Edukira joan

Lankide:Eidefugo4/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Yaoi

Zer da "Yaoi"?

Yaoi; gizonen arteko maitasun homosexualaren irudikapen erromantikoa, artistikoa edo sexuala da. Yaoi yama-nashi ochi-nashi imi-nashirentzako laburdura bat da ("klimaxik gabe, ebazpenik gabe, zentzurik gabe" esan nahi duena); Japonian eta munduko beste herrialde batzuetan oso ezaguna den anime eta manga genero bat da. Yaoi manga edo telesail baten ezaugarri nagusia pertsonaia maskulinoen arteko maitasuna da. Generoa neskei zuzendutako shojo edo mangaren barruan egon ohi da, nagusiki publiko femeninoari bideratuta dagoelako. Munduan dauden yaoi lan gehienak doujinshiak dira, nahiz eta Japonian argitalpen profesionalen kopurua oso handia izan. Genero hau gustatzen zaion jendeari horrela deitzen zaio; neska bada fujoshi deitz<en zaio, mutila bada fundashi.

Harremaneko rol-ak

Lehen esan dugun bezala, yaoi terminoa bi gizonen arteko maitasun erromantikoa da. Harreman horietan hiru rol mota daude: seme, uke eta suke.

Seme

Seme japonieraz eraso esan nahi du, harremanaren aktiboa da. Mangetan edo animetan horrela irudikatzen da; altuak,indartsuak dira ukea baino. Seme mota desberdinak daude.

Hetare seme: Baldarra da, gehienetan deslokalizatua, eta ez hain oldarkorra. Azken batean ez darama agintean harremana, baina ez du seme papera uzten.

Kichiku seme: Oso izaera hotzekoa da, eta oso krudela izan daiteke uke -arekin.

Wanko seme: Berdin dio zein krudela den uke-a berarekin, beti egongo da bere oinetan buztana mugitzen.

Uke

Uke japonieraz jaso esan nahi du,harremanean pasiboa da. Mangetan edo animetan horrela irudikatzen da; baxuak, ahulak dira, baina, ez du esan nahi babesgabeak direnik zeren eta uke batzuk oso erraz haserretzen dira. Uke mota desberdinak daude.

Ko-akuma Uke:Uke honek badaki erakargarria dela eta bere itxura erabiltzen du semea manipulatzeko.

Tsundere Uke: Hau ohikoena da. Semearekin etsaia eta hotza izan ohi da, baina honekin maiteminduta dago.

Osoi Uke: Kasu honetan, harremanaren agintea daramana da uke, eta semea "bortxatzeko" gai da, uke izateari utzi gabe.

Sasoi Uke: Uke delakoak "ekintzara" gonbidatzen du semea.

Sou Uke: Uke delakoak, semeari, orokorrean, dōjinshietan erabiltzen den "ekintza" erminora limurtu edo gonbidatzen du, norekin parekatua den axola ez duena, pertsonaia, uke delakoa da.