Edukira joan

Lankide:Hoberenak

Wikipedia, Entziklopedia askea

HIPATIA ALEXANDRIAKOA

  Zientzia eta ikerkuntza munduaz ari garenean, beti gizonaren irudia datorkigu burura. Emakumearen irudia mundu zientifikoan gehienetan gutxi baloratua izan da, eta are gehiago, zenbaitetan ahaztua eta baztertua ere. Ezin genezake ahaztu garrantzitsuak izan diren zenbait aurkikuntzen aurkitzaileak emakumeak izan direla; emakumeek gizarte eta garai guztietan zientziaren garapenean parte hartu baitute.
  Matematika arloan emakume askok ekarpenak egin dituzte, Émilie de Châtelet, Teano, Sopfie Germain, Emmy Noether, Emma Catelnuovo, Mary Lucy Cartwright, besteak beste. Emakume horien artean, Hipatia dugu, gure lanaren aztergai izango dena hainbat arrazoi direla medio. Batetik, idatziriko Historiaren aburuz, lehen emakume matematikaria kontsideratua izan delako eta bestetik, hainbat alorretan lorpen oso interesgarri eta garrantzitsuak lortu zituelako, eragin izugarria izan zutenak.


● Bizitza

  Ez dakigu ziur noiz jaio zen -autore batzuk diote 370.urtean jaio zela -, baina jakin badakigu 415.urteko martxoan hil zela. Bere jaiotzari buruz hiru data aipatu izan dira, gutxigorabeherakoak guztiak, data horiek bere heriotzaren unean emakume zaharra, heldua edo gaztea zenaren araberakoak dira. Dzielska-k , Malalas-en argudioak, VI.mendeko autorea zena, ontzat hartzen ditu. Malalas-en ustez, Hipatia hiltzerakoan emakume zaharra zen, beraz, Hipatiaren jaiotza data 350-355 urtean kokatuko luke. Data hau baieztatzen duen argudioa honakoa da: Sinesiok 20 urte zituela, Hipatiaren ikaslea izan zena 393.urte inguruan, gutun batzuk idatzi zituela bere irakasleari zion miresmena goraipatuz. Honek pentsarazten digu adin ezberdinekoak zirela. Bestalde, Hoche-k, XIX.mendeko autore batek, Hipatiaren jaiotza data 375. urtean kokatzen du. Izan ere, heriotzaren garaian neska liraina zela kontsideratzen zen, adjektibo hau ez luke balioko Hipatiak berrogei urte baino gehiago izango balitu. Hoche-k uste du, Hipatia eskola neoplatonikoaren zuzendaria izan zela, 25-30 urterekin, eta Sinesio-k berak baino 5 urte gutxiago besterik ez zituela izango. Kingsley-ek , 390.urteko data aintzat hartzen du, gazte hil zela uste baitu.
  Teon-ek, bere alabaren hezkuntza gainbegiratu zuen, eta Hipatiak bere aparteko dohainak garatzea onartu zuen astronomoa, filosofoa eta matematikaria bihurtuz. Izaki perfektua izatea nahi zuen eta horregatik bere alabaren adimen eta gorputzaren hezkuntza zaindu zituen. Entrenamendu honek, bere helburua lortu zuen, Hipatiaren edertasuna eta talentua ospetsuak izan baitziren. Bere aita baino hobea zela esaten da, bereziki astroen behaketetan. 
