Edukira joan

Lankide:Bertairale/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jai Alai Blues dokumentala zesta-punta kirolaren historiaren inguruko lana da. Filmean, ezagutu daitezke kirol honen ibilbidean garrantzitsuak izan diren hainbat pertsonaien testigantzak; erreferente izan diren jokalarienak ez ezik, zesta-puntan eragina izan duten beste protagonistenak ーenpresariak, frontoiko intendenteak...ー ere. Jatorri herrikoia zuen kirolak mundu osoan zehar zabaldu zen denbora gutxian. Goi mailako negozio bihurtzearekin batera, jokalari eta enpresarien arteko lehenengo iskanbilak loratu ziren. Horiek izan ziren, hain zuzen ere, kirol honen beherakadaren abiapuntua. Zentzu honetan, dokumentalean zesta-puntaren hastapenak, urrezko garaia eta gainbeheraren arrazoiak aztertzen dira. Era berean, filmean kirola hedatu zen hainbat lurralde (Egipto, Filipinak, Argentina…) aurkezten dira; izan ere, Euskal Herriaz gain, Kuba, Mexiko eta Floridako Dania eta Miami hiriek osatzen dituzte dokumentalaren eszenatoki nagusiak. Dokumentazio- eta filmazio-lanek lau urte iraun zuten eta pelikula 2015ean aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian (Zinemira saila); ordutik, beste hainbat zinema-jaialditan egon da ikusgai.