Edukira joan

Lankide:Clarehu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ohiturazko Nazioarteko Zuzenbidearen identifikazioari buruzko ondorioen proiektua. [1](Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordea, 2018)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SARRERA / AURREKARIAK

________________________________________________________________________________________________

Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordea (NZB), Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1947an sortutako organo kodetzailea da, nazioarteko zuzenbidea kodetzeko eta sustatzeko helburuarekin, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiaren agindupean lan egiten duelarik. Bere lana funtsezkoa izan da nazioarteko hainbat tratatu edo tresna onartzeko, hala nola, Tratatuen Zuzenbidearen inguruko Vienako Hitzarmena.


Nazioarteko Zuzenbidearen Batzordeak nazioarteko zuzenbidearekin zerikusia duten proiektuak prestatzen ditu. Proiektu horiek konbentzio bihur daitezke, eta estatuek berresteko aukera izango dute. Konbentzio horietako batzuk estatuen arteko harremanak arautzen dituzten arauen oinarria dira.


Batzordearen 64. bilkura-aldian (2012), Ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen prestakuntza eta froga gaia lan-programan sartzea erabaki zuen Batzordeak, eta Sir Michael Wood izendatu zuen errelatore berezi gisa. 2012ko abenduaren 14ko 67/92 Ebazpenaren 7. paragrafoan, Batzar Nagusiak oso aintzat hartu zuen gaia bere lan-programan sartzearen erabaki hori.


65. Bilkura-aldian (2013), Batzordeak erabaki zuen gaiaren izenburua aldatzea eta «Ohiturazko nazioarteko zuzenbidea identifikatzea» jartzea.


Batzordeak, bere 68. bilkura-aldian (2016), lehen irakurraldian, 16 artikulu barnebildu zituen, iruzkinekin batera, ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen identifikazioari buruzkoa. Erabaki zuen, bere Estatutuaren 16. artikulutik 21. artikulura bitartekoei jarraiki, ondorioen proiektua Estatuen gobernuei bidaltzea, Idazkari Nagusiaren bidez, iruzkinak eta oharrak egin zitzaten.


2. TESTUAREN EGITURA ETA EDUKIA

__________________________________________________________________________________________________


Testua 16 ondorioz osatuta dago, zazpi zati desberdinetan banatzen direnak:


Lehen zatian sarrera dago. Bigarren zatian, oinarrizko ikuspegia 2 ondorioekin. Hirugarren zatian, praktika orokorra 5 ondorioekin. Laugarren zatia, eskubide gisa onartua dagoela (opinio iuris) beste bi ondorioekin. Bosgarren zatian, ohiturazko nazioarteko zuzenbidea identifikatzeko baliabide jakin batzuen irismena 4 ondorioekin, seigarren zatian objektore iraunkorra agertzen da ondorio bakarrarekin eta azkenik, zazpigarren zatian ohiturazko nazioarteko zuzenbide partikularra baita ondorio bakarrarekin.


2.1 Ondorioen proiektuaren testua eta iruzkina

Ondorioen proiektuaren testua bere iruzkinekin, bigarren irakurketan ageri da jarraian. Bigarren irakurraldian, Batzordeak 16 amaiera-proiektu onartu zituen, bere iruzkinekin batera, ohiturazko nazioarteko zuzenbidea identifikatzeari buruz. Bere estatutuaren 23. artikuluarekin bat etorriz, Batzordeak Batzar Nagusiari gomendatu zion, besteak beste, ebazpen batean nazioarteko ohiturazko zuzenbidea identifikatzeari buruzko ondorioen proiektua kontuan har zezala, haren eranskin batean sar zezala eta ahalik eta zabalkunde handiena eman zekion, ondorioen proiektua, bere iruzkinekin, estatuen eta nazioarteko ohiturazko zuzenbideko arauak identifikatzera deituta egon zitezkeen guztien esku utz zezan, eta Idazkaritzaren memorandumean jasotako iradokizunen jarraipena egin zezan. Hau esan zuten azaltzeko bigarren irakurketa hau zergatik egiten zuten.


Ohiturazko nazioarteko zuzenbidea identifikatzea

1) Batzordearen lanarekin beti gertatzen den bezala, ondorioen proiektua bere iruzkinekin irakurri behar da.

2) Ondorioen proiektu hau ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen arauak identifikatzeko metodologiari buruzkoa da. Ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen arauak eta horien edukia zehazteko moduari buruzko orientabide praktikoak eskaintzen saiatzen da. Gai hori ez zaie interesatzen nazioarteko zuzenbide publikoko adituei bakarrik: beste batzuek, hala nola gorte eta auzitegi nazionaletan lan egiten dutenek, gero eta maizago egiten dute topo ohiturazko nazioarteko zuzenbideko arauak identifikatzeko beharraren aurrean. Kasu bakoitzean, azterketa eta ebaluazio juridikoko prozesu egituratu zehatza behar da, ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen arauak behar bezala identifikatzen direla ziurtatzeko, eta, horrela, zehaztapen partikular baten eta, oro har, ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen sinesgarritasuna sustatzeko.

