Lankide:Angoikoa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Integrazio ekonomikoa

Integrazio ekonomikoa merkatuak bateratzea ahalbidetzen duen prozesua da; prozesuaren helburua nazioaz haratago eremu ekonomikoak sortzea da, hasiera batean daudenak baino lehiakorragoak eta aldi berean efizienteagoak izango direnak.

Integrazio Ekonomikoari lotuta, egitura desberdinak daude, hauek dira egitura horien sailkapenak:

  1. Lehentasunezko merkataritza: Bi herrialdek edo herrialde gehiagok elkarren arteko muga-zergak murriztean oinarritzen da, historikoki hau izan da oinarrizko integrazio modua. Honen adibidea  Europar Batasuna dugu.
  2. Merkataritza libreko eremuak: lur eremu baten barruko herrialdeetako produktuei muga-zergak kentzean datza, merkataritza askeko eremu horretatik kanpoko produktuentzat muga-zergei eusten zaielarik. NAFTA dugu honen adibide.
  3. Aduana-batasuna: merkataritza askeko eremuetan, kideak diren herrialdeek muga-zerga berak ezartzen dizkiete beste herrialde batzuetatik egiten diren inportazioei. Adibidez, Andeetako Erkidegoa (CAN) aipa daiteke.
  4. Merkatu bateratua: aduana batasuna edukitzeaz gain, ekoizpen-baliabideen zirkulazio librea, hala nola, salgaiena, langileena eta kapitalena bultzatzen da. Honen adibide Europako Merkataritza Askearen Elkartea (EFTA) da.
  5. Batasun ekonomikoa: merkatu bateratu bat da,non horretaz gain, moneta eta ekonomia bateratuak diren. Europar Batasuna (EB) dugu adibide.
  6. Erabateko integrazio ekonomikoa: Batasun ekonomikoari jarraitzen dion hurrengo urratsa bateratzea da, egitura honetan nazioz gaindiko agintaritza baten agindupea ematen da.

Integrazio ekonomikoa sortzeko arrazoiak:

Eskala-ekonomiak sortzea.

Jarduerak elkarrekin egitea.

Espezializazio handiagoa izatea.

Negoziazio-ahalmen handiagoa edukitzea beste potentzia batzuen aurrean.

Efizientzia handiagoa edukitzeko ekoizpenean.