Edukira joan

Lankide:Enaaraa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

DONOSTIAKO DOKA KAFE ANTZOKIA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena eta jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiria:Donostia Herrialdea:Gipuzkoa Irekiera data: 2007ko maiatzaren 11an

Doka kafe antzokia Antiguo auzoan(Donostia)kokatuta dago, hau da, auzo bizi eta alaian, zehazki Erregezain Kalean. Gainera, Ondarreta eta Kontxa hondartzak Antzokitik oso gertu daude eta Euskal Herriko Unibertsitateko mugetatik gertu aurkitzen da. 2007 Maiatzaren 11n zabaldu zituen bere ateak lehenengo aldiz. Euskal Herriko beste hainbat hiri edo herrietan beste hainbat Kafe Antzoki aurki ditzakezu, hala nola, Bilbon Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan “Espaloia”,…[1]

Bertan hainbat kontzertuz, antzerkiz, emanaldiz, bertso-saioz… goza dezakezu. Bertatik hainbat musika talde, artista, bertsolari, monologo… pasa dira, hala nola, ezagunenak Green Valley, Berri Txarrak, Gatillazo, Lauroba, Txorroskilo, Vendetta, Zartako, Jokin Labayen (bertsolaria), Los chicos del Maiz.... Gehienak artista euskaldunak dira.

Doka antzokiak alde batetik, taberna zerbitzua eskaintzen du. Bestetik, festak, ekitaldiak eta kontzertuak ere burutzen dira bertan. Kontzertuak egon ezean, Doka Antzokia diskoteka batean bihurtzen da. Eta asteburuetan ordutegi luzeaz goza daiteke bertan. Bertan beti dago jendea, erritmoz betea eta giro alaia eta atsegina sortzen. Horrez gain, nahi izanez gero bertan ezkontzak ere antolatzen dituzte.

[2]Bertso txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an hasi ziren Antiguako Jai Batzordean eta DOKA Antzokian sariketa hau antolatzen. Hauek izan dira orainarteko irabazleak:

  • 2012an: Unai Gaztelumendi
  • 2013an: Asier Azpiroz
  • 2014an: Maialen Akizu
  • 2015ean: Nerea Ibarzabal
  • 2016an: Unai Mendizabal
  • 2017an: Nahia Sasco[3]

Momentuz kamisetak soilik dituzte salgai, baina hemendik gutxira beste hainbat produktu jarriko dituzte eskuragarri. Berrikuntza ugari baitituzte pentsaturik

Kontzertuen sarreren prezioa merkea da. 30€ baino gutxiago balio dute. Hauek dira 2018an antolatuko diren emanaldi batzuen prezioak:

-LA OTRA & Las Locas del co : 2018ko Apirilaren 27an izango da eta sarreraren prezioa 9€-koa da.

-O´FUNK´ILLO: 2018ko Apirilaren 28an izango da kontzertua eta sarreraren prezioa goiz eskatuz gero 15€-koa izango da eta leihatilan eskatuz gero 18€.

-ZARTAKO-K + TXORROSKILO: 2018ko Maiatzaren 3an izango da kontzertuaren epea eta sarreraren prezioa goiz eskatuz gero 15€-koa izango da eta leihatilan, berriz, 18€.

-GATILLAZO: 2018ko Maiatzaren 12an izango da kontzertua eta sarreraren prezioa goiz eskatuz gero 14€-koa izango da eta leihatilan, berriz, 17€.

-TREMENDA JAURIA: 2018ko Ekainaren 9an izango da kontzertua eta sarreraren prezioa 12/15€-koa izango da.

Besteak beste, gainontzeko emanaldien prezioak jakin nahi badituzu hemen begiratu dezakezu: http://www.doka.eus/sarrerak/

  1. «Doka. Kontzertu aretoa Donostian | Donostiako Kafe Antzokia» www.doka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  2. «Doka. Kontzertu aretoa Donostian | Donostiako Kafe Antzokia» www.doka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).
  3. «Mikel Laboa bertsolari gazteen sariketa urtarrilaren 28an izango da» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).