3) Ohiturazko nazioarteko zuzenbidea idatzi gabeko eskubidea da, eskubide gisa onartutako praktikatik eratorria. Nazioarteko zuzenbide publikoaren iturri garrantzitsua izaten jarraitzen du. Nazioarteko ohiturazko zuzenbidea Nazioarteko Justizia Gortearen Estatutuaren 38. artikuluaren 1. paragrafoan zerrendatutako nazioarteko zuzenbidearen iturrietako bat da. Artikulu horren b) idatz-zatian, nazioarteko ohitura aipatzen da, eskuarki zuzenbide gisa onartzen den praktika baten froga gisa. Enuntziatu horrek ohiturazko nazioarteko zuzenbidea osatzen duten bi elementuak islatzen ditu: praktika orokorra eta eskubide gisa onartzea (azken horri, askotan, opinio iuris esaten zaio).

4) Ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen identifikazioari buruzko material asko dago, jurisprudentzia eta doktrina666. Ondorioen proiektuak estatuek, gorteek, auzitegiek eta nazioarteko erakundeek eta egile gehienek hartutako ikuspegia islatzen du. Aitortuz ohiturazko nazioarteko zuzenbidea identifikatzeko prozesua ez dela beti formulazio zehatzetara bideratzen, ondorioen proiektuak orientazio argia eskaintzen saiatzen da, aginduzko gehiegi izan gabe.

5) 16 ondorio-proiektuak zazpi zatitan banatzen dira. Lehenengo zatia irismenaz eta helburuaz arduratzen da. Bigarren zatiak ohiturazko nazioarteko zuzenbidea identifikatzeko oinarrizko ikuspegia planteatzen du: bi elementutan oinarritutako ikuspegia. Hirugarren eta laugarren zatiek ohiturazko nazioarteko zuzenbidea osatzen duten bi elementuei buruzko orientazio gehigarria ematen dute, eta horiek ere identifikatzeko irizpide gisa balio dute: jardunbide orokor bat eta eskubide gisa onartzea (opinio iuris). Bostena ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen arauak identifikatzeko erabili ohi diren bitartekoen kategoria batzuez arduratzen da. Ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen arauak estatu guztientzat lotesleak badira ere, seigarren eta zazpigarren zatiak bi salbuespen-kasuri buruzkoak dira: objektore iraunkorrari eta ohiturazko nazioarteko zuzenbide partikularrari buruzkoak (ohiturazko nazioarteko zuzenbidearen arauak, estatu kopuru mugatu baten artean bakarrik aplikatzen direnak).


2.2 Indarrean sartzeko prozedura

Ohiturazko nazioarteko zuzenbideko arau bat identifikatzeko ez da nahikoa praktika jakin bati etengabe jarraitzen diola estatuen kopuru nahikoa zabala eta adierazgarria. Laugarren zatia ohiturazko nazioarteko zuzenbidea osatzen duen bigarren elementua betetzen du, batzuetan elementu subjektibo edo psikologiko esaten zaio, eta horrek eskatzen du. Halaber, egiaztatu behar da estatuen artean badagoela eskubide gisa onartzea (opinio iuris) jarduera loteslea dela galdera.

Hurrengo 4 ondorioetan, argi azaltzen da zein izan behar den indarrean sartzeko prozesua.

Ohiturazko nazioarteko zuzenbideko arau baten existentzia eta edukia zehazteko, beharrezkoa da ziurtatzea badagoela praktika orokor bat, eskubide gisa onartzen dena (opinio iuris).

Jardunbide orokor bat dagoela eta eskubide gisa onartzen dela (opinio iuris) ezartzeko bitartekoak baloratzean, kontuan hartu behar dira testuinguru orokorra, arauaren izaera eta bitarteko horietako bakoitzaren inguruabarrak. Bi osagaietako bakoitza bereiz zehaztu behar da. Horretarako, elementu bakoitza ezartzeko bitartekoak baloratu behar dira.

Ohiturazko nazioarteko zuzenbidea osatzen duen elementu gisa, praktika orokorra eskubidetzat onartzeko betekizunak (opinio iuris) esan nahi du eginera horri jarraitu behar zaiola betebehar juridiko bat edo eskubide bat dagoela sinetsita. Eskubidetzat onartutako praktika orokorra (opinio iuris) erabilera soiletik edo aztura soiletik bereizi behar da.

Eskubide gisa onartu izanaren frogak (opinio iuris) askotariko formak izan ditzake.

Eskubide gisa onartzeko froga-moduek (opinio iuris) barne hartzen dituzte, horretara mugatu gabe, estatuen izenean egindako adierazpen publikoak; argitalpen ofizialak; gobernuaren irizpen juridikoak; korrespondentzia diplomatikoa; gorte eta auzitegi nazionalen erabakiak; tratatuen xedapenak; eta nazioarteko erakunde batek edo gobernuen arteko konferentzia batek onartutako ebazpenekiko jokabidea.

Denboran zehar praktika baten aurrean erreakziorik ez izatea eskubide gisa onartu izanaren froga izan daiteke (opinio iuris), betiere estatuak erreakzionatzeko moduan badaude eta inguruabarrek erreakzioa eskatzen badute.


3. KANPOKO ESTEKAK

___________________________________________________________________________________________________

  1. (Gaztelaniaz) «Identificación Del Derecho Internacional Consuetudinario, 2018 | PDF | Globalización Cultural | Crimen y violencia» Scribd (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).