Edukira joan

Lankide:Haritzurdangarin/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsasoko hainbat alga makroskopiko eta zelulanitzei ematen zaien izen generikoa da. Horren artean daude alga arre, alga gorri eta alga berdeak. Azken aldian, itsas belarrak desagertzen ari dira, beherakada %7koa baita 1990. urtetik honarte.

Alga makroskopikoa

Kate trofikoari erreparatuz, algak itsasoko katearen basea dira, hauek autotrofoak direnez, eguzkiaren argitik lortzen dute energia. Era berean algak baleengatik eta zooplaktonengatik janak izaten dira. Zooplanktonak erea berean itsas arrain, moluskuek jaten dituzte. Eta azkenik hauek arrain edo animalia handiagoek jaten dituzte, pinguinoak, izurdeak, kaioa...

Algaren morfologian arreta jarriaz, mikroskopiko gehienetan hainbat ezaugarri morfologiko komun existitzen dira.

Errizoideak: alga makroskopikoak substratu bati itsatsirik egon ohi dira errizoide izeneko egitura batzuen bitartez. Landareen sustraien antzekoak diren arren, beren funtzio bakarra alga eustea da eta ez dute inolako xurgapenik burutzen. Zenbait kasutan, errizoide hauen ordez, disko basala egon ohi da, sargazoaren (Sargassum muticum) kasuan gertatzen den moduan. Aipatzekoa da, zenbait algaren substratua beste alga bat izaten dela, edota kasu batzuetan, baita animalia bat ere. Estipea: oinarria eta laminaren artean, hainbat milimetrotik hasi eta zenbait metroko luzera izatera iritsi daitekeen egitura dago. Laminaria hiperborea eta L. ochroleuca-ren kasuan, esaterako, estipeak 2 metro izan ditzake, eta maiz, algak eta animaliak bizi ohi dira bertan. Lamina: algaren zatirik nabarmenena da, askotariko formak izan ditzakeena.