  Museoko irakasleengandik (garai hartako ikerkuntza eta irakaskuntza gunea zen) Filosofia eta Matematika ikasketak jaso ondoren, Italia eta Atenasera bidaiatu zuen. Atenasen, Temistius-ek, Plutarco-k eta bere alaba Asclepigenia-k zuzendutako eskola filosofikoan ikastaro batzuk jarraitu omen zituen. Alejandriara bueltatu zenean, Matematika, Astronomia, Filosofia eta Mekanika irakasteari ekin zion erlijio guztietako pertsonei, ondo ikusita baitzegoen kristauen artean, baita bere erlijioan ere. Plotino-ko Filosofia katedran lekua hartu zuen eta bere etxea gune intelektuala bihurtu zen, “La Filosofa” ezizena jarri ziotelarik. Europa, Asia eta Afrikatik ikasleak etortzen ziren, bere Aritmetika irakaskuntzak entzutera.
  Goi mailako irakasle bezala errespetatua izan zen, baita irakasle karismaduna bezala ere. Hipatiaren irakaskuntzak, Plotino eta Lanblichus-en doktrinak azaltzen zituen, platonismoa, neopitagorismoarekin harreman estuan. Tradizio honetan, matematikak heziketa filosofikoaren parte ziren.
  Goi mailako jende askok, bere doktrinak jarraitzen zituen eta bere eskoletara joaten ziren. Bere ikasle asko ezagutzen dira; Sinesio de Cirene garrantzitsuena dugu, filosofo eta kristaua, familia ospetsu batekoa, Termopolis-eko gotzain izendatua izan zena. Autore batzuek, paralelotasun bat ezartzen dute Socrates eta bere ikasle Platon izan zenaren artean, eta Hipatia eta bere ikasle Sinesio-ren artean. Baina Sinesio, bera baino urte bi lehenago hil zen, bere obra eta pentsamendua hedatzea galaraziz. Sinesiok Hipatiari idatzitako zazpi gutun ezagutzen dira. Beste gutun batzuetan ere izendatzen du eta termino hauetan gogora ekartzen du:  “Hemos visto, hemos oído a aquella que preside los misterios sagrados de la filosofía. Es santa y querida por la divinidad”, “... madre, hermana, maestra, benefactora mía en todo, y todo lo que para mí tienen valor en dichos y hechos”. “He perdido ... lo que es lo más importante, tu alma divinísima, lo único que yo esperé que se mantuviera firme para superar los sinsabores de la fortuna y los embates del destino”. “Saluda cariñosamente a la muy venerable filósofa, la predilecta de la divinidad, y a ese feliz grupo que disfruta de su divina voz y más que a nadie, al santísimo padre Teotecno, y a mi compañero...”. Herculino, Olimpo, Teotecno eta Gayo ere Hipatiaren beste ikasle batzuk izan ziren.

