Edukira joan

Lankide:Cristina CMM/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

1986. urtean.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako saskibaloia zeharo ezberdina zen gaur egungoarekin alderatuz: 1892an fruta saskiak erabiltzen ziren saski gisa eta futboleko larruzko baloiak. Urte berean jokoaren deskripzioa publikatu zen eta herrialde osoan zabaldu zen. Geroago, 1894ko irailean, Senda Bersonek artikulu bat argitaratu zuen non jokoa eta haren onurak deskribatzen zituen Physical Education aldizkarian. 1895ean, emakumezkoen saskibaloiaren lehen arautegia argitaratu zen, gaur egungo modalitatearekiko ezberdinak direnak eta arautegi horrekin, martxoan lehendabiziko partidu publikoa jokatu zen Sophie Newcomb College eta Southern Athletic Cluben artean. Harrezkero, herrialdeko hainbat tokitan bide berdina jarraitu zuten eta unibertsitate arteko norgehiagokak areagotu ziren azkenik. 1896. urtean Nebraskako Unibertsitatean Heziketa Fisikoko programaren barruan saskibaloia sartu zuten [1].

1896 - 1914/19. urteetan.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900. urtean Martha Conditek eta Alice eta Louse Eagerrek emakumezkoen saskibaloiko lehen taldea New Jerseyn sortu zuten; New Yorken eta inguruko hirietan eskolen arteko partiduak antolatu ziren. Urte bereko abenduan, Elgin High School institutuak emakumezkoen bi talde osatu zituen eta haien artean lehiatu ziren. Partidu hori ikastetxeko egunkariak jarraitu zuen eta argitaratu zuen saskibaloia dela neskek gozatzen duten kirol bakarra.

Hurrengo urtean, 1901ean, kirol honetako arauak estandarizatzeko nahia agertu zen, hortaz, Luther Gulick eta 1899an Springfielden bildutako Heziketa Fisikoko irakasleek (Smith, Oberlin, Radcliffe) eta Bostoneko Gimnastika Eskolako lau emakumezko aukeratu zituzten eta Emakumezko Saskibaloiko Arau Batzordea sortu zuten, arau guztien gainetik jokalarien osasuna garrantzitsuena izanik. Hala ere, 1914an oraindik emakumezkoen taldeen erdiak gizonezkoen araudiarekin jokatzen zuten.

1902an Kansasen beste unibertsitate batzuen aurka jokatzeko baimena eskatu zieten neskek irakasleei, baina hauek ez zieten baimenik eman. Beranduago, zortzi institutu, eskola pribatu eta unibertsitateek Hego Kaliforniako Nesken Saskibaloi Liga antolatu zuten Mendebaldeko Kostako lehen liga izan zena.

1906. urterako Emakumezkoen Saskibaloiko Nazio mailako komitea, Ameriketako Heziketa Fisikoko Elkarteko kide bilakatu zen. Chicagon, ordea, neskei ikastetxe arteko ligak jokatzea debekatu zitzaien; izan ere, eskola batzuk partiduak gutxitzen hasi ziren neskak oso lehiakorrak bihurtzeko beldur zirelako[1].

1914/19 - 1930. urteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saskibaloia Espainiara 1921an heldu zen. Eusebio Millan atzerrian (Kuban) soldadu egon ondoren, kirola ezagutu eta bertara ekarri zuen. Bartzelonan ezagutarazi zuen kirol hau, lehenik. Espainiako saskibaloia nahiko atzeratua zegoen munduko beste herrialdeekin konparatuta. Futbol zelaietan jolasten zuten, zazpi jokalariez osatutako taldeekin. Ezinezkoa iruditzen zitzaien hain boteretsua zen futbolak lehiakide berri bat izango zuela. Gazte gehienei futbola gustatzen zitzaien eta oso zaila zirudien kirol berri bat sortzea, non baloi bat uztai batean saskiratzea zen helburu. 1922an, Milanek saskibaloiko lehen talde nazionala sortu zuen: Laietà Basket Kluba (Pias de San Antonio ikasle ohiez osatuta). Astean hiru egunetan entrenatzen zuten. Haien lehenengo aurkaria El Europa izan zen; Laietà Basket Clubak irabazi zuen.

