maneiatzeko eta hautatzeko artea eta teknika da.
Jatorrian, inprimaketa-lanak sortzeko berunezkoa.} %orri-oineko iruzkinaren amaiera 
\TeX{}. \LaTeX {} Leslie Lamportek garatu zuen
1984 eta \TeX manipulaziorako metodo nagusi bihurtu zen. Dokumentu hau sortzeko erabilitako bertsioa \LaTeXe \hspace{0,1cm} da.
\newline
% Hurrengo kodeak LaTeXen tipografiaren kalitatea erakusten du
\begin{align}
E &= mc^2                              \\
m &= \frac{m_0}{\sqrt{1-\frac{v^2}{c^2}}}
\end{align}
\end{document}
Emaitza

LaTeX bide sortutako dokumentuaren adibidea.

LaTeX aldizkari zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Online baliabideak eta editoreak

http://www.xm1math.net/texmaker/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. D.E. Knuth, The TeXbook, Reading, Mass., Addison-Wesley, 1984
  2. L. Lamport, LaTeX: A document preparation system, Addison-Wesley, 1994

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sanguino Botella, Javier. Iniciación a LaTeX2e. Un sistema para preparar documentos, Madril, Addison-Wesley, 1997. ISBN 84-7829-013-3
  • B. Cascales, P. Lucas, J. M. Mira, A. J. Pallarés eta S. Sánchez-Pedreño, LaTeX, una imprenta en sus manos, Madril, ADI, 2000.
  • B. Cascales, P. Lucas, J. M. Mira, A. J. Pallarés eta S. Sánchez-Pedreño., El libro de LaTeX, Madril, Pearson, 2003. ISBN 84-205-3779-9
  • Lamport, Leslie. LaTeX: A document preparation system (2. edizioa). LaTeX2e-k argitaratua, Reading, Mass., Addisson-Weley, 1994, 288 orrialde. ISBN 0-201-52983-1
  • Mittelbach, Frank, and Goossens, Michel. The LaTeX Companion, 2. edizioa. Addison-Wesley, 2004, 1120 orrialde. ISBN 0-201-36299-6
  • Castro Korgi, Rodrigo. El universo LaTeX, 2. edizioa, Kolonbiako Unibertsitate Nazionala, Zientzia fakultatea, Matematika Saila, Bogotá, 2003, 467 orrialde. ISBN 958-701-060-4