Wikipedia, Entziklopedia askea

Haritzip/Zatiki Bideoa

Pastel honi laurden bat (¼) falta zaio. Gainontzekoa (¾), bi zatitan zatitu da. Bat pastelaren erdia (½) da; eta bestea pastelaren laurdena (¼).

Matematiketan, zerbait (unitate edo osotasun bat) zati berdinetan zatitzen dugunean, zatikiak erabiltzen ditugu zati horiek adierazteko.

Adibidez, zerbait bi zatitan zatitzen dugunean, zati horietako bakoitza unitatearen (zerbait horren) erdia da; hori matematikoki adierazteko, honako sinboloa erabiltzen dugu: , baina baita ½ edo 1/2 ere. Esate baterako, demagun pizza bat erosi dutela bi lagunek. Pizza hori bi zatitan banatu dute eta lagun bakoitzak bi zati horietako bana jango du; beraz bakoitzak pizza ½ jango du.


Non daude zatikiak gure bizitzetan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikiak gure bizitzetako hamaika egoera desberdinetan agertzen dira: ordua esaterakoan, kopuruak zehazterakoan, luzeraz hitz egiterakoan, pisua adierazterakoan...

Nola adierazten dira zatikiak matematikoki?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikiak bi atal ditu: Zatikiaren beheko atalari izendatzailea esaten zaio, goiko atalari berriz, zenbakitzailea. Bi atal hauek lerro batekin banatzen dira.

  • Zenbakitzailea (goiko atala): unitatetik zenbat zati hartzen diren adierazten du.
  • Izendatzailea (beheko atala): unitatea zenbat zatitan zatitzen den adierazten du.


Zatikiaren atalak: zenbakitzailea, izendatzailea eta zatikiaren lerroa.


Adibide batzuk:

  • Laranja bat 2 zatitan banatzean 2 laranja erdi ditugu. Laranja erdia horrela adieraziko dugu
  • Laranja bat 3 zatitan banatzean, 3 laranja heren ditugu. Laranja herena horrela adieraziko dugu
  • Laranja bat 5 zatitan banatzean 5 laranja bosten ditugu. Laranja bostena horrela adieraziko dugu

Zatikietan, beti zenbaki osoak erabiltzen dira; hau da, ez da zatikia. 1,5 ez delako zenbaki osoa.

Nola irakurtzen dira zatikiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatikiak horrela irakurtzen dira: lehendabizi, zenbakitzailea irakurtzen da (goiko atala) eta ondoren izendatzailea (beheko atala), -ren (bokalez bukatzen bada) edo -en (kontsonantez bukatzen bada) atzizkia itsatsita.

Adibidez:

2/5 bi bosten
3/6 hiru seiren
4/10 lau hamarren

Hala ere, badaude salbuespen batzuk:

1/2 erdia (ez bat biren)
1/3 herena (ez bat hiruren)
1/4 laurdena (ez bat lauren)


Hona hemen beste adibide bat:

Lau zatitan banatutako zirkulu bat daukagu
zirkulua lau zatitan
Zirkulua lau zatitan banatzen dugu eta bi hartzen ditugu:
zirkuluaren bi laurden
Zirkuluaren bi laurden hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu:


Hartu dugun zatia unitatea baino txikiagoa da, zirkulu osoa baino gutxiago hartu dugu.

Lau zati baino gehiago hartu ditugu, zirkulu bat baino gehiago behar ditugu:
zirkuluaren zazpi laurden
Zazpi zirkulu zati hartu ditugu eta horrela adieraziko dugu:


Hartu dugun zatia unitatea baino handiagoa da, zirkulu oso bat baino gehiago hartu dugu.

Zein zatiki mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zatiki propioak unitatea baino txikiagoak diren zatiak adierazten dituzten zatikiak dira. Zatiki propioetan zenbakitzailea txikiagoa izaten da izendatzailea baino: adibidez, 1/2, 1/4, 10/12…

Zatiki inpropioak unitatea baino handiagoak diren kopuruak adierazteko erabiltzen dira. Zatiki inpropioetan izendatzailea txikiagoa izaten da zenbakitzailea baino: adibidez 7/4, 5/3, 12/11...


Zatikiak ondo ulertzen laguntzeko bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian zatikien inguruko bideo bat daukazue: