Edukira joan

Lankide:Gurea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BELATZA

Belatzak eguneko hegazti harrapariak dira, falkoniformeak, Falco generoan bilduta dagoen espeziekoa. Hegazti harraparia denez, haragiz elikatzen da. Horrenbestez, kako erako mokoa eta atzazal kurbo eta zorrotzak dituzte, oso erabilgarriak haragia zulatzeko. Emeak arrak baino handiagoak dira. Gainera, egagropila izena duten bolak okatzen dituzte erregulartasunez, ile, hezur xehatu eta larruazalez osatutako bolak dira hauek.

Belatz helduek punta zorrotzeko hegoak dituzte, eta horri esker abiadura handiz egin dezakete hegan, eta baita noranzkoa aldatu ere. Kumeek, aldiz, hegaldatzen hasi ondorengo bizpahiru urteetan, hegaz egiteko luma luzeagoak dituzte; horrela errazago hegalda dezakete, harik eta heldutan ehiztari eraginkor izateko beharko dituzten trebetasunak bereganatzen dituzten arte.

Falco generoa, hainbat espezietan dago banatuta:


Falco cuvierii Falco longipennis Falco severus Falco chicquera Falco sparverius Falco cenchroides Falco newtoni Falco dickinsoni Falco punctatus Falco moluccensis Falco araeus Falco rupicoloides Falco amurensis Falco ardosiaceus Falco zoniventris Falco alopex Falco berigora Falco deiroleucus Falco rusticolus Falco hypoleucos Falco novaeseelandiae Falco mexicanus Falco rufigularis Falco subniger Falco concolor Falco femoralis Falco cherrug Falco pelegrinoides Falco fasciinucha Falco jugger


Hona hemen Euskal Herrian dabiltzan belatzak:

Belatz gorria (Falco tinnunculus):

Belatz gorria tamaina txiki-ertaineko hegaztia da, 57-59cm bitarteko hego-zabalera eta 27-35cm bitarteko altuera daukana. Arrak emeak baino apur bat txikiagoak dira eta baita arinagoak. gainontzeko belatzek bezala, hego luzeak eta zorrotzak ditu eta buztan luzea du. Airean geldirik mantentzeko duen gaitasunagatik erraz identifika daiteke. Kokapenari dagokionez, mundu mailan oso hedatuta dago eta Iberiar Penintsula osoan aurki daiteke baina 3 gunetan batez ere,horietako bat Euskal Herriko erdialdea da. Harkaitzetan, landa eta abeltzaintza eremuetan, dentsitate baxuko basoetan, giza eremuetan...ikus daiteke. Gainontzeko belatzek bezala, ez dute habiarik eraikitzen eta beste hegaztiek eraikitakoak hartzen dituzte bizitokitzat. Hauek harrapari haragijaleak dira, bere dieta ugaztun txikiek osatzen dute gehienbat, baina egoerak behartzen baditu, intsektuak, narrastiak eta anfibioak ere jaten dituzte. Ugalketa garaia martxoa eta maiatza artean hasten da, neguko migrazio mugimenduak amaitzen direnean. Arrautzak apiriletik ekainera arte erruten dira, 3 eta 7 arrautza artean izan ohi dira. Inkubazio-aldiak 25 egun irauten du eta honetaz emea arduratzen da. Kumeak 26-30 egunez egoten dira habian eta epe horretan zehar gurasoek elikatzen dituzte. Arrak habira harrapakinak eramaten ditu eta emeak kumeen artean banatzen ditu. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC).

Belatz handia (Falco peregrinus):

Belatz Handia ia mundu guztian bizi da; Ipar Amerikako iparraldean, Errusian, Finlandian, Norvegian eta Suedian uda osoan egoten dira; Estatu Batuetan, Erdi Amerikan, Afrikako hegoaldean, erdialdean eta Europan neguan, eta Afrikako erdialdean, Europako zati batean, Txinako hegoaldean, Indian, Indonesian eta Australian aldiz, urte osoan. Elikadurari dagokionez, bii modu dauzka hegaztiak harrapakina hegaldian harrapatzeko. Lehenengoan, goitik ehizakia bere atzaparrekin harrapatzen du. Bigarrenean, belatzak altuera hartzen du, eta beherago dauden hegaztiak begiratzen ditu. Bere ehizakia aukeratzen duenean, ziztu bizian abiatzen da ehizakiarengana. Normalean, usoak, araba-zozoak, korbidoak, kaioak, zozoak eta birigarroak hartzen ditu dietan. Belatzak ez du habiarik egiten , baina, emeak arrautzak ipintzeko, arrak beste hegazti baten habia hartzen du. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC).

