Wikipedia, Entziklopedia askea


ZER DIRA KARRASKOLIENDAK?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karraskolienden musikariak.

Karraskoliendak Bizkaiko ezkerraldean otsailean ospatzen diren inauteriak dira, konkretuki Barakaldon, Burtzenan, Errekaortun edo Kareagan, Ugarten, Trapagaranen, La Escontrillan, Uriosten eta Nocedalen egiten dira, baina baita Sodupen, Gueñesen eta Gordexolan ere.

Inauteri hauek lehen ospatzen zirenean, 12 eta 18 urte bitarteko kuadrillak ateratzen ziren, eta norbaitek instrumenturen bat jotzen baldin bazekien, etxez etxe ibiltzen ziren karraskoliendeetako abestiak abesten eta musika jotzen. Gaur egun aldiz, adin guztietakoak elkarrekin ateratzen dira, dantzatuz eta musika joz.

Inauteri hauetan oilar beltz bat eta saski bat eramaten da, eta bertan dirua edo etxeko produktuak eta janaria biltzen dituzte. Lortutako diru eta produktuekin bazkari bat egiten da giroaren jarraipena egiteko, eta arratsaldean, jan ostean, hirigunera joaten dira eta bertan dantza egiten da musikarekin. Dantzatzeaz gain, karraskoliendeetako kantua abesten da, eta oilar beltza eramaten da.

EGUNAREN GARAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karraskoliendetako festak egun oso bat irauten du. Goizean ezkerraldeko herri-auzoetatik dantza eta kanta egiten da, eta gero denok batera lortutako edo ekarritako janaria eta produktuak jaten dira, arratsaldeko festari ongi etorria emateko. Egunaren amaieran, karraskoliendetako dantza kanta eta erromeria egiten da, inauteri hauekin bukatzeko.

OILARRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Duela urte batzuk oilarra benetakoa zen, orain, ordea, gezurrezko batekin egiten da.

Inauteri hauen protagonista nagusia oilar beltza da. Oilarra deabruaren kontrako erremedio gisa erabiltzen zen, bizitzaren sinboloa adierazten zuen eta heriotzaren kontrakoa zen. Horrez gain, gauza onak edo gauza txarrak kentzearen ikurra zen, baina batzuk esaten dute energia txarren aurkako sinbolo babeslea dela.

Karraskoliendetako janzkera.

ZEIN DA JANZKERA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran ez zuten inauteri hauetarako janzkera zehatzik, etxean zituzten trapuekin eta gauzekin janzten ziren, baina denbora pasa ahala, inauterietako janzkera ofizialean bihurtu dira etxeko trapu, zaku eta arropa zaharrak eramaten dituzte. Gainera, batzuetan emakumeak gizonez janzten da eta gizonak emakumez. Lehen gaur egun baino gehiago egiten zen, baina hala ere, gaur egun batzuek egiten jarraitzen dute.

NOLA SORTU ZEN DANTZA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karraskoliendetako dantza 2.

Karraskoliendeetako dantza prestatzeko, Trapagaraneko gaztetxeko arduradunak bertan bildu ziren eta baztango mutil dantzak, Lantzeko zortzikoak eta arantzako iribueltak oinarritzat hartu zituzten gaur egun dantzatzen den dantza sortzeko.

Karraskoliendetako dantza 3.
Karraskoliendetako dantza 1.

Gaur egun, lau dantzaz osatutako koreografia bat da, eta auzoetatik joaten dira traktorearekin, dantzatzen, bertsoetan aritzen… Lehenengo eta laugarren dantzak berdinak dira baina musika pixka bat aldatzen da, azken honetan askoz azkarrago joaten. Bigarren dantza aldiz, bikoteka eta banaka egiten da, horretako, hasieran denon artean nahasten dira dantza eginez, eta gero bikoteka jarriz dantzatzen da, behin eta berriro. Hirugarren dantza berriz, bigarren dantza bukatutakoan jarraian dantzatzen da, berriro borobil bat sortuz, eta honetan asko nabarmentzen da hankak altxatzeko trebetasunak.

ABESTIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ya llegaron las carrascoliendas señoras señores es lo que se estila. Los muchachos que van a la escuela recogen forrajes para sus comidas. Huevos y chorizos, longaniza frita y otros arrendajos que en la casa había.

   Ba al dakizu   

Letra horrela izan arren, batzuetan beste estrofa edo esaldi batzuk gehitzen dira herriaren beharretara egokituta.

Cuando fuimos a Granada

Cuando fuimos a Toledo

Nos salieron los ladrones

Nos robaron todo el dinero.


Con lo poco que nos dejaron

Compramos un gallo negro

y este gallo es comedor

de trigo y cebada ajeno.


Ya lo ha visto el cirujano

También lo ha visto el barbero

Todos dicen que no es nada

y el gallo se nos va  muriendo.


La mujer de esta casa

es una santa mujer

pero más santa sería

si nos diese de comer.


Como jóvenes del pueblo

nos despedimos formales

deseando para todos

pasen buenos carnavales.


Auzoz auzo heldu gara

Umore on ta gogoz

Kantu ta dantza eginez

ondo pasatu asmoz.