Edukira joan

Lankide:BattleDragon7/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lisa Lisa

Laburpena

Elizabeth Joestar, Lisa Lisa bezala ezagunagoa, mangan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da, eta JoJo 's Bizarre Adventure izeneko animean agertzen da, bereziki bigarren zatian, Battle Tendencyn.

Argitalpenaren historia

Hirohiko Arakik sortu zuen Lisa Lisa, urteen poderioz horrela moldatua izan den izaera indartsuko emakume gisa. Emakume gazte eta sexia da, 50 urte dituen arren, eta Hamonen erabilera eta borroka teknika magistralak erabiltzen ditu. Bere izenak Lisa Lisa and Cult Jam pop talde estatubatuarrari erreferentzia egiten dio.

Lisa Lisa lehen aldiz historiaren lehen zatiaren azken atalean agertzen da, Phantom Blood mangan, kapitulu hori 43. zenbakia da (5.manga), hor agertzen da bi hilabeteko haurtxo gisa, eta gero historiaren bigarren zatian agertzen da, Battle Tendencyn, zehazki 71. kapituluan (mangan, Lisa Lisa, Hamonen maistra).

Bera agertzen den istorioko protagonistaren ama da, George Joestar II.arekin izan zuen semea, Joseph Joestar (ia amaierara arte ez da ezagutzera ematen Lisa Lisa Joseph-en ama dela), eta George-en aita Jonathan Joestar da, lehen zatiko protagonista.

Biografia

Lehen urteak

Phantom Blooden amaierako gertaeretan, Jonathan Joestar hiltzen ari denean eta Dio-ren zonbiak itsasontzia suntsitzen eta denak hiltzen ari direnean, bi hilabeteko haurtxo bat zoruan erori da, bere ama zonbi batek hil baitzuen, Erinak aurkitu du, eta honek besoetan eramango du Jonathanekin topo egitera, eta honek bere patua eramateko eta ihes egiteko eskatuko dio. Erinak eta haurtxoak ihes egin dute eta handik egun batzuetara flotatzen ari ziren itsasotik erreskatatu dituzte.

Erinak haurra ematen dio Straizori, bere alaba bezala hazten duena monasterio batean, non haurra hazi eta Hamonen erabileran entrenatzen den, Straizo Hamoneko maisu bat baita. Elizabeth izeneko emakumea, bizia salbatu zion emakumearen semearekin ezkonduko da, George Joestar II.arekin, britainiar armadako pilotu bat dena, eta, honekin, Joseph izeneko seme bat sortuko du.

Patuaren obrengatik, George, bere nagusietariko batek hil zuen, benetan, itsasontziaren leherketatik bizirik atera zen dio-zonbi bat zena, eta, hau jakitean, Elizabethek, mendekua bilatu eta, Hamonen teknika erabiliz, zonbia kolpe batez hiltzeko erabakia hartzen du, baina aurkitu eta hilketaz seinalatua da. Honen ondoren, Speedwagon eta bere fundazioari esker, gauza guztietatik urrundu eta Italiara ihes egitea erabakitzen du, bere semea Erina amonaren zaintzapean utziz, eta bere izena Lisa Lisagatik aldatzen du.

Hamoneko irakaslea

Preso, Lisa Lisa Veneziako Air Supplena uhartean bizi da, bere neskame Suzie Q.rekin batera, lekuren batean, Lisa Lisak Hamon irakasten dio Caesar A. Zeppeli, Meshina eta Logginsi.

Caesar Joseph Joesterrekin batera doa Lisa Lisak hilabete oso batez entrenatzera, Pilarreko Gizakiei aurre egin diezaieten, Ajako Harri Gorriaren bila dabiltzanak, Lisa Lisaren zaintzapean dagoena.

Azkenean, Lisa Lisak eta Jojok Kars perfektuak garaitzea lortzen dute eta euren bizitzak berrabiarazten dituzte, Josephek orain badaki Lisa Lisa bere ama dela. Lisa Lisa Hollywoodeko idazle ezezagun batekin ezkonduko da.