Lankide:Enaitztelle/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

APOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INFORMAZIO OROKORRA

Apoa animalia txiki bat da. Lau hanka ditu eta hainbat koloretakoa izan daiteke. Kolore komunak, marroia eta berdea dira, baina toki batzuetan gris kolorekoa ere aurkitu dezakegu.

Neurrian zentratuz, arrak 8cm arte neurtu dezake eta emeak berriz, 13cm arte. Hau da bien arteko ezberdintasun bakarra.


TAXONOMIA

Apo arruntaren espeziea Bufo bufo da eta Bufonidae familiako animalia da. Honez gain, anfibioen taldean sartuko genuke.


BIZI ZIKLOA

Ernaltzeko ur kontzentrazioak behar ditu, arrautzak jarri eta bertatik zapaburuak irteteko. Hala ere, zapaburuak metamorfosia bukatzerakoan hankak ditu eta honen ondorioz ez du ia uretara bueltatzeko beharrik. Beraz, esan dezakegu lurreko animalia dela uretakoa baino gehiago.



HABITATA

Apo arrunta leku askotan aurkitu dezakegu. Beti ere, egokiak izango dira apoarentzat leku hezeak edo inguru urtsuak. Horregatik, normalean basoetan, lakuetan, presetan, ibaietan edo edozein motatako ur-andela inguruetan ikusten dugu. Baita etxe baten lorategikoan ere!


BIZIMODUA

Apoa aktiboa da tenperatura 10 gradu baino altuagoa bada, bestela hibernatu egiten du. Normalean euri zaparrada handiak eta gero ateratzen dira agerian. Bestela gauean, tenperatura hezeagoa eta freskoagoa denean.

Elikadurari erreparatuz, kilkerrak, bareak eta ahoan sartzen zaion edozein intsektu jaten ditu.


BITXIKERIA

Erasotua izan behar den momentuan, puxika bat bezala puzten da. Horrela, erasotzaileei sinestarazten die animalia handi bati aurre egin behar diotela. Teknika honek askotan salbatzen du apoa, erasotzaileak nahastu egiten dira eta!

Erasotuta sentitzerakoan ere, likido bat askatzen du, eta likido hori animaliekiko pozoia da, baina gizakiei ez die ezer egiten.


Bibliografia: https://misanimales.com/el-sapo-comun-caracteristicas-alimentacion-y-habitat https://pangeanimales