Lankide:Estimagisnup/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ERRONBOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1-DEFINIZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronboa paralelogramo bat da, zehatzagoak izateko, lau aldeak neurri berdineko irudi laua da. Kontrako aldeak elkarrekiko paraleloak dira eta kontrako angeluak neurri berdinekoak dira. Bere bi diagonalak elkarrekiko perpendikularrak dira. Zentroa bi diagonalak elkartzen diren puntuan ematen da. Angelu zuzenak (90º) dituen erronboa karratua da.

Erronbo forma duen kartela

2-ERRONBO BATEN EZAUGARRI ETA PROPIETATEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Aldeak: neurri berdineko lau alde ditu.

-Angeluak: (Argazkia) binaka berdinak diren lau angelu ditu. Lau aldeko paralelogramo guztietan bezala, barneko angeluen batuketak 360º ko emaitza ematen du.

-Diagonalak: erpin ez kontsekutiboak lotzen dituzten segmentuak, diagonalak dira. Ezberdinak eta perpendikularrak diren bi diagonal ditu, erronboaren zentroan elkar ebakitzen dutenak. Bestalde, ardatz simetrikoak osatzen dituzte.

-Ardatz simetrikoak: aipatutako ardatzetik abiatuz, erronboa bi alde simetrikoetan erdibitzen duten zuzen imaginarioak dira. Diagonalekin bat datozen bi ardatz simetriko ditu.

3-ERRONBOAREN AZALERA ETA PERIMETROEN KALKULUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AZALERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Azalera: erronbo baten azalera kalkulatzeko, formula ugari daude, horietako bat, diagonalen bitartez kalkulatzen da. Hau da, azalera, diagonalen biderkaduraren erdia da.

AZALERA=

Azalera kalkulatzeko beste formula bat, paralelogramoaren altuera erabiliz lor daiteke. Kasu honetan, alde bat erronboaren oinarritzat hartzen da. Oinarri hori erreferentzia izanik, altuera neurtzen da eta azalera oinarriaren eta altueraren arteko biderketaren emaitza izango da.

AZALERA= a * h

Erronboaren azalera kalkulatzeko irudia.


PERIMETROA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Perimetroa: erronboaren perimetroa kalkulatzeko, honen aldeez baliatuko gara. Perimetroa, lau aldeen neurriak batuz lortu daiteke. Edo beste modu batera esanda, alde baten neurria laurekin biderkatuz. Izan ere, lau aldeen neurriak berdinak dira.

PERIMETROA=

PERIMETROA=

4-ERRONBOAK EGUNEROKOTASUNEAN/ NON DAUDE ERRONBOAK?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunerokotasunean erronboak hainbat lekutan ikus daitezke. Adibidez hainbat bide seinaletan, kometek erronbo forma dute, hainbat bitxik ere forma hau eduki dezakete edo jertseetan…


5-HISTORIA APUR BAT

Erronbo hitza, lehen aldiz geometrian agertzen da, josteko tresna bati lotuta, ardatz edo txaratila deritzona. Hariak bertan metatzean hartzen duen formarengatik izendatzen dute horrela. Alejandiako matematikoek aurkeztu zuten hitza. Euklidesen garaian gutxitan aipatzen den arren, Alejandriako Heron-en eta Pappus-en lan matematikoetan agertzen da.


Bideoa