Edukira joan

Lankide:Arezu7/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arauak

Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.

Jokoaren hasiera

Bi taldeetako bakoitzak 11 jokalari izango ditu gehienez, eta 7 gutxienez. Partiduan zehar, jokalari horiek ordezkoekin aldatu ahal izango dira. Jokalari titularretako batek atezaina izan beharko du. Baimenduta dago taldeko atezain batek eta beste jokalari batek posizioa trukatzea norgehiagokan zehar, betiere etenaldi batean bada, arbitroaren baimenarekin.

Jokalari bakoitzak oinarrizko janzkera bat izan beharko du: mahukadun kamiseta edo jertsea, praka motzak, galtzerdiak, zango-babesak eta oinetako egokiak. Bi taldeetako jantzien koloreak eta atezainenak argi eta garbi bereizi behar dira. Kapitainek (talde bakoitzaren ordezkari diren jokalariak) identifikazio-markaren bat eraman beharko dute, arbitroak beharrezkoa denean deitu ahal izateko.

Futbola forma esferikoko baloi batekin jokatzen da, larruzkoa edo bestelako baimendutako materialez eginda dagoena. 68 eta 70 zentimetro arteko zirkunferentzia izango du, 410 eta 450 gramo arteko masa eta 0,6 eta 1,1 atmosfera arteko presioa itsas mailan. Jokalariek gorputzeko edozein atalekin ukitu eta mugitu dezakete baloia, besoekin izan ezik. Atezainak abantaila bat du: bere gorputzeko edozein atal erabil dezake horretarako, baina bere penalti-area barruan bakarrik.

Partidari hasiera emateko, talde bateko jokalari batek edo gehiagok baloia aurkariaren aterantz mugituko dute erdiko lerroaren erdiko puntutik, eta une horretan arauzko denbora zenbatzen hasiko da. Egoera hori kontrako taldearekin gertatzen da bigarren zatiaren hasieran. Gol bakoitzaren ondoren ere gertatzen da, gola jaso zuen taldeak sakea egiten baitu.

Faltak eta jokoari berrekitea

Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da. Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.

Norgehiagoka bakoitza arbitro nagusi batek kontrolatuko du. Arbitro hori lehiaketaren antolakuntzak izendatuko du, eta bera izango da partiduaren agintari nagusia eta jokoaren arauak betearazteko arduraduna. Epailearen erabaki guztiak behin betikoak dira. Berak bakarrik alda dezake erabaki bat, baldin eta jokoa edo partida berriz hasi ez bada. Gainera, bi arbitro laguntzaile edo marrazainak (lineako gizona) izango ditu eskura erabakiak hartzen laguntzeko. Laugarren arbitro bat ere badago, eta horrek berretsi egiten du, horretaz aparte, ordezkoak eta teknikariak kontrolatzen ditu. Laugarren arbitroak, gainera, ordezkapenak eta arauzko denboraren gehikuntza adierazten ditu. Epaileak kargu hartuko dio jokalari bati, kargu hartze hori merezi duen arau-hauste bat egiten duenean.

Jokalari batek beste bat jotzen edo jotzen saiatzen den bakoitzean, bultzatzen duenean, abantaila bat ateratzeko atxikitzen duenean, txistua botatzen duenean edo baloia bere eskuekin ukitzen duenean (atezaina izan ezik), epaileak zuzeneko jaurtiketa libre bat markatuko du arau-haustea egin ez zuen taldearen alde, arau-haustea gertatu zen lekutik exekutatuko dena. Penalti-arean ematen diren faltak penalti izango dira (penalti-arean markatuta dagoen zirkulutik jaurtiko dena).

Jokalari batek modu arriskutsuan jokatzen badu, arerioa oztopatzen badu edo atezainari baloia eskuekin ateratzea galarazten badio, arau-haustea egin ez zuen taldearen aldeko zeharkako jaurtiketa libre bat markatuko da, arau-haustea egin zen lekutik exekutatuko dena. Gainera, zeharkako jaurtiketa libre bat markatuko da atezainak pilota bere eskuetan 6 segundo baino gehiagoz mantentzen badu, taldekide batengandik jasotzen badu edo zuzenean hegaleko sake batetik.

Jokalari batek txartel horia (kargu-hartzea) edo gorria (kanporatzea) jaso ahal izango du, araudian zehaztutako arau-hausteren bat egiten badu. Jokalari batek txartel gorri bat jasotzen badu, zelaitik botako dute eta ezin izango da beste batekin ordezkatu, gainera zigorraren arabera hurrengo partidua edo bat baino gehiago galdu dezake. Jokalari batek partida berean bi txartel hori jasotzen baditu, txartel gorria jasoko du eta kanporatu egingo dute. Txartelak jokalariek jokoaren arauak betearazteko modu bat dira.

Baloia helmugatik irteten bada defentsako jokalari batek ukitu ondoren, korner bat emango zaio aurkariari. Erasotzaile batek azken aldiz ukitzen badu, helmugako sake bat emango zaio defentsa taldeari. Baloiak hegaleko lerroetako batetik zelaia uzten badu, azken aldiz baloia ukitu ez duen taldeari hegaleko sakea emango zaio.

Epaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.


Iraupena eta emaitza

Partidu baten iraupena, erregelamenduaren 7. arauan zehaztutakoa, 45 minutuko bi denbora berdinekoa izango da, eta tarteko atsedenaldia ezin izango da 15 minututik gorakoa izan; iraupena lehiaketa bakoitzaren araudiak ezarri beharko du. Denboraren erdi bakoitzaren iraupena aldatu ahal izango da baldin eta lehiaketaren arauek horretarako aukera ematen badute, eta arbitroa eta bi talde parte-hartzaileak ados badaude partida hasi aurretik. Partida jokatu bitartean galdutako denbora zati bakoitzaren amaieran berreskuratu beharko da, eta epaile nagusiaren esku geratuko da horien iraupena.

Kirolaren helburua aurkariak baino gol gehiago sartzea da. Talde batek gol bat sartu duela esango da, baloiak helmuga erabat gainditzen duenean zutoin bertikalen artean eta aurkariaren atearen zutoin horizontalaren azpitik, betiere aldez aurretik joko-arauak urratu ez badira. Bi taldeek gol kopuru bera sartzen badute, partida berdindutzat joko da


Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.

Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka. Kasu askotan, partida berdinketan amaitzen denean, bi taldeetako bat irabazletzat jotzeko moduren bat bilatu behar da, eta hori lortzeko hainbat modu daude. Partida berdinduta amaitzen bada, luzapen bat edo denbora gehigarri bat joka daiteke. Luzapen edo denbora horrek bi zati izaten ditu, gehienetan 15 minutukoa bakoitza, eta bertan hasierako partida jarraitzen da. Gainera, luzapena denbora baino lehen amaitzeko bi modu daude: urrezko gola eta zilarrezko gola, nahiz eta forma horiek alde batera utzi diren azken urteetan.

Berdintasunak jarraitzen badu, penaltiak egingo dira. Talde bakoitzak penaltiak txandaka jaurtitzean datza, bakoitza guztira 5 izan arte. Gauzatutako 10 penalti edo penaltien ondoren berdintasunak jarraitzen badu, talde bakoitzeko penalti bat exekutatzen jarraituko da irabazle bat zehaztu arte.

Luzapenaren eta penaltien erabilera oso ohikoa da futbol modernoan, eta horren adierazle nagusia Munduko Futbol Kopako azken faseko kanporaketa-faseak dira. Lehiaketa batzuetan, hasierako partida amaitu ondoren zuzenean hasten dira penaltiak betetzen, luzapena erabili gabe. Sistema horren adibide argia dira Amerika Kopako kanporaketa-faseak.

Adibide guzti hauetan partida bakarra jokatzen zen, baina badira beste txapelketa batzuk non kanporaketa faseak bi partiduetara jokatzen diren, joan-etorriko partidak deiturikoak. Giltza (bi partidak) berdinketan amaitu ote zen erabakitzeko, bi taldeen aldeko golak batzen dira bi partidetan, eta emaitza berdina lortzen badute, giltza berdinketan amaitu zela esaten da. Kasu batzuetan, giltza berdinduta amaitzen bada, berdinketa hausteko sistema bat erabiltzen da, luzapenarekin edo jaurtiketa penalekin, eta horiek giltzaren bigarren partida amaitzean exekutatzen dira.

Beste kanporaketa fase batzuetan berdinketa hausteko beste modu bat erabiltzen da, luzapena edo penaltiak egin aurretik: bisitarien golak. Bi partiden buruan talde bakar batek ere ez bazuen bestea aldeko goletan gainditu, talde bakoitzak bisitari gisa jokatu zuen partidan sartutako gol kopurua zenbatuko da. Bi partiden buruan talde batek bisitarien gol gehiago sartu bazituen, bera izango da irabazlea, baina bisitarien goletan ere berdintasunak jarraitzen badu, luzapena ezarriko da. Sistema horren adibide dira Amerikako Libertadores Kopako eta UEFAko Txapeldunen Ligako kanporaketa-faseak.

Futbola 17 lege arautzen dute unibertsalak direnak, nahiz eta horien barruan zenbait aldaketa baimentzen diren emakumezkoen, haurren eta seniorren futbolaren garapena errazteko. Arauak argi eta garbi definituta egon arren, aplikazioetan zenbait desberdintasun daude, hainbat alderdiren ondorioz ematen direnak ,adibidez, jokoa garatzen den eskualdea. Alde batetik, Europan, bereziki Ingalaterran, arbitroak faltekin eta arau-hausteekin permisiboagoak izateagatik nabarmentzen dira, modu horretan ohartarazpenak eta kanporatzeak murriztuz; beste leku batzuetan, aldiz, Hego Amerikan adibidez, faltak sarriago zigortzen dira txartelekin.

Jokoaren arauak International Football Association Boardek definitzen ditu, FIFAk eta Erresuma Batuko lau elkarteek osatzen duten erakundea. Aldaketa bat onartzeko, gutxienez FIFAren botoak eta Erresuma Batuko elkarteen 4 botoetatik 2 izan behar ditu.