Lankide:Garaziip/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Metal Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal Aroa, historiaurre Eurasiarreko aro teknologikoak izan dituen bi aroetako garrantzitsuenetariko bat da. Hau, Neolitoaren amaieran pixkanaka metalak erabiltzen hasi zirenean gertatu zen. Harritik metalera gertatu zen lehengaien aldaketa gizakientzat erabateko aurrerapena izen zen.[1]

Metalak lehenagotik ere ezagutzen zituzten, K.a. 5000 urtetik gutxi gorabehera, baina apaingarri bezala bakarrik erabiltzen ziren; izan ere, urrea, zilarra eta kobrea bigunak izanik, ez ziren oso baliagarriak lanabesak egiteko. Neolito garaian jarduera ekonomikoen banaketarekin batera agertu ziren lehen meatzariak. Harribitxien bila mendiak zulatzen zituzten, kolorezko harri horiek ezaugarri magikoak zituztela uste baitzuten. Baina aldaketa, bereziki, metalak ezagutu ez ezik, metal horiek lantzen hasi zirenean gertatu zen; orduan sortu zen metalurgia, K.a. 4000 urte inguruan.[2]

  1. Metal Aroa – Infogunea. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. Metal Aroa – Infogunea. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).