Edukira joan

Lankide:Ekaitz Moñux/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basurde begiratokia
Eskatzen janaria

BASURDEA Ezaugarriak

Txerriak bezala, buru handia eta begi txikiak ditu. Belarriak handi samarrak ditu eta musu luzea du. Musuaren bukaeran sudur-zuloak eta kailu zapal bat dauka. Emeak arrak baino txikiagoak dira eta musua luzeagoa daukate. Ugalketa Emeak azaroa edo abenduan araldian sartzen dira eta orduan arra, bakarrik bizi izan da, hurbiltzen da emeen taldera. Garai honetan borroka latzak egoten dira arren artean emeak ernaltzeko. Lau hilabetera 2-6 kume jaioko dira. Kume hauek amarengandik esnea hartzen dute hiru edo lau hilabetez eta urtebetera haurrak joango dira taldetik. Kumeek marra batzuk dauzkate bizkar aldean eta horri esker errazago egiten zaie etsaiengandik ezkutatzea. Sei hilabetera, kumeak gorrixkak dira eta heldutasun sexuala bi urterekin iristen zaie. Hemeretzi urte arte bizi dira. Bizi tokia Baso eta ingurune sastrakadiak ditu gogoko basurdeak. Egunez animalia ezkutaria izan ohi da, eta beharrezko zaio ingurune itxi eta babestu samarra. Hala ere, itsasotik gertu ere bizi da eta ingurune irekietara osteratxoak egiteko zale ere bada. Munduko lau haizeetara joz gero basurdearen berri izan dezakegu. Euskal Herrian bizi dira bereziki, nekazaritza-lurrak geroz eta utziagoak daudelako. Asko daudenez nekazaritza lurretan sekulako triskantzak egiten dituzte.