Neumann belatza (Falco neumanni):

Naumann belatzak Europan eta Asian igarotzen du udaberria eta uda, eta Afrikan ematen dute udazkena eta negua. Iberiar penintsulan, hego-mendebaldean bizi da, batez ere, baina iparraldean ere aurkitu daiteke, Gipuzkoan eta Nafarroan besteak beste. Naumann belatzak gune irekietan bizi dira, ehiza belardietan eta landare baxuez osatutako landetan egiten dute, eta zuhaitzez osatutako guneak ekiditzen dituzte. Ehunka aletako koloniak osatzen dituzte eta hauek giza eraikinetan kokatzen dira; ondorioz, eraikin hauen zuloak baliatuz, habiak egiten dituzte. Hegazti hau, belatz gorriaren oso antzekoa da. Hala ere, Neumann belatzak atzaparrak zurixkak ditu. Ar helduek buztanaren alde dortsala, burua eta urdin-grisak dituzte, bizkarra eta eskapularrak gorrixkak eta orbanik gabeak, eta sabelalde gorri argia. Gehien bat ornogabeak jaten ditu, eta hauen artean ortopteroak (matxinsaltoak, etab.) dira maiz aurkitzen dituen ehizakinak. Elikagaia lortzeko estrategia desberdinak erabiltzen ditu. Batzuetan belatz gorria bezala, airean geldirik dagoela ehizakinen bila aritzen da; baina beste batzuetan, argi iturri artifizialetara hurbiltzen da bertako intsektuak jateko asmoz. Maiatzaren hasieran 4-5 arrautza erruten dituzte. Arrautzak 26-28 egun inguruz inkubatzen dira eta lan horretan arrek nahiz emeek parte hartzen dute. Halere, arrek egunean zehar inkubatzen denboraren erdia ematen badute ere, gauetan lan hau emeen ardurapean uzten dute eta haiek lo-lekuetara beste arrengana joaten dira. Jaio eta lehendabiziko egunetan emeak txitei arrak ekarritako harrapakinekin jaten ematen die. Gero, emeak nahiz arrak ibiltzen dira ehizan . Gazteak 30-37 egun dauzkatenean ateratzen dira habietatik. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC).

Belatz hankahoria (Falco vespertinus):

Belatz hankahoria, ekialdeko Europan eta Asian bizi da. Hegazti migratzaile honek Afrikan ematen ditu neguak. Ezaugarriari dagokionez, ar helduak, gris-urdinxkak dira, isatseko eta hanketako behekandean izan ezik, hauek gorriak baitira. Emeek, bizkarra eta hegoak gris kolorekoak dituzte, burua eta sabelaldea berriz, laranja kolorekoak; aurpegi zuria dute, bigoteekin eta arraia beltzekin begian.Gazteak ordea, arreak dira, orban beltzekin; aurpegia, eme helduen antzekoa izanik. Hegazti hauek, 28-30 cm-ko luzera eta 65-70 cm-ko hego-zabalera izatera iristen dira. Elikadurari dagokionez, eguneko hegaztia da, lur zabalean bizi dena, zuhaitz gutxirekin eta askotan, uraren inguruan. Aldizka, zeruan egoten dira, lokalizatutako edozen harrapakinei abiadura handiz eraso eginez. Poste edo kableetan egoten dira behatzen, eraso egitea pentsatzen dutenera arte. Hauen harrapakinak, intsektu handiak eta neurri txikiago batean, ugaztun eta txoriak dira. Ugalketari dagokionez, belatz hankahoria, kolonietan habiaratzen da, baina ez ditu hauek eraikitzen, baizik eta nahiago dute beste hegaztiek baztertutako habiak erabili. Habiaren barnean, 3 eta 6 arrautza bitartean jarri ohi dituzte; gurasoek hilabetez inkubatzen dituzte arrautza hauek. Kontserbazioa: Ia mehatxuan (NT).

