Edukira joan

Lankide:Casus Belli Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

CASUS BELLI TALDEA

Casus Belli 2011.urtean Mundakan sortutako musika taldea da. Antxon (gitarra/ahotsa),Eneko(baxua) eta Gontzal (bateria) dira hirukotea osatzen dutenak. Hutsetik hasi ziren, hiruretako inork ez zekien ez baxua ez gitarra ezta bateria jotzen.

2011 - Lehen entseguak Txabolan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entseguetarako tokirik ez zuen hirukoteak eta korronte elektrikoa zuen txabola batean ekin zioten bideari. Aipatzekoa da nola lortu zuren lehen anplifikadorea Antxonek eta Gontzalek. Bazekiten herriko mutil batek gitarra jotzen zekiela edo gustatzen zitzaiola, eta bere etxean aurkeztu ziren anplifikadore bat eskatzera. Orduan ezagutu zuten Gontzalek eta Antxonek Ibai, honek anplifikadore zahar bat aurkitu zuen garajean eta eman egin zien. Hortik hasi zen dena. Orduak eta orduak eman zituzten txabolan, lehen entseguetan Eskorbutoren "Historia triste" bezalako abestiekin hasi ziren, eta hortik beste bertsio asko etorriko ziren. Konposaketekin ere hausartu ziren, baina ez ziren inoiz gustura geratzen. Baina gero eta soinu hobeagoa lortzen zutela ikusten zuten eta musikalki asko aurreratzen zeudela. Garai horretan jaioko ziren etorkizunean ere estudioan egongo diren "Utopiko" eta "Boltxebike" abestien bozetoak. Horien artean ere aipagarria da "MUNDAKA" abestia. Mundaka abestiaren letran argi uzten du hirukoteak bere indarra "Mundaka altxatu da jendea kaleetan bandera gorria dago gaur leihoetan, betrokolo puntan ukabilak gora, aurrean duela ezker olatua hil da hipokresia, hil da kontserbadorea, hil da herri zapaldua.

2011 - Uda, lehen kontzertua eta hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko Negua astebururo txabolan pasa ondoren, hirukoteak Mundakako jaietan plazan zuzenean jotzeko eskeintza jasotzen du. Eskeintza onartuta, abestien zerrenda prestatzen hasten dira, berstioak eta zenbait abesti propiorekin. Kontzertu egunean plaza beteta, herriko jendeak espero ez zuena ikusi zuen, zuzenekoan lotsagabe eta musikalki hasi berriak izateko ezin hobeto. Kontzertuaren amaierak argi utzi zuen dena, "LAS BRAGAS" abestia zen azkena, 80 eta 90.hamarkadetako Irula talde Mundakar ezagunaren abestia, eta plazan bertan zegoen Irula bera igo zen abestera. Orduan ikusi zuen herriak generazio berri bat jaio zela, hilda zegoen zerbait berpiztu zela.


Bere lehen kontzertutik aurrera Casus Bellik beste zenbait kontzertu eskeini zituen herri ezberdinetan. Material eskasa zuen txabola lapurreta baten ondorioz utzi behar izan zuten, eta egoera larrian gelditu zen taldea. Herrian kolekta bat egin behar izan zuten dirua biltzeko eta hortik material pixka bat lortu zuten. Entseguak oraindik aurrera, "Tribis"-en egingo dituzte, askoz seguruagoa den atiko batean.

Garai horietan, Casus Bellik lehen harremanak izango ditu Ken Zazpiko bateria den Jon Freskorekin eta asko lagunduko dioten Andoni eta Ibairekin. Bermeoko "Powerflip" eta "Los putos"eko kide zen "Lato"-k ere pare bat entsegu ikusiko ditu eta bere aholkuak emango dizkio hirukoteari eta zuzenekoetan ere han egongo da jende artean.

2012 - Maketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 hasieran jada taldeak badu maketa bat grabatzeko asmoa, dirurik ez ordea. Apirilerarte itxarongo dute eta Bermeoko B.A.R estudioan bere lehen estudio-lanari ekingo diote, bost abesti grabatuz: "UTOPIKO" "ME DA IGUAL" "EDONON GARAILE" "SUENAN PISTOLAS" ETA "AGUR ETA OHORE". Lehen esperientzia izango da estudioan, eta ez dira oso gustora geratuko egindako lanarekin, beraiek askoz hobeto egin dezaketela uste dute. Dena dela, herrian eta inguruko herrietan maketa salgai jarri zuten eta ez zuen harrera txarra izan.

2012 - "Vuelven a sonar pistolas"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an zehar beste zenbait kontzertu eskeintzen dituzte Bermeon,Aulestin,Barakaldon,Mundakan bertan,Gernikan,Bilbon,Biarritzen... Uda amaitzear da eta argi dute; lehen diska grabatu beharra dago. Mungian dagoen GAUA estudioarekin harremanetan jartzen dira eta bertan hasten dira grabaketan Irailean. Uda osoa abestiak matxakatzen pasa ondoren zuzenean grabatzea erabakitzen du hirukoteak eta 2 egunetan diskoko 10 abestiak grabatzen ditu segidan. Bruno de Zabala dago ordenagailuetan eta hirukotearekin txundituta, oso lan ona egin omen zuten. Honek egingo du nahasketa eta baita masterra ere.

10 abestietatik 2 ez dira Casus Bellirenak: Bat "Gaztetxea" Irula taldearena da, eta Irulak bera ahotsa jarriko dio estudioan. Eta bestea U.S Bombs taldearen "All the bodies" abestiaren doinuan oinarritua eta "Polis" izenekoa.

Hau da abestien zerrenda:

1-INTRO 2-BOLTXEBIKE 3-ME DA IGUAL 4-HEY TXO! 5-UTOPIKO 6-POLIS 7-GAZTETXEA 8-ASESINOS 9-VUELVEN A SONAR PISTOLAS 10-AGUR ETA OHORE

Diskoaren aurkezpena Mundakan egingo dute zuzeneko baten bidez.

Doinuak eta letrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Casus Belliren doinuak, musika estiloa, taldeko hiruren nahasketa bat da. Hirurak ados daude konposizioetan eta gustuko dute ateratzen zaiena eta entzuten dutena: Punk-rock zahar hura, askok ahaztutakoa, baita ska-hardcore pixka bat, handik eta hemendik hartutako nahasketak irrati zahar bat piztuta entzutea gogoraratzen dio entzuleari. Hirukotearen buruan daude Kortatu, The clash, sex pistols, Rip, Joxe ripiau, Negu gorriak eta La polla bezalako taldeak. Baina entzuten duten musika taldeen zerrenda amaigabea da eta leku askotatik gauza asko hartzen dituzte, eta beraien gustora moldatu, ez dute aterik ixten.

Letrei dagokionez, Casus Bellik argi du letra zuzenak izan behar direla, protesta letrak eta kritikoak. Burutik irtendakoa papelean jarri eta abestu, jendeari egia oihukatu. Letrak irakurtzea edo entzutea besterik ez dago horretarako.