Lankide:EiderArri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasteizko Ahots-Argiak Abesbatza 1997an sortu zen. Elkarte amateur bat da, adin ezberdineko hogeita hamar ahots mistoz osatutakoa. 2012tik “Un concierto, una causa” ekitaldi solidarioa antolatzen du, Araban dauden pertsona gaixoei ahotsa emanez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahots koroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika koral talde hau 1997an sortu zen "Ahots Abesbatza" izenarekin, abesteko gogo handiz zebiltzan musika ikasle batzuen fruitu izanik eta Mamen Daubagna Arregui irakasle zelarik.[1]

Ahots-Argiak Abesbatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an etapa berri bat hasi zuen Arabako Abesbatzen Elkartean sartzearekin batera eta helburu finkoarekin; inguru zabalagoan ezagutaraztea. Momentu horretatik, sortutako korala "Ahots-Argiak Abesbatza" izatera pasa zen.[1]

Vital-Kutxabank Fundazioaren "Vitala Araban zehar" Programan, bere urteroko parte hartzea azpimarratzekoa da[2]; baita Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioaren "Kontzertuan eta irekita"-n ere. Bere ibilbidean zehar hainbat kontzertu eskeini ditu estatuan barna. Parte hartu duen lehiaketa batzuk hauek dira: Antigua Abesbatza Lehiaketa 2011; Bergamoko Federica's Week (Italia) 2012; Malgrat de Mar-ko Abesbatzen Jaialdi Internazionala 2013; XVII Festival Masas Corales "Jose María Díaz Bardales de Gijón" 2013; XXIII Certamen Nacional de Villancicos de Santo Domingo de la Calzada 2013; Caceresen Abesbatza Topaketa; II Abesbatza Topaketa 'Ciudad de Barbastro' 2015; I Ciclo de Música Coral de Santillana del Mar; II Abesbatza Topaketa "Kanta Getxo Kanta" 2016.

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik, Mamen Daubagna Arreguik, musikarekiko pasioa sentitu zuen. Zazpi urterekin soilik orkesta bat zuzendu zuen eta "musikaria" izateko bere desioa adierazi zuen. Txikitako amets hau 19 urterekin errealitate bihurtu zen, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan sartu eta Pianoko Goi Mailako gradua lortu zuelarik. Horduz geroztik, kontzertuak eskeini ditu, aldi berean irakaskuntzan arituz, lan munduan horretara dedikatuz. Daubagnak musika koraleko partitura klasiko eta garaikideko zuzenketak ere egiten ditu.

Un concierto una causa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012tik, Ahots-Argia Abesbatzak urtero "Un concierto, Una causa" antolatzen du, bere helburu nagusia Arabako pertsona gaixoen Elkarteei babesa eta ahotsa ematea izanik musikaren bitartez.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenego saria San Prudentzio Kofradiako abesbatzen Lehenengo lehiaketan, "Ángel de la Paz", 2017ko apirila.
  • Hirugarren saria Malgrat de Mar-ko Abesbatzen Jaialdi Internazionalean 2013.
  • Saria Buber Sariak 2013-an web/proiektu solidario onenari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) La historia | Coral AHOTS-ARGIAK de Vitoria-Gasteiz. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  2. (Gaztelaniaz) Vital por Álava lleva la música a siete localidades. Diario de Noticias de Alava. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).