Belatz txikia (Falco culumbarius):

Hegazti hau, Ipar Amerikan, Europan eta erdialdeko Asian bizi da. Negua igarotzera hegoaldera bidaiatzen dute, baina ez dira hego-hemisferioaraino iristen. Iberiar Penintsulan lautada zabalak hobesten dituenez, Iberiar Penintsulan aurki daitezke batez ere, Iberiar goi-lautadan, zehazki. Ezaugarriaei dagokienez, europako belatzik txikiena da, 26-33cm-ko luzera eta 55-69cm-ko hego-zabalera dauka. Hegan dagoenean duen silueta belatz handiaren siluetaren berdina da: bular alde sendo eta zabala, hego zabala oinarrian baina oso mutur zorrotzekoa eta luzera ertaineko buztana; baina hala ere, bi espezieak erraz desberdindu daitezke tamainarengatik. Belatz txikiak, gainera, hegoak askoz ere azkarrago mugitzen ditu eta hegan egitean mugimendu urduriak egiten ditu. Ar helduen bizkarraldea urdinxka da; eme eta gazteetan aldiz, arreak dira orban argiekin. Buztanari dagokionez, eme eta gazteek banda beltzez osatuta daukate, arrek ordea banda beltz bakarra daukate, isatsaren puntan. Behetik ikusita, arretan kolore laranja da nagusi, eta eme eta gazteetan aldiz, kolore zurixka. Emeak harrak baino handiago eta pisutsuagoak izan ohi dira. Elikadurari dagokionez, hegazti txikiak jaten ditu batez ere: txonta arrunta, arabazozo beltzak, hegatxabal arruntak, txirtak, ipurzuri arrunta, txolarreak, mikak... Hauek hegaldi azkar eta baxuak eginez harrapatzen ditu. Ugalketari dagokionez, arrautzak maiatza eta ekaina artean erruten dituzte, 3-5 arrautza bitartean izaten dira. Arrautzok 28-32 egunetan zehar inkubatzen dira, emeak batez ere, baina jaio ondoren arra zein emea arduratzen dira habiaraino janaria eramateaz. Heldutasuna jaio eta hilabetera lortzen dute. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC).

Eleonor belatza (Falco eleonorae):

Kokapenari dagokionez, bere biztanleriaren bi herena Grezian bizi den arren, Kanarietan, Iberiar Penintsulan, Italian, Kroazian, Marokon eta Aljerian ere auki daitezke. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC)

Hego-belatza (Falco biarmicus):

Afrikan, hego-ekialdeko Europan eta Asian kokatzen da. Txori txikiak ehizatzen ditu hegan doala edo harrapakinak harrapatzen ditu lurrean daudelarik, hegaldi bizkor batez gerturatuta. Hegaz ehizatutako harrapakinak, saguzarrak, termita hegalariak eta beste hegazti batzuk izan ohi dira. Lurreko harrapakinak ordea, frankolinak,basoilo eta pintada txikiak dira. Hegazti asko ez daudenean, bere harrapakinak, arratoi eta musker handiak dira. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC).

Zuhaitz-belatza (Falco subbuteo):

Harrapari honek lurralde banaketa zabala dauka,Marokotik Txinara bitartean aurki daiteke; Europan lurralde osoan zehar bizi da. Zuhaitz-belatza belatz txikia da; 30-36 cm-ko luzera eta 80-90 cm-ko hego-zabalera ditu eta hegan egiterakoan, mugimendu urduriak egiten ditu, hego luze eta zorrotzak dauzka eta isats mehea eta motza du. Aurpegian belatz handiaren (Falco peregrinus) antza dauka. Bizkarraldea, gis kolorekoa dute, garondo zuriekin. Sabelaldea ostera, zurixka da eta banda beltz batzuk ikusten zaizkie. Helduek izterretan eta sabelaldean luma gorriak dauzkate. Emeak arrak baino handiagoak dira, batez beste %30 gehiago pisatzen dute eta haien alde dortsaleko lumadia arrena baino arreagoa da. Elikadurari dagokionez, hegazti txikiak jaten ditu batez ere (sorbeltzak, txolarreak…) eta hauek bere hegaldi azkar eta trebeari esker ehizatzen ditu. Halaber, saguzarrak, intsektuak eta ugaztun txikiak ere aurki daitezke hegazti honen dietan. Bestalde, gehienetan bakarka ehizatzen badu ere, zenbaitetan taldetan ehizatzen ikusi da. Zuhaitz belatza espezie bakartia da gehienetan behintzat, eta ugalketarako baino ez du bikotea osatzen. Emeek maiatzetik ekainera erruten dituzte arrautzak (normalean 3 arrautza). Arrautza hauek soilik emeek inkubatzen dituzte, 28-33 egunez, eta bitartean arrek jaten ematen diete. Txitak ekainetik uztailera bitartean jaiotzen dira eta lehen egunetan amaren menpean egoten dira, oso ahulak baitira hasieran. Txitek 27-34 dituztenean habiak uzten dituzte. Kontserbazioa: Arrisku txikia (LC).


