Edukira joan

Lankide:Beatriz Legarra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

SIMETRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DEFINIZIOA: Simetria, ezkerraldearen eta eskuinaldearen artean erregulartasuna egotea da, hau da, irudiaren ezkerraldea eskuinaldearekin truka daiteke, ispiluan islatuko balitz bezala. Trukatu ondoren, bigarren irudia lehenengoa bezalakoa bada, simetria dugula esango dugu.

Beste hitz batzuekin esanda irudi edo objektu bat bi plano berdinetan banatzea litzateke. Horretaz gain, bi edo gehiagoko planoak elkarren artean banatzean gertatzen da. Banaketa hau egiteko ardatz simetrikoa (planoaren erdian egiten dugun marra zuzena) dugu.


Non aurkitu dezakegu simetria?

Simetria gure egunerokotasuneko zenbait tokitan aurki dezakegu; hala nola, naturan, kirolean, eskolan, kalean eta sukaldean. Horien adibideak beheko irudietan aurki ditzazkezu.


SIMETRIA LANTZEKO ARIKETA BATEN ADIBIDEA

Ariketa honen bidez euskara eta simetria uztartzen saiatu gara:

- Lehiaketa! Ea nori bururatzen zaion hitz simetriko luzeena, hau da, ezkerretik eskuinera eta alderantziz irakurrita hitz bera lortzen dena. Adibidez, AMA.- Esan du irakasleak.

- ERE - esan du Javik.

- Ondo, baina ez duzu nire adibidearen hizki kopurua gainditu! Lau hizkiko adibiderik bururatzen al zaizue?- Erantzun dio irakasleak.

Segundo batzuetako isiltasunaren ondoren...

- IRRI - oihukatu du Igorrek.

- Ona!! Eta bost hizkiko hitzik?- Bota du irakasleak.

Baina, halakorik ez zaio inori bururatu.

- Gazteleraz badago hitz mundial bat: RECONOCER. Modu horretako hitz kapikuei Palindromo deitzen zaie. Biharko norbaitek horrelako hitz euskaldunik asmatzen badu, puntu bat jarriko diot! -Esan du irakasleak.

Zurrumurru motibagarria sortu da ikasgelan.


















SIMETRIA ESKOLAN: Bankua, kalean ikusi dezakegun objektu simetrikoa.









Simetria era manipulatiboan lantzeko ariketak.