Lankide:Gigiglock/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentina Terexkova
Valentina Terexkova
Datu pertsonalak
Jaio 1809ko otsailaren 12a
Bolshoye Maslennikovo (Errusia)

Valentina Vladimirovna Terexkova, Bolshoye Maslennikovo Errusiako hirian jaio zen 1937ko martxoaren 6an. Historian lehen aldiz espaziora irtendako emakumea izan zen, Vostok 6 espazio-ontzian.1963ko lehen bidaian ia hiru egun eman zituen.

Eskola amaitu ostean gurpil fabrika batean lan egin zuen ingeniaritza ikasten hasi aurretik. 1962. urtean emakume kosmonauta elkarterako aukeratu zuten. 400 aurkeztu ziren arren bostek bakarrik lortu zuten lekua, horietako bat Valentina Terexkova izanik. 26 urte zituela 1963. urteko ekainaren 16an Vostok 6 espazio-ontzian lehen emakumezkoa izan zen, baita lehen pertsona ez militarra, espazioratzen.

Historian bere izena idatzi ostean Valentina Zhukovskiko Aire Armadako Akademian ikasketetan aritu zen 1969. urtean ingeniaritza espazialean titulua lortu zuen artean. Emakume kosmonauten taldea desegin zen ostera. 1977. urtean ingeniaritzako doktoratua lortu zuen. 1997an erretiratu zen azkenik Aire Armadatik eta baita Kosmonauta zerbitzutik.