Lankide:GORKAMU/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trimaran-ontzi

1 Sarrera Trimaran-ontzia hiru kroskoz osatutako itsas-ontzia da. Jatorria itsaso barean dauka. Polinesia, Melanesia eta hainbat herritako biztanleek trimaranak erabiltzen zituzten arrantzarako, eta bidaiatzeko ere.

Bela, arrauna edo motorrarekin nabigatu dezake, krosko bakarreko itsas-ontziak bezala. Mendebaldean trimaran gutxi ikusten dira, baino tarteka zenbait lekutan agertzen dira, bai arrantza arloan nahiz turismoan. Mendebaldeko zenbait ingineruek diseinu interesgarriak sortzen dituzte trimaranaren filosofian oinarritutak.

2 Trimaran-ontziaren berezitasun nagusia Mota eta tamaina guztietako itsasontziak daude. Nahiz eta denak itsasoaren azaleran ibiltzeko diseinatuta dauden, batzuek ez dute zerikusirik besteekin. Zamaontzien artean adibidez, kontainer-ontzi baten diseinuak ez du balio minerala garraiatzeko erabiliko den itsasontzi bat eraikitzeko, izan ere behar zeharo desberdinak bete behar baitituzte.

Kirol nabigazioan ere desberdintasun handiak daude diseinuen artean.

Bela-ontzi bat zeharo desberdina da bapore batekin alderatuta, eta bela-ontzien artean ere itsasontzi mota asko aurkitu daitezke.  Adibidez, duela hogei bat urte frantses batek munduari buelta eman zion 3,63 metroko luzera zeukan bela-ontzi batekin.  Bela-ontzi horrek zituen berezitasunak berak bakarrik ditu, azken finean prototipo bat zen.
Beste muturrean “Vendée Globe” estropada egiten duten bela-ontziak daude. 

Azken hauek 18 metroko luzaera dute, eta beren diseinua eta itsas-ontzian erabilitako teknologia zeharo desberdinak dira lehen aipatutakoarekin alderatuta.. Aipatu ditugun itsas-ontzi motek, eta munduan dauden gehienek ñabardura bat dute, krosko bakarrekoak dira. Gero bi kroskoz egindako itsas-ontziak daude, katamaran-ontzi deitutakoak, eta gero hiru kroskoz egindakoak, trimaran-ontziak. Trimaran-ontzia hiru kroskoz egindako itsaontzia da, bat handia eta beste biak txikiak. Krosko nagusia erdian kokatzen da eta txikiak alboetan. Trimarana txikia baldin bada krosko nagusia materiala gordetzeko baliogarria izan daiteke, eta krosko txikiak soilik flotazioa eta estabilitatea ematen diote itsas-ontziari. Trimarana handia baldin bada krosko nagusian lo egiteko lekua egongo da, eta materiala gordetzeko ere. Trimaranaren tamaina handitzen den heinean, krosko txikiak handitzen dira ere, eta aukera ematen dute materiala gordetzeko.



3 Trimaran-ontziaren ezaugarriak Trimaranaren kontzeptua oso desberdina da krosko bakarreko itsas-ontziarenarekin alderatuta. Kontuan hartu beharreko puntuak hauek dira, estabilitatea, pisua eta flotabilitatea.


3.1 Estabilitatea eta pisua Krosko bakarreko itsas-ontzi bat bere formaz eta pisuen kokapenaz baliatzen da establea izateko.

Funtsezko ideia hau da, pisuak beheraka bultzatzen du eta bolumenak goraka (puxika bat geroz eta gehiago puztutzen bada, geroz eta gehiago flotatuko da).

Krosko bakarreko itsas-ontziek, gilaren gainean pisua (lastre) gehitu behar dute grabitate zentroa jaisteko eta estabilitate nahikoa izateko. Horregatik krosko bakarreko itsas-ontziak astunak dira trimaranekin alderatuta.

Gainera, pisuari eusteko, ontzi mota hauek estruktura sendoak, hau da astunak,  behar dituzte jasotzen dituzten esfortzuei aurre egiteko.

