Edukira joan

Lankide:Endika Varona/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

QiQi 5 izarreko “Genshin Impact” jokoaren pertsonai bat da, Keqing eta Mona beste bi pertsonaiekin batera 1.0 eguneratu zan (2020ko urriaren 22an), jokoaren pertsonaiak ere badira. Nahiko pertsonaia hotza da, zombie bat da eta ezin dua ondo adierazi bere emozioak.

QiQi, zonbia denetik, nahiko pertsona hotza eta aurpegi-espresiorik gabea da. Berak BuBu farmazian txanda egiten duenean, Baizhu ez dagoenean, bere izaera hotz baina hezitasunez mantentzen du.

Bera leku hotzetan egoten da beti, beroak haitzulo hartan hil zela gogorarazten baitio, eta gainera, leku oso bero batean denbora asko ematen badu, azala urtzen hasten zaio.

QiQi oso ondo moldatzen da jendearekin oro har, baina Hu Tao ("El Camino" ehorztetxeko zuzendaria) agertzen denean edo aipatzen dutenean, ezin da han geratu, QiQik gorroto baitu, hura oztopatzeko hainbat saiakera huts egin dituelako.

Zonbi bat esnatzen denean, esnatzen dituenaren aginduak bete behar dituzte, baina QiQi berak esnatu zuen, eta orduan egunean zehar bete beharreko aginduak jarri behar ditu. Berak, oroimena galduta daukanez, libreta batean eramaten ditu beti bere zereginak, baina ez du begiratzen.

QiQi zombie bat izan aurretik neska bat zen, istripu bat izan zuen eta istripuari esker zombie bat bihurtu zen. QiQi, egun , “Kristalezko Kanpaitxoak” jasotzera joan zen (jokoaren labarretan dauden sendabelar batzuk), eskalatzen hasi ebanean, erori zen eta ezkerreko hankan zauri bat egin zuen. Ahulezia-egoera horretan haitzulo batean sartzea lortu zuen. Zauria lotzen ari zen bitartean, mundu hilgarrikoak ez ziren soinuak entzuten hasi eban, burrunba baten ondoren bera, bizitzaren eta heriotzaren artean harrapatuta geratu zen, su gurutzatuan harrapatuta. Neskatoaren bizitza azken uneetan jaso zuen bere Cryo bisioa, eta horren ondoren hil egin zen.

“Adeptus”-ak (jokoaren erdi jainko batzuek) ez zioten hiltzen utzi nahi, orduan “Adeptus” bakoitzak bere boterearen zati bat jarri zuen berpiztu ahal izateko, baina berak, esnatu ondoren, ezin zuen kontrolatu zeukan “Adeptus”-en boterea, eromen-egoera batean sartu zen. Orduan “Mendi Moldekatzaileak” ez zuen beste aukerarik izan, guztion onerako anbarean giltzapetzea baino.

Ehunka urte geroago, gizakiek QiQi aurkitu eben, anbarean itxita egoan, eta haiek Wangsheng ehorztetxera eramatea erabaki zuten (hiriko biztanlen arabera, ehorztetxe ona zan). Bidea ez zen oso ona, QiQi txalupa eta txaluparen artean esnatzen joan zen, gauaren erdian esnatu zen eta milaka urtetan harrapatu zuen anbarra hautsi zuen.

Bera, bere iraganeko bizimoduan sendabelarren pilaketagatik, mendietara joan zen eta Baizhu, BuBu farmaziako nagusia, aurkitu zuen. Baizhu hartu eban eta farmaziara eraman zuen.

Genshin Impact-en zombie mota asko daude, ia guztiek ezaugarri berberak dituzte, nola memoria ona ez izatea edo aurpegi-espresiorik ez izatea. QiQi zombie komun bat da, ez du memoria ona eta ezin da ondo adierazi besteekin, zombie hauen ezaugarri bat da hotzak eta zurrunak direla, horregaitik saltoka mugitzen dira, baina QiQi-rekin alderatuta, bere entrenamenduei esker ankekin ibil daiteke.