Edukira joan

Lankide:Chernes1401/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Programazio modularra, programazio paradigma bat, programa bat modulu eta azpi-moduluetan zatitzean datza, irakurgarria eta erabilerraza izateko.

Historikoki programazio egituratuaren bilakaera bezala agertzen da, programazio problema handi eta konplexuei irtenbidea aurkitzeko.

Programazio modularra aplikatzean, problema konplexu bat azpiproblema sinpleagoetan zatitua izan behar du, eta hauek, beste azpiproblema sinple batzuetara. Prozesu hau jarraitu behar da azpiproblema sinpleak programazio lengoai batekin erraz garatuak izan arte. Teknika honi beheranzko analisia deritzo (Top-Down).

Modulu bat programa baten zatia da, azpiproblema bat, problema konplexu originalaren zatia, ebazten duena.  Modulu bakoitzak ondo definituta dauka egin behar dituen zereginak, eta batzuk beste modulu batzuen laguntza behar dute eragiketak egiteko. Modulu bat beste bat behar badu, ondo definituta dagoen komunikazio interfaze batekin komunikatu behar du.

Modulua programa baten edozein zati bezala ulertu genezake, baina praktikan funtzio edo prozedura bezala hartzen dira. Baino modulu bat ez du zertan funtzio edo prozedura bat izan behar, bakoitzak beste batzuk barruan izan ditzake eta. Ez da nahastu behar modulua (programazio modularraren zentzuan), erabilitako lengoaiaren “funtzio” edo “prozedura ” terminoekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programazioa modularra, bai azpisistemen(nagusiki I/O moetetakoak) bai software liburutegien moduan, lehenengo software sistemekin batera sortu ziren; non kodea berrerabiltzeko erabiltzen zen. Baina programazio modularra, gaur egun ezagutzen dugun modura, 60. hamarkadaren bukaeran hasi zen garatzen programazio egituratuaren eskala handiko kontzeptu analogikobat bezala. "Programazio Modularra" izena Programazio Modularraren Simposium Nazionaletik etorri zen, hau Informazioa eta Sistemen Institutuan antolatu zen Uztailaren 1968an, Larry Constantinek antolatua.