Lankide:Cozar 8/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hidroxido[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidroxido anioia

Hidroxidoa uretik eratorritako konbinazio bat da ,bere hidrogenoaren atomoetako bat metalarenarekin ordezkatuz lortzen dena; horregatik, base askotan aurkitu dezakegu.

Anioi hidroxidoaren grafikoa.

Aspaldian, alkalino eta amonioen hidroxidoak Alkalis izenarekin ezagutzen ziren. Baina nomenklatura modernoa ezarri eta gero, termino hori gehiago erabiltzen hasi zen izaera alkalinoa duten substantziak izendatzeko.



Strunzen sailkapen mineralogikoan oxidoen taldean aurki ditzakegu, baina badaude bibliografia batzuek beste talde bat bezala tratzen dituztenak.

Hidroxidoak honela sailkatzen dira: basikoak, anfoteroak eta azidoak. Adibidez, Zn(OH)2 hidroxido anfotero bat da, izan ere:

Azidoekin: Zn(OH)2 + 2H+ → Zn+2 + 2H2O

Baseak: Zn(OH)2 + 2OH → [Zn(OH)4]−2

Formulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidroxidoak metala idatziz formulatzen dira, eta ondoren mendeko taldea, hidroxidoa duen erradikal ioi egoki baten basearekin; hau parentesi artean doa azpiindizeak bat baino handiagoa bada. Beste era batera esanda, lehenengo metala idazten da eta gero OH talde funtzionala (hidroxidoa ioia, OH-), hidroxilo taldea izenekoa, -1 oxidazio-zenbakiarekin jarduten duena.

Metalak 1etik gorako balentzia baldin badu, hidroxilo horri azpiindize bat jartzen zaio parentesi artean: (OH), eta gero metalaren balentzia azpiindize bezala. Gero orekatu egiten da.


Adibidea: oinarrizko oxidoa + ura → hidroxidoa

Fe 2 O 3 + H 2 O → Fe (OH) 3


Adibide honetan, OH-ak burdinaren balentzia du azpiindizean edo azpian; horrela, burdinarekin elkartzean ikus daiteke gatz bat sortzen dela. Baina oraindik orekatu behar da, alde bakoitzean konpuru berdina egon behar delako. Honela geratuko litzateke orekatuz gero:

Fe 2 O 3 + 3 H 2 O → 2 Fe (OH) 3

Beste adibide bat: PbO 2 + H 2 O → Pb(OH) 4

Beste kasu honetan, berunaren balentzia 4 da. Adibidean, ikusten da Pb-ak ez duela azpiindizerik baina oxigenoak bai, 2 zenbakia du. Horrek azalpen bat dauka, sinplea da, gogoan izan behar dugu berunaren balentzia 4 dela eta oxigenorena, berriz, 2 orduan sinplifikatu egiten dira eta horregatik berunak ez du azpiindizerik.

Beste modu batean esanda, oxigenoaren balentzia berunaren balentziarekin sinplikatzen da, hau da, oxigenoa 2 izatetik 0 izatera pasatzen da eta berunak, berriz, 4 izatetik 2 izatera, ondoren, azpiindiazeak gurutzatzen dira . Hau guztia ulertzeko, gogoratu behar dugu oinarrizko oxido bat zer den. Oinarrizko oxidoak ez-metal eta O2 bat elkartzean sortzen dira, eta azpiindizeak elkar gurutzatzen dira; ez-metalikoaren balentzia O2-aren azpiindizea izatera igarotzen da eta oxidoaren balentzia 2 dena ez-metalikoarena azpiinidizea izatea igarotzen da.

Inoiz ez da nahasi behar hidroxido ioia, hidroxilo erradikalarekin.

Hidroxidoen ur-disoluzioak izaera basikoa dute, katioi metalikoan eta hidroxido ioietan disoziatzen direlako. Hori horrela da, metalaren eta hidroxido taldearen arteko lotura ionikoa delako eta oxigenoaren eta hidrogenoaren arteko lotura, berriz, kobalentea delako.

Adibidez: NaOH(aq) → Na+(aq) + OH-

Hidroxidoak sortzen dira oxido basiko bat urarekin konbinatzean. Konposatu horiek dira, disoluzioan ioi hidroxidoak sortzen dituzten substantziak.

Nomenklatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nomenklatura dagokionez, hidroxido hitza eta metalaren izena erabiliz izendatzen dira, haien balioa adierazita balentzia bat baino gehiago izanez gero.

Adibidez; Ni (OH) 2 ---> Nikel (II) hidroxidoa da, Nikelaren balentziak bat baino gehiago direnez, 2 hori kontuan hartzen da izendatzerakoan eta hidroxidoaren azpiindiizean kokatatzen da. Ca (OH) -k ,berriz, Kaltzio hidroxidoa da, kaltzioak balentzia bakar bat duenez ,ez da kontua hartzen izandatzerakoan eta ez da azpiindizean jartzen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hidroxilo taldea
  • Azidoa
  • Gatzak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Química inorgánica estructural. Consultado el 10 de noviembre de 2017.
  2. ↑ Saltar a:a b Química Para El Acceso a Ciclos Formativos de Grado Superior .e-book.. MAD-Eduforma. ISBN 9788466530453. Consultado el 9 de noviembre de 2017.
  3. ↑ Hopp, Vollrath (1994). Fundamentos de tecnología química para formación profesional. Reverte. ISBN 9788429172454. Consultado el 10 de noviembre de 2017.
  4. Química 2 (UdeG). Ediciones Umbral. ISBN 9789709758818. Consultado el 10 de noviembre de 2017.
  5. Química II Segundo Semestre Tacaná. IGER. ISBN 9789929804623. Consultado el 10 de noviembre de 2017.