Lankide:Endika.j/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Juan Vicente Masip[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Vicente Masip(La font de la figuera,1507-Bocairent, 1579) pizkunde garaiko margole espainiarra izan zen. Valentziako margole eskolako ikaslerik garratzitsuena dela esaten da. Bere aita Vicente Masip

(Andilla 1475-1545 Valentzia) zen eta bere semea Vicente Masip Comes (1555-1623) Vicent de Joanes bezala ezaguna, aitaren estiloa imitatu zuen. Bere bi alabak Dorotea Joanes (heriotza 1609) eta Margarita Joanes (heriotza 1613) ere margolariak ziren. Bere ikaslerik onena Nicolas Borras izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Font De La Figueran jaiota, esaten da artea Italian ikasi zuela denboraldi batean Sebastiano del Piomboren influentziagatik, bere estiloaren antzekoa da Juan Vicenteren estiloa. Agian ez zen Italiara joan eta Valentziara heldu ziren Italiar pinturetatik hartu zuen influentzia. Bere bizitzako zatirik garrantzitsuena Valentzian eman zuen, bere lanaren adibiderik garrantzitsuenak Valentzian aurkitzen dira. Lan guztiak daude erlijioarekin lotuta. Bocairenten hil zen, altar batean lanean zebilen horko elizan denboraldi horretan. Macip deitzen zenez laboregile (macero) ematen zuen, eta Juan de Juanes ezizena jarri zioten, bere aitarekin ez nahasteko, biak zirelako margolariak eta antzeko estiloa zutelako. Horrela Masipek Juan de Juanes izen patronikoa adoptatu zuen. Masipek Raphaelen antzeko familia sacratu bat margoztu zuen Valentziako katedralean. Ez zuen inoiz gai profanorik margoztu eta ez zuen margozten eukaristia ez bazuen hartzen. Beretzat margoztea ekintza erlijioso bat zen.

Bere lanik honenetarikoen artean dago: Immaculate Conception eliza jesuitarentzat margoztuta. Suposatzen da margolariaren apaizaren konfesioan oinarrituta dagoela, Martin Alberto apaiza. Masipek erretratuak ere margoztu izan zituen.