Lankide:Hindraia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polibirus

Digestio-aparatua eta nerbio-sistemari kalteak eragin ditzakeen gaixotasun birikoa da[1].

Estatu Batuetan, poliomielitisaren azken kasuak 1979.urtean eman ziren. Gaur egun, nahiz eta poliomielitisa baztertzeko esfortzuak egin, gaixotasun honek Asia eta Afrikako herrialdeetako haur eta helduetan eragina izaten jarraitzen du[1].

Poliomielitisa aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. Azken urteotan ez da kasu bakar bat ere agertu EAE-n.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliobirus batek sortzen duen gaixotasun infekziosoa da. Trasmisio biderik ohikoena pertsona infektatu batekin kontaktuan egotea da.Hala ere, nahiz eta maiztasun txikiagoan, ur eta elikagai kutsatuen bidez ere, gaixotasuna paira dezakegu. Eramaileak diren pertsonak, hau da, sintomarik ez duten pertsonak baina birusa daukatenak, gaixotasuna trasmiti dezakete.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honek nahiz eta paralisia eta heriotza ekarri, infektatutako pertsona gehienek ez dute sintomarik jasaten. Hori dela eta, ez dira jabetzen gaixorik daudenik. Existitzen diren poliomielitis moten arabera, sintoma ezberdinak ezagutzen dira.[1]

Poliomielitis ez paralitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

poliomielitis

Honek síntoma ez larriak eragiten ditu, influenzaren antzekoak direnak. Sintoma hauek 10 egun iraun ditzakete, eta honako hauek dira:

  • Sukarra
  • Eztarriko mina
  • Buruko mina
  • Goraleak
  • Nekea
  • Bizkarreko mina
  • Lepoko mina
  • Beso eta hanketan mina
  • Muskuluetako ahulezia


Poliomielitis paralitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliomielitis mota hau larriagoa eta ez-ohikoa da. Honen sintomak aurrekoaren berdinak dira, sukarra eta buruko mina, besteak veste. Hala ere, aste bat igaro ondoren, beste sintoma batzuk agertzen dira:

  • Erreflexuen galera
  • Muskuluetako min handia eta ahulezia
  • Gorputz adar ahulak


Sindrome pospoliomielitikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliomielitisa pairatu ondorengo urteetan agertzen diren hainbat sintomen multzoa osatzen du sindroma honek. Honako hauek dira:

  • Muskulu eta giltzaduretako mina edo ahulezia
  • Nekea
  • Atrofia muskularra
  • Arnasteko edo irensteko zailtasuna
  • Loarekin erlazionaturiko arnas asaldurak, apnea, adibidez.
  • Hotza jasateko zailtasunak

Diagnostiko eta Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterketa fisiko baten ondoren, medikuak honako seinale hauek antzeman ditzake:

  • Erreflexu anormalak
  • Bizkarraren zurruntasuna
  • Buruz gora egoterakoan burua edota hankan altxatzeko zailtasuna
  • Lepoko zurruntasuna
  • Lepoa tolesteko zailtasuna


Burutu daitezkeen azterketen artean, medikuak hurregoak egingo ditu

  • Likido zefalorrakideoaren, gorotzen edo listuaren kultiboak
  • Birusaren aurkako antigorputzen mailak neurtu
  • Likido zefalorrakideoaren azterketa etarakizeko ziztada


Prebentzioari dagokionean, polioaren aurkako txertoak gaixotasuna prebenitu dezake kasu gehienetan (eraginkortasuna %90 baino handiagoa).

Tratamendu eta Pronostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago tratamendu zehatzik gaixotasun honetarako, beraz, sintomak kontrolatu egiten dira infekzioa aurrera doan heinean. Tratamendua sintomen larritasunaren arabera esleituko dira; baina batez ere, tratamendua, gaixoaren ongizatean eta konplikazioen prebentzioan oinarritzen da. Honakoak izan daitezke tratamendu egokiak sintomen arabera:

  • Analgesikoak, buruko eta giharreko mina arintzeko.
  • Fisioterapia, giharren mugikortasuna eta bere funtzionalitatea berreskuratzeko eta mantentzeko.
  • Bero hezea, mina eta gihar espasmoak murrizteko.
  • Arnasgailuak erabiltzea, arnasketa laguntzeko.

Gaixotasun honen pronostikoa existitzen diren poliomielitis motaren eta kaltetzen duen gorputz atalaren araberako izango da. Kasu askotan, sintomen sendatze totala eman daiteke bizkarezur muina eta garuna kaltetuta ez badaude. Garuna eta bizkarezur muina kaltetzen direnean, arnasketa arazoak eta heriotza era, sor dezake;nahiz eta, hau kasu larrienetan gertatu. Ohikoena, elbarri geratzea izango da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Poliomielitis - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).