Edukira joan

Lankide:Araia O/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jane Moran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araia O/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1985eko ekainaren 6a
HerrialdeaMurwillumbah, Hego Gales Berria, Australia
Jarduerak

Jane Moran, 1985eko ekainaren 6an jaio zen waterpoloko jokalaria da. Urrezko domina bat irabazi zuen 2011ko Kanadako Kopan, eta zilarrezko domina bat 2010eko FINA Munduko Kopan. Australiako junior mailako talde nazionalean aritu zen, Perthen, Mendebaldeko Australian, 2005eko Munduko Junior Txapelketan. Australiako selekzio absoluturako bere lehen deialdia jaso zuen 2005eko Kanadako Munduko Txapelketan lehiatzeko, eta 2007ko entrenamendu kanpamentu batean parte hartzera ere gonbidatu zuten 2008ko Olinpiar Jokoetarako hautatuak izan zitezkeen jokalarieen artean, taldeko partaide izateko hautatua izan zen baina ez zuen parte hartu. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan Australiako talde nazionaleako jokalari izateko aukeratua izan zen, brontzezko domina irabazi zuen. Gaur egun, Australiako waterpolo Liga Nazionalean jokatzen du Brisbane Barracudas klubarekin.

Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moran 1985eko ekainaren 6an jaio zen Murwillumbah hirian, Australiako Hegoaldeko Gales Berrian, baina Ashgrove hirian hezi zen, Queenslanden. 2005ean Ashgrovetik Brisbanera mugitu zen eta bertan bizi izan zen bi urtez. 2007an, bere aita hil zen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartzera zihoan talde nazionalaren entrenamendu esparrura joan aurretik. 2003tik 2006ra arte Queenslandeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Ingeniaritzako

Waterpolo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moranek Nazioarteko Waterpoloko Liga Nazionalean lehiatzen du Brisbane Barracudas taldean. 2008, 2011 eta 2012ko denboraldietan Brisbane Barracudas taldearekin egon zen. 2009-2010 denboraldian, denbora bat hartu zuen 2012ko Udako Olinpiar Jokoetarako prestatzeko eta Aureconentzako ingeniari zibil gisa lan egiteko. 2012ko otsailean, ligako 200. partida jokatu zuen, bere taldeetik lehenengo emakumezkoa eta ligako bigarren emakumenko jokalaria izan zen  lorpen hori lortzen. Lorpenak Mendebaldeko Australiako Unibertsitatearen(UWA) Torpedoen aurkako partiduan izan zen, Brisbane Barracudas taldearekin.

Junior Kategoriako Talde Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moran Australiako junior kategoriako talde nazionaleko kidea zen. 2002an, uztailean Estatu Batuetan zehar bidaiatu zuten neska gazteen talde nazionaleko kideetako bat izan zen, eta abuztuan Sydneyko nazioarteko serie batean lehiatu zen. 2004an, uztailean eta abuztuan Europan zehar bidaiatu zuten taldeko kide ere bazen. Australiako talde nazionaleko partaidea zen 2005eko Munduko Junior Txapelketa aurrera eraman zenean Perthen, Mendebaldeko Australian. Greziaren aurka garaile izan ziren 10 - 4, eta horrela brontzezko dominarekin egin ziren. Australiako taldeak galdu zuen partida bakarra Estatu Batuen aurka izan zen 4 - 5, urrearen bila joateko partidura joateko partiduan, hau da, erdi-amaieran.

Senior Kategoriako Talde Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadan egin zen, 2005eko Munduko Txapelketan lehiatzeko deitua izan zen lehenengo aldiz seniorretako Australiako talde nazionalarekin.