Horretaz gain, garai honetan, 1923ko uztailaren 23an, hain zuzen, Federazio Nazionala osatu zen. 1920 eta 1930 bitartean emakumezkoen saskibaloia munduko herrialde guztitik zabaldu zen, bai inguru industrializatuetan, landatar guneetan, eta bai komunitate afro-amerikarretan ere. 1921ean Monakon (Frantzia) Emakumezkoen Joko Olinpikoak egin zituzten eta bost kontinenteetako 300 emakumek hartu zuten parte. Emakumeek oraindik debekatuta zuten Joko Olinpiko Modernoetan atletismoan edo saskibaloian parte hartzea. 1922an NAAF (National Amateur and Athletic Federation) sortu zen eta bertan mutilek eta neskek araudi berdinarekin jolastu behar zutela arautu zuten. 1924an Emakumeen Kirolen Federakunde Internazionala sortu zen. 1926an AAU-k (Amateur Athletic Union) lehenengo Emakumezkoen Saskibaloi Txapelketa Internazionala babestu zuen. Txapelketa hori Los Angelesen (AEB) jokatu zen eta 5000 ikusle egon ziren bertan[1].

1930-1936/39. urteetan.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetan zenbait gertaera esanguratsu gertatu ziren garai honetan. 1930. urtean Ohion emakumeen txapelketak debekatu zituzten. 1932an arauetan aldaketak egin ziren, eta zehazki, aldaketak hauek izan ziren: edozein moduan defendatu daiteke eta saski guztiek bi puntu balio dituzte. Kentucky-n emakumeen saskibaloiko txapelketa bertan behera utzi zuten. 1934an Estatu Batuak FIBAn sartzen dira. 1935ean Kalifornian, emakume japoniar batzuk beraien taldea sortzea erabaki zuten. 1938an arau berriak ezarri ziren eta, arau horien arabera, zelaia hiru zatitan banatu zen eta sei jokalarik jokatuko zuten aurrerantzean. Horretaz gain, talde bakoitzak hiru base eta hiru hegaleko izango zituen eta soilik haiek sartu ahalko zuten saskia[1].

1936/39-1959. urteetan.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953. urtean Emakumezko Saskibaloiko Lehen Munduko Kopa antolatu zen Txilen. Saskibaloiko 10 taldek parte hartu zuten, eta finalean Estatu Batuak Txileri txapelketa irabazi zion[2]. Espainian zegoen lehenengo emakumezko saskibaloiko klubak, Laietà Basket Club, 40. hamarkadaren amaieran beherakada izan zuen. Taldeko jokalariak, egoera ekonomiko hobeak bilatu nahian, beste talde batzuetara joan ziren eta Kataluniako taldeak gazteen formakuntzara bideratu zituen bere baliabideak[3].

Urte batzuk pasata, 1957. urtean, Espainian ACB Liga osatu zen [4], gizonezko Espainiako txapelketa ofiziala. Emakumezkoena oraindik ez zen ofiziala, hala eta giztiz ere, partiduak eta txapelketak jokatzen zituen.

Horren adibidea Euskal Herrian bizi zen mugimendua izan zen, adibidez, bereziki Araban 50. hamarkadan [5]. Baina saskibaloia lehenago, 1940. urtean jada, jaio zen Araban emakumezko kirol bezala. Lehenengo partidua urte horretan izan zen eta zale askok ikusi zuten partidua. Futbolaren fama zela eta, saskibaloia ez zen asko ezagutzen, eta partiduak kritika asko jaso zuen, bai kontaktu fisikoa ez zegoelako hain onarturik, bai arauak ez zirelako ezagutzen ere.

  1. a b c d Capo, E. (2015, martxoaren 31). Historia del Baloncesto Femenino. Berreskuratuta Baloncesto Femenino webgunetik: https://basketfem.com/2015/03/31/historia-del-baloncesto-femenino-desde-1920-a-1930/
  2. Fútbol, C. De. (2011). Otros deportes : cien años de baloncesto en España. 1–9.
  3. Laietà Basket Club. (2020, April 14). Wikipedian: La Enciclopedia Libre. https://es.wikipedia.org/wiki/Laietà_Basket_Club
  4. Liga ACB. (2020, May 5). In Wikipedia: La Enciclopedia Libre. https://es.wikipedia.org/wiki/Liga_ACB#Antecedentes_y_origen
  5. Arrillaga, R. (2018, October 28). Las niñas que estuvieron en el origen del baloncesto en Álava. El Correo. https://www.elcorreo.com/deporte-femenino-alava/baloncesto/ninas-origen-baloncesto-20181128134608-nt.html