Edukira joan

Lankide:Erikurruti/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kilkerra

EZAUGARRI NAGUSIAK:

Kilkerrak matxinsaltoekin senidetuak daude, eta hauek bezala atzeko hankak jauzirako moldatuak dituzte. Matxinsaltoek beste jauzi egiten duten arren, gaitasun handiagoa dute lurrean arin korri egiteko. Lurpeko bizilekua zulatzen dute, metro erdi baino luzeagoko tunel bat egiten dute eta amaieran gela esferikoa eraikitzen dute. Bizilekuko sarreraren ingurua garbi mantentzen dute, eta inguru horretan arrek beren kantua egiten dute, emeak erakartzeko asmoz. Orojaleak dira, landare zein intsektu txikiaK jaten dituzte.


DIFORMISMO SEXUALA:

Emeak desberdintzen dira ilunagoak eta hegalak lisoak direlako. Gainera, arrautzak lur azpitik jarri ahal izateko eranskin bat dute.


JOKABIDEA:

Kilkerrak intsektu oso agresiboak dira, oso lurraldekoiak. Haien artean gehienetan borrokak egoten dira eta horregatik normala da kilker zaurituak aurkitzea, adibidez hanka bat gabe. Jokabide hau izan bezain laster hainbat herrialdetan borrokak antolatzen hasi ziren apustuekin. Esate baterako Tailandian edo Txinan.


KILKERREN SOINUAK:

Kilkerrek egiten duten soinuak tenperatura jakiteko erabili ahal dira, baina bakarrik arrek egin ditzakete hegalak marruskatuz, emeak deitzeko eta beste kilker arrak aldentzeko. Soinuen ondak ez dira oso luzeak, beraz, ezin dira kilkerren lekua jakin soinuen bidez.


                   BITXIKERIA:

Kilkerren odola ez da gorria, ez du hemoglobinarik. Oxigenoa ez da odolaren bidez transmititzen, baizik eta zuzenean tubo batzuen bidez hartzen dute.