Lankide:Hansen1510/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


DEFINIZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatitzaile komunetan handiena bi zenbaki edo gehiagoren zatitzaile berdinen arteko handienari deitzen zaio. ZKH izenez ezagutzen dugu, orokorrean.

ADIBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 eta 12 zenbakien ZKH-a kalkulatu nahi badugu, lehenik, bi zenbakiak deskonposatu behar ditugu bakoitzak dauzkan zatitzaileak ikusteko.

  • 8 zenbakiaren zatitzaileak= 1, 2, 4, 8
  • 12 zenbakiaren zatitzaileak= 1, 2, 3, 4, 6, 12

Hau eginik, zatitzaileen bi zerrendetan topa daitekeen zenbaki berdinetan handiena izango da gure emaitza. Beraz, kasu honetan, 8 eta 12 zenbakien Zatitzaile Komunetan Handiena 4 zenbakia dela esago dugu.

ERABILERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatitzaile komunetan handiena zatikiak sinplifikatzeko erabiltzen da. Adibidez, 48/60 zatikia sinplifikatzeko, lehendabizi bi zenbaki hauen zatitzaile komunetan handiena kalkulatuko dugu. Kasu honetan, 48 eta 60 zenbakien arteko Z.K.H 12 izango zen. Hau jakinda, bi zenbakiak zati emaitza egingo dugu, eta honela, zatikia sinplifikaturik edukiko genuke. 48/12 eta 60/12 egin eta gero 48/60 zatikia beharrean 4/5 zatikia edukiko genuke, Z.K.H-ari esker.