Trimaranek ez dute lastrerik behar, estabilitatea alboetako krosko txikiei esker lortzen dutelako. Zenbat eta alboetako kroskoak urrutiago egon krosko nagusitik, orduan eta estabilitate handiago izango du. Eta aldi berean, alboetako kroskoek zenbat eta volumen handiago izan, orduan eta estableago izango da trimarana. Trimaranak, estabilitateari lotutako arazo bat dauka. Trimaranek estabilitate handia dute beren kokapen naturalean itsasoaren azalean, baina baita iraulita ere. Esan nahi duguna hau da, etabilitate aldetik ondo diseinatutako krosko bakarreko itsas-ontzi bat irauliz gero (olatu baten eraginez adibidez) bere kokapen naturalera itzuliko da, hau da , zutik jarriko da berriz. Trimaranekin hori ez da gertzatzen. Trimarana, behin iraulita, ez da zutik jarriko bere kabuz eta iraulita geratuko da. Hau da trimaranen akats nagusiena. Horregatik tentuz ibili behar da trimaranekin, eta olatu handiak daudenean lehentasuna eman beharko zaio sekuritateari. Trimaranak belarekin nabigatzen badu, haizearen indarra kontuan hartu beharko da, haizea indartsuegia izanez gero trimarana iraul daitekeelako. Beste aldetik, lastrerik ez izateak eta estrukturalki arinago izateak arinago bihurtzen du tirmarana.

Arinago izateak krosko estuak izatea ahalbidetzen dio trimaranari, eta modu honetan itsas-ontzi azkarrak lortzen dira.


3.2 Flotabilitatea Dena ez dira abantailak trimaran batean, izan ere krosko estuak izateak aukera txikiago ematen du materiala eta jendea kamaran babesteko, horregatik trimaran batean bizitzea ez da krosko bakarreko itsas-ontzi batean bizitzea bezain erosoa izango. Gainera, krosko estuak erraz hondoratzen dira itsaontzia gehiegi zamatzen bada. Horregatik ekipajea asko murriztu behar da, trimarana itsasoan ondo mugitzea nahi badugu. Arina izateak eta bakarra izan ordez hiru krosko izateak beste abantaila bat dakar, hau da oso zaila dela trimaran bat hondoratzea. Hiru kroskoetako bat zulatzen bada beste biek eutsiko diote trimaranari, eta hau ez da hondoratuko, gainera, arina izanda errazago da flotatzen mantentzeko.

3.3 Ezaugarri orokorrak Orokorrean, trimaran-ontziak, arinak, ia hondoraezinak eta azkarrak direla esan daiteke, beti ere diseinua eta erabilitako teknikak eta materialak egokiak baldin badira. Trimaran-ontzi bat egiteko altzairua erabiltzea ez litzateke egokia, altzairua oso astuna dela kontuan hartuta. Mota honetako itsas-ontzi bat egiteko material gomendagarriak hauek izan daitezke, beira zuntza, karbono zuntza, egurrezko txapak, aluminio, eta arina eta sendoa den edozein materiala.

4.Trimaran-ontzi xelebreak Eco triamaran-ontzi Goiko aldea eguzki panelaz estalita dauka. Eguzki energia xurgatuz helizeak mugitzen dira. Hau bezalako prototipo batek bira heman dio munduari. Momentuz ez dauka aplikaziorik merkatuan, izan ere lortu dezakeen abiadura oso txikia da. Hala ere proiektua martxan jarraitzen du eta prototipoa geroz eta emaitza hobeagoak hematen ari da.


Muturreko belazko trimaran-ontzi Teknologia aurreratuenak erabiliz egiten dira trimaran-ontzi hauek. Oso arinak eta azkarrak dira. Haizea baino azkarrago nabigatzen dute, batzuetan haizearen abiadura bikoiztuz ia ia. Horrelako trimaran-ontzi batekin rekord bat lortu zuen François Gabart-ek 2017. urtean, munduari 42 egunetan bira emanez.