Edukira joan

Lankide:C lopezmadina/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amanda Elizabeth Chessell,edo Mandy Chessell izenenaz ere ezaguna, zientzialari informatikoa eta ingeniaria da.IBM[1]ko teknologia akdemiako kidea da eta bertan nabarmendua bihurtu izan da.

IBMko karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chessel 1989an gehitu zen IBM taldera eta bere oinarria Whinchesterretik gertu dagoen akademiako laborategi batean du.

Bere lehen lana banatutako transakzioen prozesamenduan zentratzen zen, baina hala ere ekitaldien kudeaketan , negozio - prozesuen modelatzean eta kanpo-diseinuan ere lan egin izan du.

Ondoren, ereduetan oinarritutako tresnak garatzen hasi zen, sistema handien analisia eta diseinua sinplifikatzeko eta diseinua automatizatzeko.


Chessellek informatikaria edo berrikuntzari buruzko hitzaldi ezberdinak eskaintzeaz gain, 2014an BCS kanpainian identifikatutako 30 emakumeetako bat izan zen ere.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean, MIT Technology Review aldizkariko TR100eko lehen taldean egon zen.

2001ean, Ingeniaritzako Errege Akademiaren Zilarrezko Domina[2] irabazi zuen Software Osagaien Arkitektura Berrerabilgarriaren asmakuntza eta ingeniaritzagatik.

2002an, Ingeniaritzako Errege Akademiako kide aukeratu zuten[3].

2004an, British Computer Society elkartearen izendapena irabazi zuen Emakumeen Ingeniaritza Elkartearen "Karen Burt" sarirako[4].[5]

2006an, Urteko Emakume Inbentorearen Saria irabazi zuen berrikuntzarako gaitasuna [6]sortzeagatik16, eta Sektore Korporatiboko Emakume Onenaren saria jaso zuen Blackberry Women in Technology sarietan[7].

2011n, Ingeniaritzako Diseinatzaileen Erakundeko ohorezko kide bihurtu zen.[8]

2012an, urteko berritzaile saria jaso zuen Cisco Everywoman in Technology Awards sarietan.[9]

2013an, Plymoutheko Unibertsitateko Ohorezko Doktoretza jaso zuen Zientzietan.[10]

2015ean, Brightongo Unibertsitateko Teknologiako Ohorezko Doktoretza jaso zuen. Halaber, Britainiar Inperioaren Ordenaren Komandante izendatu zuten 2015eko Urte Berriko Ohoreetan, ingeniaritza-zerbitzuengatik[11].[12]

2016an, 2016ko Ingeniaritzako 50 Emakume Eraginkor Onenen Zerrendan izendatu zuten, eta [13]Hegoaldeko Galesko Unibertsitateko Teknologiako Ohorezko Doktoretza jaso zuen.

2017an, Batheko Unibertsitateko Ohorezko Doktoretza jaso zuen Zientzietan[14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «International Business Machines Corporation» The Grants Register 2022 (Palgrave Macmillan UK): 513–513. 2021 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Prizes: Royal Academy of Engineering Silver Medal, Winners 2000 - 2004» web.archive.org 2013-10-16 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. «The Fellowship - List of Fellows» web.archive.org 2014-07-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. «BCS Nominees : Karen Burt Award : BCS» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. «The Karen Burt Memorial Award | Women's Engineering Society» web.archive.org 2011-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. «Innovative women take home trophies | News Archive | Latest BCS News | News | Features, Press and Policy | BCS - The Chartered Institute for IT» web.archive.org 2012-07-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  7. (Ingelesez) «Home - BBC News» BBC News (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  8. (Ingelesez) Institution of Engineering Designers – Institution of Engineering Designers. (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  9. «everywoman in Technology Awards Finalists | Female Business Network» web.archive.org 2012-04-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  10. «Amanda Chessell» web.archive.org 2013-10-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  11. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  12. (Ingelesez) «Award for software pioneer» University of Brighton (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  13. «The Top 50 Women in Engineering #WE50 | Women's Engineering Society» www.wes.org.uk (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  14. «Professor Amanda Elizabeth Chessell CBE FREng: Oration» www.bath.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).