MUSKERRA

Muskerrak, narrastiak eta saurioen ordenako animaliak dira. Ezaugarri nagusiak, buru luzea, aho handia, lau hanka eta buztan luzea dira, baina horrez gain mingain luzea dute, beraien ingurua usaintzeko erabiltzen dutena, Jacobson organoari esker. Ezaugarri nagusietako bat,buztana galdu eta berriz haztea da. Teknika hau, erasotzaileetatik alde egiteko erabiltzen dute,, izan ere, hau berriz haziko da denbora gutxian. Animalia hauen bizi-iraupena 20-30 urte bitartekoa izaten da, nahiz eta etxeetan bizi direnak 33 urte bizitzera iritsi.

Mundu guztian zehar aurki ditzakegu Antartikan izan ezik, Ikus daitekeenez, edozein motako ingurumenera moldatzeko gaitasun izugarria dute. Dinosauroen garaitik gaur egunera arte bizirautea lortu dute, bizirauteko hainbat aldaketa emanez. Gaur egun, gizakion eraginpera bizitzera ere ohituak daude. Esaten da muskerrak 200 milioi urte inguru daramatzatela lurrean bizitzen, dinosauroen garaian bizi izan zirela. Dinosauroak desagertzean ordea, ez desagertarazteko, musker txikienek bakarrik biziraun zutela, inguneko aldaketei aurre eginez uste da.

Gaur egun, 5600 espezie inguru daude, eta gehienak klima epelean bizi dira. Muskerrak eta sugeak erlazionatuta daude, baina beraien azal eta hankengatik ezberdintzen dira. Musker gehienak lurrean bizi dira eta intsektuak janez elikatzen dira. Hala ere, hauetako batzuk eskalatzaile trebeak dira, esaterako, kameleoiak eta dragoitxoak (gekoak). Espeziearen arabera, tamaina ezberdinetakoak aurki ditzakegu, txikienek zentimetro gutxi batzuk neurtzen dituzten bitartean, handienek 10 oinen luzera izan dezakete. Munduko muskarrik txikiena Madagascarren aurki daitekeen kamaleoia da, eta pulgada 1 en luzera du. Adar txiki bat duten muskerrak, begitik odola isurtzen dutenak, kolorez aldatzen direnak (kamaleoiak), buruan hirugarren begi moduko bat dutenak... aurki ditzakegu egun. Gaitasun hauek denborarekin garatzen joan dira, etsaiengandik babesteko defentsa bezala.

Gehienak, arrautza txikien bitartez ugaltzen dira, eme eta harra elkartuz. Arrautzak 3 hilabete ematen dituzte. Beste zenbait espezie kume biziez erditzen dira ugalketa asexualaren bitartez. Narrasti hauek, adimentsuak dira, beraien gorputzen bitartez komunikatzen dira. Postura eta espresio ezberdinak erabiltzen dituzte beraien bikoteak erakartzeko eta inguruko mehatxuei aurre egiteko. Elikadurari dagokionez, belarjaleak eta haragijaleak aurki daitezke espeziearen, kokapenaren eta tamainaren arabera. Haragijaleak, intsektuak eta armiarmak jaten dituzte, haragijaleek berriz, inguruko hosto eta arbustoetaz elikatzen dira.