Edukira joan

Lankide:Ekain05/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manilako galeoia, Txinako Nao deitua ere, Ozeano Pazifikoa gurutzatzen zuten barkuei ematen zitzaien izena da.

Zerbitzua 1565ean inauguratu zuen Andrés de Urdaneta itsasgizon espainiarrak eta Ozeano Barean Espainia Berrira itzultzeko ibilbidea aurkitu ondoren, ekialdeko Kuroshio korronteari esker. Nabigazioaren kontrako norabidea, Amerikatik Filipinetara zihoana, jadanik ezagutzen zen 1521. urtean Magallanesek eta Elkanok erabili zutelako. Acapulcotik Filipinetarainoko bidaiak, Guamerako geldialdia barne, hiru hilabete inguru irauten zuen. Manila eta Acapulcoren arteko bueltak lau eta bost hilabete arteko iraupena izaten zuen, galeoiek iparralderantz egiten zuten biribilgunearen ondorioz, Kuroshioren aipatutako korrontea jarraitzeko. Manila-Acapulco-Manila linea historiako merkataritza ibilbide luzeena bihurtu zen eta bi mende eta erdiz izan zen erabilia. Azken itsasontzia Acapulcotik itsasoratu zen 1815ean Mexikoko Independentzia Gerrak zerbitzua eten zuenean.

Espainiako beste komertzio bide garrantzitsuena Ozeano Atlantikoa zeharkatzen zuen Indietako Flotek zuten, Veracruz, Cartagena de Indias, Portobelo, Habana eta Sevilla edo Cadiz artean. Manila Galeoiaren ekialdeko ondasunen zati bat lurreratzen zen Acapulcon eta lurrez Veracruzera eramaten zuten, eta bertatik Indiako Flotak Espainara eramaten zituen. Hori dela eta, Veracruzetik irteten ziren itsasontziak Filipinetako merkataritza zentroetako Ekialdeko merkantziak garraiatzen zituzten, eta, gainera, Mexiko, Erdialdeko Amerika eta Karibeko metal preziatuak eta baliabide naturalak ere bai.

Kristobal Kolon hil eta berrogeita hamar urte igaro ondoren, Manilako galeoiek azkenean mendebalderantz Asiara iristeko ametsa bete zuten, Indiako Ozeanoko merkataritza aberatsari etekina ateratzeko.

Bidaiak oso luzeak ziren eta horren ondorioz eta eskorbutoaren eta gosearen ondorioz, jende asko hiltzen zen. Horrez gain, piraten erasoak ere sufritzen zituzten, baina kontuan hartu behar da ibilbideak iraun zuen 250 urteetan zehar, piratek lau galeoi besterik ez zuten harrapatu.