Edukira joan

Lankide:Gbiurruvil1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jude Milhon (Washington, 1939ko martxoaren 12a - IB., 2003ko uztailaren 19a), St. Jude, San Frantzisko eremuan bizi zen hacker eta egile bat izan zen.[1][2]

Washingtonen jaio arren, Indianako Anderson hirian eman zituen haurtzaro eta nerabezaroko urte gehienak, eta eskubide zibilen alde aktiboki parte hartu zuen, desobedientzia zibilagatik hainbat aldiz espetxeratuak izateraino.[3]

"Teach Yourself Fortran" izeneko liburua irakurri ondoren hasi zen programatzen, eta geroago, programatzaile gisa, Manhattango "Horn and Hadart" autozerbitzu-establezimenduetarako makina saltzaileen enpresa batentzat lan egin zuen. Kultura hippyak eraginda, Kalifornian hedatzen ari zen mugimenduarekin bat egin zuen eta Berkeleyn ezarri zen, non beste emakume batzuekin bat egin zuen eta zabaltzen hasia zen kultura zibernetikoarekin bat egitera animatu zuen, adibidez, Sareko lehen sistema publikoa sortuz, 1973ko Memoria Komunitatearen proiektua.[1][2][3]

Milhonek cypherpunk hitza sortu zuen, eta cypherpunk delakoen sortzailea izan zen, pribatutasun digitalaren defendatzaileak biltzen zituen elkartea. Computer Professionals for Social Responsibility elkartearen kide izan zen, eta hainbat liburu idatzi zituen, besteak beste, The Cyberpunk Handbook (1995, Cyberpunkeko gidaliburua) eta, R. U. Siriusen laguntzarekin, How to Mutate and Take Over the World (1996, Mundua nola mutatu eta menperatu), zeinekin Mondo 2000 kultura teknologikoko aldizkaria ere sortu eta argitaratu zuen, Milhonek erredaktore bezala lan egin zuenan.[1][2]

1994an hackingean hasi nahi zuten emakumeei zuzendutako liburu bat argitaratu zuen, Sarearen funtzionamendua desmitifikatu nahian, "Hacking the Wetware: The Nerd Girls Pillow-book" (sare hezeari hackeoa: sareako gaztearen oheburuko liburuai)[2][3]. Ezin da ahaztu, bere hasieran, ordenagailuen sarea ezagutzen dugula. Unibertsitateak eta institutuak Geroago, sarea Europara zabaldu zen Londresko University College sartzeko eta Norvegian radar bat ezarri zen.[4]

XX. mendeko 90eko hamarkadaren amaieran, web diseinatzaile eta Interneteko aholkulari gisa lan egin zuen.[4][3]

2003ko uztailaren 19an hil zen, bularreko minbizi baten ondorioz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Milhon , Jude». Noiz kontsultatua: 2015eko maiatzaren 6an.
  2. a b c d «St. Jude» Noiz kontsultatua: 2015eko maiatzaren 6an.
  3. a b c d Maria Torres. «Jude Milhon, hacker». 2012ko maiatzaren 6an kontsultatua
  4. a b «Judith Milhon Making the internet a feminist issue» (ingelesez). Noiz kontsultatua: 2015eko maiatzaren 6an.
  • Delio, Michelle. "hackers Lose a Patron Saint", Wired News. 22 de julio de 2003.
  • Dodson, Sean. Obituary | Judith Milhon | Making the internet a feminist issue, The Guardian. 8 de agosto de 2003.
  • Milhon, Jude. «"St. Jude's Shameless Self-Promotion Shack!"». Archivado desde el original el 14 de agosto de 2007. Consultado el 6 de mayo de 2015. (AOL homepage).
  • Welton, Corey. "St. Jude Gets Verbose", Verbosity Magazine. Agosto de 1996.