Edukira joan

Lankide:Bailo13/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maialen Chourraut Iurramendi 1983an Lasarte-Orian jaiotako euskal kirolaria da, ur bizietako kayak kirolan da profesionala. Atletico San Sebastian taldekoa da. Miguel Indurainekin batera euskal kirolari bakarra da urrezko domina olinpiarra lortu duena. IBILBIDEA Atletico San Sebastian klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean. 2000an Bratislavako Munduko Junior Txapelketan parte hartu zuen. 2001ean Espainiako selekzio nagusian sartu zuten. 2004an, 23 urtez azpiko Europako bigarren atera zen. 2008an, Beijingo Olinpiar Jokoetan 16. postua lortu zuen. 2009ko Munduko Txapelketan bigarren eta 2011koan hirugarren gelditu ostean, 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen eta Londresko Olinpiar Jokoetan bere ibilbideko arrakasta handienetako bat lortu zuen: brontzezko domina. 2013an lehiaketetatik kanpo egon zen, ama izan zelako. 2014an, Europako txapeldunorde izan zen taldekako K-1 Slalomean, eta La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako proba irabazi zuen. 2015ean, Markkleebergen jokatutako Europako Txapelketan urrezko domina irabazi zuen. 2016an azkenik Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz.