Lankide:Edplocac/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

KONTSUMOKO PRODUKTUAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumoko produktuak bukaerako kontsumitzaileek norberaren edo familiaren kontsumorako erosten dituzten produktuak edo zerbitzuak dira. Horien artean aurkitzen dira: komenentziazko produktuak, alderapeneko produktuak, espezialitateko produktuak eta bilatzen ez diren produktuak[1]. Jarraian, produktu mota hauen definizioa eta marketin inguruko zenbait ohar azalduko dira:

  • Komenentziazko produktuak: askotan eta ahalegin baxuarekin erosten diren produktuak edo zerbitzuak dira. Bezeroek, produktu hauen erosketa prozesua, aldez aurretiko planifikazio urriarekin eta parte hartze txikiarekin aurrera eramango dute. Enpresek aldiz, produktu hauen inguruko komunikazio masiboa eta banaketa zabala egingo dute, jende askori zuzenduko zaizkien produktu hauen prezioa baxua delarik. Adibidez, xaboia eta gozokiak.

  • Alderapeneko produktuak: sarritan erosten ez diren eta ahalegin handiarekin erosten diren produktuak edo zerbitzuak dira. Kontsumitzaileek, kalitate, prezio eta estiloari arreta handia jartzen diote. Aurrekoagatik, establezimendu gutxitan eta prezio altuarekin aurkitzen dira. Era berean, enpresak, produktu hauek saldu ahal izateko, salmenta pertsonala bideratzen du. Adibidez, elektrodomestikoak edo arropa.

  • Espezialitateko produktuak: ezaugarri bereziak dituzten produktu edo zerbitzuak direnez, kontsumitzaileek, markarekiko leialtasun handia daukate. Markarekiko leialak direnez, ez dituzte beste markekin alderatzen. Merkatu eremu zehatz bakoitzean produktu kopuru mugatua banatzen da, banaketa esklusiboa eramanez. Horregatik, prezio altua izango dute eta komunikazioa publiko zehatz bati zuzenduta egongo da. Adibidez, luxuzko ondasunak.

  • Bilatzen ez diren produktuak: kontsumitzaileek ezagutzen eta erosteko asmorik ez dituzten produktuak dira. Hauen prezioa aldakorra da eta haien banaketa ere bai. Publizitatearen bidez kontsumitzaileei produktuen berri ematen zaie eta banatzaile zein ekoizleek, produktu hauen banakako salmenta aurrera eramango lukete. Adibidez, bizitza aseguruak.

  1. Kotler, P. eta Amstrong, G. (2014). Marketinaren oinarriak. Universidad de Deusto, Bilbo.

ZERBITZU BATEN IZAERA ETA EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria sektoreak gorakada izugarria jasan du azken urteetan, zerbitzuen sektorea oso heterogeneoa delarik.

Enpresa batek zerbitzu berri bat sortzerakoan, lau elementu hauek kontuan izan behar ditu:

  • ·        Zerbitzuen ukiezintasuna, hau da, ikusi, probatu, entzun edo usaindu ezin diren produktuak dira. Beraz, zerbitzu batek forma abstraktua izango du, baina kontsumitzaileak fisikoki probatu edo ikusi ez arren, zerbitzu horren beharra eta erabilgarritasuna sumatu behar du.
  • ·        Zerbitzu banaezintasunak, zerbitzuak eta hornitzaileak ezin direla bereizi erakusten du, zerbitzua eskaintzen duen pertsonak zerbitzu beraren zati izango delako.
  • ·        Zerbitzuaren kalitatea aldakorra izan ahal da, baita ere, tokia, moduak eta uneak. Beraz, ondo erabaki behar dugu faktore hauek nola erabili, bezeroen leialtasuna eta arrakasta lortzeko eta merkatuan posizionamendu on bat edukitzeko.
  • Zerbitzuak produktuak ez bezala, ezin dira biltegiratu, eta momentuan bezeroari eskaintzen den zeozer da. Beraz, zerbitzu baten galkortasuna esan nahi du, ezin dela gorde beste momentu batean jasotzeko.


EKOIZLE MARKA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marka bat merkaturatu baino lehen hainbat erabaki hartu behar ditu ekoizleak, lehendabizikoa, produktua markarekin edo markarik gabe merkaturatuko duen ezarri behar du. Marka kontzeptua ez da betidanik egon merkatuan, lehen oso produktu gutxiri jartzen zitzaien. Baina gaur egun ia produktu guztiek daramate, izan ere, bai ekoizleentzat bai kontsumitzaileentzat onurak dakartza, nahiz eta ere egon jendea uste duena markak hainbat kalte sortzen dituztela.

Hartu behar den bigarren erabakia, markaren babeslea nor izango den erabakitzea da. Erabaki bada produktua marka eramatea, honen babeslea hautatu behar da, hau da, produktuak ekoizlearen marka eramatea edo ekoizleak produktua bitartekarien eskuetan jartzea. Kasu honetan ekoizlearen marka aztertuko dugu, non hiru aukera posible daude:

-Ekoizlearen marka→ kasu honetan enpresa ekoizlea bere produktuei bere marka propioa jartzen dizkio. Bere marka agerian dago bere produktu guztietan eta erraz identifikagarria da, hau da, markaren izena edo sinboloa azkar erlazionatzen da enpresa horrekin, adibidez, Coca Cola

-Marka lizentzia→ Oraingo kasuan enpresa ekoizlea jadanik sortuta dagoen izena, logoa edota sinboloa erabili ahal izateko ordaindu egiten du lizentzia moduko bat eskuratzeko eta erabili ahal izateko. Adibidez, Nike markak Air Jordan zapatilak sortzeko Michael Jordanen irudia erabili ahal izateko lizentzia bat ordaindu behar izan zuen.

-Marka aliantza→ Bi marka ezberdinen batura da, beste produktu bat sortzeko asmoarekin. Teknika honen helburua errentagarritasuna lortzea izan ohi da. Adibidez, Milka eta Lu ateratako txokolate barra.