Elizako Historian, Socrates Escolasticoren eskutik idatzia, Hipatia zendu eta 120 urte geroago honakoa irakur daiteke: “Había una mujer en Alejandría llamada Hipatia, hija del filósofo Teón que tuvo tales logros en literatura y en ciencia como para sobrepasar a todos los filósofos de su tiempo. Siguiendo la escuela de Platón y de Plotino, explicaba los principios de la filosofía a sus oyentes, algunos de los cuales venían de muy lejos para oír sus lecciones. Debido a su autocontrol y distinción que había adquirido en el cultivo de su mente, ella aparecía en público en presencia de magistrados”. Hipatiak, nolabaiteko afektibotasuna lortzen zuen bere ikasleekin. Garai hartako gertaera bortitzek, bere ikasleengan beldurra sortarazi zuten Hipatiaren heritza eta gero bere obra eta figura berreskuratzeko orduan.

  Lehen aipatu dugun bezala, Hipatiaren bizitzako daturik ezagunena, bere heriotza da. Bere jaiotza dataren gaineko eztabaida dela eta, 25, 45 edo 60 urte izango lituzke. Paganoa, zientzialaria eta garaian eragin handia izan zuen pertsonai politikoa izan zen, eta bere egoera gero eta arriskutsuagoa bilakatu zen Alejandrian. 412.urtean, Cirilo patriarkak, kristau fanatikoa, juduak ezetsi zituen. Alejandriako gobernua, Orestes, Erromako prefektua zena, eta Cirilo, Alejandriako patriarka zenaren artean lehia zegoen. Alderdi bik, bortizki aurre egiten zuten, interes ezberdinekin: bata antzinako ordena, Orestes gobernatzailearengatik sinbolizatua, inperio greko-erromatarraren defendatzaile eta aldi berean sortzen ari zen judu komunitatearen defendatzaile. Bestea, hazten zegoen botere kristaua, Cirilok bultzatua, Egiptiar nazionalismoan , gizartearen ondoezean eta esklaboetan oinarritzen zena. Guzti hauek, erlijio berrira bihurtu ziren, baina Hipatiak ez zuen nahi kristautasunera bihurtu. 415.urteko garizuman, Orestes-engan Ciriloren aurkako influentzia gauzatzeagatik, erahila izan zen. Kristau talde batek aurkitu zuen Alejandriako erdialdean, "la arrancaron de su carruaje; la dejaron totalmente desnuda; le tasajearon la piel y las carnes, hasta que el aliento dejó su cuerpo; descuartizaron su cuerpo ..." Autore batzuentzako Orestes eta Cirilo-ren arteko gatazkaren erahila izan zen eta ez kristautasun eta paganismoaren arteko norgehiagokarengatik. Ideia hau, gerora sortu zen, Voltaire eta Toland pentsalari ilustratuen eskutik. 

Hipatiaren hiltzaileak, ez ziren zigortuak izan. Orestes-ek, Egiptoko prefektu erromatarra eta Hipatiaren ikasle eta laguna zena, Erroma jakinean jarri zuen ikerketa bat hasteko, baina hainbat alditan atzeratua izan zen. Hipatiarekin, greziar pentsamendu matematikoa desagertu zen, hala ere, milurteko berrian, Errenazimendu garaian, berpiztua izan zena.




● Kontestu historikoa

  Egipton Erromatar Inperioko kristautasun komunitatearen egoitzarik handiena zen eta Jerusalen, Antiokia, Konstantinopla eta Erromako agintariekin batera, Alejandriako patriarkak izugarrizko ohore eta eragina zeukan. IV eta V. mendeen artean, Alejandria eta Konstantinoplaren arteko borrokak ugariak izan ziren.
  Teodosio I.ak katolizismoa ezarri zuen estatuaren erlijio ofiziala bezala, honek paganoen eta beste erlijio taldeen erantzuna sortu zuen, heresietan bihurtuz eta ondorioz, haien atzetik joaten ziren haiekin amaitzeko asmoz. Erlijio kontuekin izugarrizko presioa zegoen, filosofo batzuk kristautasunera jo zuten, baina Hipatiak ez zuenez onartzen, ez zen kristautasunera pasatu. Nahiz eta Hipatiak inolako erlijiorik ez onartu, kristauen laguntza izan zuen.
  Garai horretan (385-412) Alejandriako patriarka Teofilo zen, Teofilok eta Hipatiak izugarrizko eragina zuten goi mailako taldeetan. Teofilok izugarrizko boterea zeukan, 39. urtean Teodosiok erlijiorik gabeko tenpluak suntsitzeko agindua eman zion Teofilori, tenplu horien artean Mitreo eta Serapeo zeuden, bi tenplu horien desagerpena kristauen eta erlijio gabekoen arteko gatazkak eragin zituen. Momentu horretan, Alejandriako liburutegiaren ondorengoaren hustuketa izan zen. Hipatia ez zen arazo horretan sartu. Juan Crisostomok, erlijio gabekoa eta Konstantinoplako patriarka zena, Teofilorekin erronka batean sartu zen, baina Teofilo irabazle atera zen.
  Gatazka guzti horien ostean, Alejandrian izugarrizko lasaitasuna zegoen, gainera, Teofilok luxuzko erakinak egin zituen. Honek, haien etsaiak harritu zituen eta herriko jendearen poza ekarri zuten.
  
