Lankide:Dome.nerea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kuhl pipistrelo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SARRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuhl pipistrelo saguzarra

Ertz argiko saguzarra (Kuhl pipistrelo) Vespertilionidae familiako saguzar mota bat da. Europa eta Asiaren hegoaldean eta Afrikako iparraldean[1] bizi den espeziea da. Normalean, beraien koloniak hogei indibiduok osatzen dute.

DESKRIBAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutur lodi eta laburreko, eta belarri laburrak, triangeluarrak eta goiko zatia biribildua duten saguzar txikiak dira. Bere ilearen kolorea aldakorra izan daiteke, baina ohikoena, bizkarraldean, gaztaina-kolorekoa edo gorrixka, eta sabelaldean, argiagoa izaten da. Bestetik, muturra, belarriak eta hegal-mintzak marroi ilunak dira eta hegoak nahiko estuak dituzte.

Ar eta emeen artean ez dago ezberintasun handirik, soilik, emeak zertxobait handiagoak direla. Pipistrellus generoko beste animali batzuekin nahas daiteke, batez ere,  Hypsugo savii generoarekin.

Bere gorputzaren neurriak:

  • Burua eta gorputza: 40-50 milimetro
  • Isatsa/buztana: 30-40 milimetro
  • Besaurrea: 28-37 milimetro
  • Hegalen tamaina: 210-230 milimetro

Pisua: 5-10 kilogramo

HABITATA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertz argiko saguzarra hainbat zonalde ezberdinetan bizi da. Gehienetan, eraikin, arroka eta zuhaitzetako pitzaduretan babesten da. Baso irekiko eremuetan nahiz, jendartean bizi da. Hala ere, soroak bezalako eremu irekiak nahiago ditu.

BANAKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertz argiko saguzarrak Europako eremu mediterraneoan ugariak dira eta bertako uharte guztietan aurkitu ditzakegu. Gainera, mediterraneoaren kostaldean eta hegoaldean ugariagoak dira. Horrez gain, Iberiar penintsula osotik zabalduta daude, baita, Balearretan eta Kanarietan ere.

UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertz argiko saguzar emeak, umea jaiotzeko, martxoaren amaiera aldean habietara sartzen hasten dira, hala ere, batzuk, umea eduki baina pixka bat lehenago sartzen dira, hain zuzen ere, ekainean. Umea edukitzeko kolonia orokorrak sortzen dituzte eta ehun eme egon arren, soilik, 15-50 aukeratzen dituzte. Bestetik, erditzeak, ekain eta uztailaren erdialdean izaten dira eta eme bakoitzak ume bat edo bi edukitzen ditu. Emeak bizitzako lehen udazkenean ugalkorrak bihurtzen dira eta arrak aldiz, bigarrenean.

Saguzarren sexu-harremana, abuztuaren amaieratik urriaren amaierara bitartean izaten da. Normalean, Ertz argiko saguzar ar bateko talde txikiak sortzen dira eta horiekin, eme batetik hirura bitarte egoten dira. Hala ere, koitoa neguan ere gerta daiteke.

ELIKADURA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psocoptera

Saguzar mota honek, intsektu-mota ugari kontsumitzen ditu, besteak beste, psokoptero eta kironomido txikiak  eta Rhizotrogus generoko koleopteroak. Horrez gain, maiatzetik urrira bitartean, urtaroaren arabera, beste hainbat espezie ezberdinez elikatzen dira (Rhizotrogus sp, tipulidoak, himenopteroak, Nezara sp, diptero brakícerosoak).

Rhizotrogus


Himenoptero


ANTOLAKETA SOZIALA ETA PORTAERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie egonkorra da eta urte osoan gordeleku berberak erabili ahal dituzte. Erditze garaian emeek koloniak sortzen dituzte eta arrak aldendu egiten dira. Udazken aldean, talde txikiak egiten dituzte, ar bat eta eme bat edo gehiagoz osatuak daudenak.  Bestalde, penintsularen iparraldean bizi diren saguzar mota hauek, bakarrik inbernatzen dute. Aitzitik, Azerbaijanen, talde txikiak sortzen dituzte, eta batera inbernatzen dute.

MEHATXU-FAKTOREAK ETA KUDEAKETA NEURRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mehatxu-faktore  nagusiena babeslekuen aldaketak dira. Hala ere, espezie mota hau ez dago mehatxupean. Ahal den neurrian, eraikinetan intsektiziden erabilera murriztea proposatzen da. Modu honetan, saguzarrak ez dira kaltetuak irtengo.

  1. Vigo, Marta. (2002). Guia dels mamífers terrestres de Catalunya. in: Enciclopèdia Catalana, colección Pòrtic Natura.. Bartzelona, 92-93.orr or. ISBN 84-7306-680-4.. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).