Lankide:Gaizkamadejon/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakumeen Mundu Grebarekin duen lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IWFHCk eta Emakumeen Mundu Grebak 1974an osatutako erakunde autonomoen eta haien kanpainen emaitza kolektibo gisa aurkezten dituzte euren buruak. Kanpaina horien helburuen artean honako hauek daude: pobreziarekin, gizarte-laguntzen murrizketekin, atxiloketekin eta deportazioekin amaitzea; amentzako eta beste zaintzaile batzuentzako gutxieneko soldatak aldarrikatzea; etxeko langileen eskubideak defendatzea; bidezko soldatak; bortxaketa zein etxeko indarkeriaren biktima izan direnentzat justizia eskatzea; arrazakeriari, ezgaitasuna duten pertsonenganako arrazakeriari, queer pertsonenganako bereizkeriari eta transfobiari aurre egitea; sexu-lana despenalizatzea; estatuak umeak amengandik bereizi ez ditzan lortzea; apartheidari, gerrari, genozidioari, okupazio militarrari eta lurzoru korporatiboen metatzeari aurre egitea; giza-eskubideen defendatzaileak eta refusenikak edo judu sobietarrak babestea; eta heriotza zigorrarekin eta konfinamendu bakartuarekin amaitzea. Horiek guztiak justizia eta biziraupen klimatikoaren aurka ari dira borrokan. Antiarrazismoaz eta antidiskriminazioaz gain, emakumeek elkarrekin eurentzat eta besteentzat egiten duten justizia-lana deskribatzea da haien kanpainaren erdigunea. [erreferentzia behar]

Eztabaidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikariek argudiatzen dute etxeko langileentzako soldatak emateak aurrerago genero rol zehatzak sendotu eta instituzionalizatuko lituzkeela, etxeko lanei eta are gehiago zaintza lanei dagokienez. Etxeko langileentzako soldatak ordaindu beharrean, eztabaidatzen dute helburuak behar lukeela soldata horiengandik eta iraingarri eta menpekoa den «etxekoandre» roletik askatzea. Kritikariek gaineratzen dutenez, feministen helburua izan beharko litzateke emakumeen soldatapeko lan-aukerak areagotzea, soldata-berdintasuna aldarrikatzea eta ordaindu gabeko etxeko lanen banaketa bidezkoago bat bultzatzea. Etxeko langileentzako soldaten defendatzaileek aukera- eta soldata-berdintasuna ere babesten dituzte. Hala ere, eztabaidatzen dute lan-merkatuan sartzeak ez duela esan nahi emakumeek etxean duten rola aldatzen denik, ez ordaindu gabeko zaintza-lanen banaketa bidezkoago bat eragiten. Izan ere, gehienetan, ordaindutako lanetan hasi diren emakumeek «lanaldi bikoitza» egin behar izaten dute: lehenengoa, lan-merkatuan ordaindutako lanean, eta, bigarrena, ordaindu gabeko etxeko lanean. [1] Kalkulu global baten arabera, emakumeek eguneko lau ordu eta erdi ematen dituzte ordaindu gabeko lanetan. Hori gizonek batez beste egiten dutenaren bikoitza da. [2]

Beste kritikari batzuk kezkatuta daude, etxeko langileentzako soldatak emateak gizakion maitasun- eta zaintza-harreman intimoak merkantilizatuko lituzkeela eta horiek harreman kapitalistetan subsumituko lituzkeela. Hala ere, etxeko langileentzako soldaten defendatzaileek proposamen horren «ikuspegi murriztaileari» kontra egiten diote. Esaterako, Silvia Federiciren esanetan, etxeko langileentzako soldaten eskaria ez da bakarrik ordaindu gabeko lanen ordainsariari edo emakumeen finantza-ahalduntze eta burujabetasunari buruzkoa. Aitzitik, perspektiba politiko bat eta estrategia iraultzaile bat ere bada, itzalpean dauden lanak ikusgai egiteko, (gehienetan) emakumeek egiten dituzten ordaindu gabeko lan horietan kapitalismoak duen egiturazko dependentzia desmitifikatzeko eta eteteko, eta kapitalak emakumeentzako asmatu duen «etxekoandrearen» ustezko rol sozial eta naturala iraultzeko. [1]

Etxeko langileentzako soldatak ordaintzeko kapitala ere beharko litzateke, gaur egun hein handi batean emakumeek egiten dituzten ordaindu gabeko zaintza-lanen kopuru handiak ordaintzeko. Oxfam-en txosten baten eta Emakumeen Politika Ikerketarako Institutuaren (Institute for Women's Policy Research) arabera, ordaindu gabeko zaintza-lanen diru-balioa urteko ia 11 bilioi dolarrekoa dela kalkulatzen da. [3][4] Horrek esan nahi du ekonomia kapitalistak ikaragarrizko dirulaguntza eman beharko lukeela, eta hori ordaintzeak gaur egungo sistema ez errentagarri bihurtuko luke, eta harreman sozialak ere irauliko lirateke.

  1. a b Federici, Silvia. (2020). Revolution at point zero : housework, reproduction, and feminist struggle. (Second edition. argitaraldia) ISBN 978-1-77113-494-1. PMC 1129596584. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. (Ingelesez) Gupta, Alisha Haridasani. (2020-01-23). «Women, Burdened With Unpaid Labor, Bear Brunt of Global Inequality» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. (Ingelesez) Wezerek, Gus; Ghodsee, Kristen R.. (2020-03-05). «Opinion | Women’s Unpaid Labor is Worth $10,900,000,000,000» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. «Time to Care» www.oxfamamerica.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).