Edukira joan

Lankide:David Bilbao Beraza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mariko Tamaki

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariko Tamaki (Toronto, 1975) artista eta idazle kanadarra da eta hainbat komiki eta eleberri grafikotan egindako lanagatik ezaguna. Jatorri mistokoa da japoniar-kanadarra eta judu-kanadarra. Mariko Havergal Collegen ikasi zuen, neskentzako bigarren hezkuntzako ikastetxe batean. Ingeles Literatura ikasi zuen McGill Unibertsitatean, non 1994an graduatu zen.

Bere literatur lanaz gain, Marikok Emakumearen Ikasketak masterra du eta bi urtez Hizkuntz Antropologiako doktoretza batean lan egin zuen. Bere ikerketa akademikoa Cabaret Drag-eko emanaldietan oinarritu zen.

2008an,bere lehengusu Jillian Tamakiren kolaborazioan, Skim eleberri grafikoa argiotaratu zuzen, nerabe bati eta bere irakaslearekiko zituen sentimendu erromantikoei buruzko istorioa kontatzen udena; sentimendu horien elkarrekikotasuna ez da argi geratzen testuan. Beste istorio nagusia gay izan zitekeen ikaskide baten mutil-lagun ohiaren suizidioa da.

Emiko Superstar, Tamakiren bigarren eleberri grafikoak eta Steve Rolston ilustratzailearekin egindako lehenak, bere hiri inguruko bizitzan harrapatuta sentitzen den neska gazte baten istorioa kontatzen du. 2014an, berriro Jillian Tamakirekin elkarlanean This One Summer eleberri grafikoa eman uzen argitara. Haurtzaroko azken txanpan dagoen neskato baten istorio eder eta hinkigarria ontatzen digu.

2019ko maiatzean Laura Dean Keeps Breaking Up with Me (Laura Deanek nirekin apurtzen jarraitzen du) eleberri grafikoa argitaratu zuen Rosemary Valero-O 'Connell artistarekin kolaborazioan. Laura Dean, institutuko neskarik ezagunena, Frederica Rileyren ametsetako neska zen: xarmangarria, bere buruaz ziurra eta hain ederra. Arazo bakarra dago: Laura Dean ez da neskalagunik onena. Eleberri grafiko horrek, hain zuzen ere, behar ditugun osasuntsuak besarkatzeko irrikatzen ditugun harreman toxikoak alde batera uzten ditugunean gertatzen denaz gogoeta egitera garamatza.

Beste lan batzuk: Wonder woman; Supergirl; Harley Quinn: breaking Glass, Tomb Raider, X-23; Lumberjanes eta She-Hulk, besteak beste.

Lan nabarmenenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Dean me ha vueto a dejar (Steve Pugh-ekin), La Cúpula argitaletxea, 2019.

Harley Quinn: cristales rotos (Rosemary Valero-O 'Connell-ekin), Hidra argitaletxea, 2020.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Mariko Tamaki» DC Database Noiz kontsultatua: 2021-04-05.
  2. a b (Ingelesez) «Mariko Tamaki - Writer, Artist, Graphic Novelist» Macmillan Speakers Bureau Noiz kontsultatua: 2021-04-05.