  Teofilo 412. urteko urriaren 17an hil zen. Bere boterea eskuratzeko bi pertsona zeuden, bata Timoteo eta bestea, Cirilo, Teofiloren loba. Alejandriako patriarka izateak izugarrizko aberastasuna suposatzen zuen eta Egiptora bidalitako gari-aleak kontrolatzen zituzten, beraz, kargu inportantea zen. Abundanciok, Egitoko komandantea zena, Timoteoren alde egin zuen, korteak Konstantinoplaren alde egingo zuen patriarka nahi zuelako. Hala ere, kargua Cirilok lortu zuen, bere osaba nahiko eredu ona izan zelako eta Alejandriakoek gorrotatzen zutelako Konstantinoplatik etorritako guztia.
  Ciriliok Teofilok egindako politika jarraitu zuen, hau da, paganoen, herejeen eta juduen kontrako presioa egin zuen, Erroma eta Alejandriako elkartasunarekin jarraitu zuen eta Konstantinoplako patriarkaren kontra jarri zen.
  Nahiz eta 381.urtean Teodosio Handiak Novacianoen tolerantzia aldarrikatu, Cirilo haien atzetik joan zen eta objektu sakratuak kendu zizkieten. Beraz, borrokaldi bat hasi zen Alejandriako patriarkaren artean eta prefektu inperialaren artean.
  Cirilok bultzatu zituen juduen kontrako matxinadak. Orestes-ek aldiz juduak babestu zituen, baina gertaera batzuen ostean, juduak kanporatu zituen. Beraz, garai horretan bi erlijioen arteko gorrotoa nabaria zen. Orestes-ek enperadoreari kontatu zion patriarkaren ekintzak eta Ciriloren erbesteratzea suposatu zuen.


