Edukira joan

Lankide:Arrateas121212/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hemiunu:

Hemiunu egipziar pertsonaia izan zen, IV dinastiakoa (k.a 2580 inguruan). Nefermaat printzearen eta Atet printzesaren semea izan zen; Snofruren biloba eta Jufuren (Keops) iloba.

Jufuren erregealdian bisir-kargua okupatu zuen, faraoairen atzetik, lehenengo magistratua. Bisir-karguaz gain, beste kargu asko zituen. Beraien artean, erregearen lanen ikuskatzailea. Piramide Handiaren (Keops piramidea) eraikuntzaren arduraduna izan omen zen.

Bere hilobian bi irudi aurkitu zituzten, bere aurpegiaren erliebea horman eta benetako tamainuko estatua bat, eserita.

Aurpegiaren erliebean, oso ondo egindako irudia ikusten zen, sudur handia eta arrano baten antzekoa zuen eta bai ezpainak, bai kokotza primeran zizelkatuta zeuden.

Hemiunuren estatuan gorputza eta burua aparte zeuden eta begirik gabe zegoen, lapurtu zituztelako, harri-bitxiak zirelako. Gurputza apur bat lodia zen, garai horretan lodia egoteak aberastasuna adierazten zuelako. Gaur egun, estatua hau, behin konponduta, Alemaniako museo batean dago ipinita, Hildesheimeko Roemer und Pelizaeus museoan.