● Bere ekarpenak


  Sudak esaten duen bezala, Hipatia hiru lanen egilea da: Alejandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren  inguruan egindako iruzkin bat, Pergako Apolonioren sekzio ezagutuen inguruan egindako iruzkin bat eta “Kanon Astronomikoa” delakoarena.
  Alejandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkinean erakusten zuen Aritmetika kalkulu hutsa baino haratago doala. Socrates Escolastikoren ustez, horrek bere lana gordetzen lagundu zuen. Hipatiaren iruzkinak problema eta arazo berriak barne hartzen zituen; hauek eskuizkribu diofantikoetara gehituz joan ziren. Beste ekarpen bat problemaren orokortasuna eta indeterminazioa balore numeriko ezezagunetatik ordezkatzea izan zen. P. Tannery historiagileak aditzera ematen du ezagututako eta dauden eskuizkribu oro iturri berdin batetik eratortzen direla, eta iturri hori Hipatiaren iruzkinak dira. Hipatiaren kopia eta iruzkina Diofantoren “Aritmetika”-n kontserbatutako zaharrenetakoak direla pentsatzen du (iruzkin hau lehenengo sei liburuei erreferentzia egiten die). Ereduzko liburu bat iraundu zuela uste du, Miguel Psellus izeneko XI. mendeko filosofo Bizantziarraren eskutik kopiatutakoa, eta Konstantinoplaren erorketa eta gero galdutakoa. Uste du beste kopia bat egin zela VII. eta XIII. mendeen bitartean, hau ere galdu egin zela baina galdu baino lehen XIII. mendean kopiatua izan zela. Bere etengabeko kopiatzeak zirela eta guregana heldu zen XVI. mendean, Parisimus 2379- an dagoela.
 Apolonio-ren “Konikak” lanean geometriari buruzko itunben bat ere idatzi zuen. Hipatiaren testua Apolonioren sekzio konikoen bertsio baldar bat da. Bere heriotzarekin sekzio konikoak ahaztu egin ziren XVII. menderarte. 
  Bere aita Teon “Comentarios” izeneko lanaren idazle emankorra izan zen. Bere lan matematiko ugari oraindik bizi dira: Euclidesen “La revisión de los elementos” eta “La revisión de el Data y La Óptica”. “La Revisión  de los Elementos” lanaren edizioa, liburuaren beste edizioen oinarria izan da eta are gehiago, erreferentzi bertsioa izan da XIX. mende bukaerararte. Hipatia bere aitarekin berrikuste eta hobekuntza horretan parte hartzea baliteke, bere aitak Hipatia aipatzen baitu bere dizipulu eta erkide gisa. Gainera, elkarrekin Euclidesen matematikaren lanaren inguruko itunben bat idatzi zuten.
  Teon-en beste obra bat Almagesto de Tolomoren hamahiru liburuen gainean egindako iruzkinak dira. Teonen iruzkina Almagesto-ren inguruan hainbat edizioetan inprimatua izan da. Teonek Hipatiari erreferentzia egiten dio aipatuz bera izan zela berrikusten edizio bat egin zuena: paravagoostheísees. Ondokoa dio: “Comentario de Teón de Alejandría al tercer libro del Sistema Matemático de Tolomeo. Edición controlada por la filósofa Hipatia, mi hija”. Teonen hitzak interpretazio desberdinak jaso ditzake, batetik bakarrik begiratu zuela III. liburua, eta bestetik, aitak iruzkina egiten zuen bitartean bere alabak liburuaren edizio zuzendua egin zuela.  
 Badirudi Hipatiak heliozentrismoaren tesiaren defendatzaile sutsua izan zela, geozentrikoaren aurka eginez. III. liburuaren iruzkinen garrantzia oinarritzen dira, Teon Almagestoa iruzkintzerakoan, Hipatia konturatu zela Tolomeoren obra ondorio matematiko anitzak ematen zituela. Bere aita, berriz, ez zen horretaz konturatu. Hipatiak kalkulatu zituen zeruko gertakarien balore matematikoak Tolomeoren eskutik deskribatutakoak. Honen emaitza astroen mugimenduari buruzko taulak edota “Kanon Astronomikoa” izan ziren. “El Canón Astronómico”, Hipatiak egindako taulak astroen mugimenduen ikerketarako, agian lan horren parte izan zitezke edota jatorrizko lan independente baten emaitza izan.
  Sinesio de Cirenerekin mantendutako posta-trukeari esker, bere         ekarpen zientifikoen berri dugu, esate baterako, aparailu batzuen asmakuntza. Sinesiok Peoniori, zientzia gustuko zuen militar bati, bidalitako 160. gutunean zilarrezko astrolabio bat bidaltzen diola dio: “Procede para estas demostraciones de un modo seguro, porque usa como auxiliares a la geometría y a la aritmética a las que no sería impropio considerar como un modelo de verdad. Te daré un regalo que es más agradable para mi dártelo que para ti recibirlo. Es un trabajo concebido por mí mismo, añadiendo todo lo que ella, mi mas reverenciada maestra colaboro conmigo, y fue ejecutado pos las manos mas habilidosas que hay en nuestro país en la artesanía de la plata”. Badirudi astrolabioren teoria eta bere eraiketaren xehetasunak Tolomeotik pasatu zirela, Teonetik Hipatiara eta Hipatiatik Sinesiora.

  15. gutunean Sinesiok Hipatiari hidroskopio bat eskatzen dio. Sinesioak bere eskaera justifikatzen du bere osasun txarra dela eta. Gero, likidoen fluidotasuna pisatzeko eta neurtzeko asmoa zuela aitortu zuen. Autore batzuk uste dute ur erloju bat zela, beste batzuk, Fermatek esate baterako, hidrometro bat dela uste du. Autore batzuk beste tresneria batzuk Hipatiari egokitu zioten, adibidez planisferio bat edota ura destilatzeko aparatu bat. 



● Gehiago jakiteko...


  Hipatiak, Greziar garaiko arbaso gehiengoak bezala, sekzio konikoengandik erakarpen handia zuen. Sekzio konikoak kono bat ebakitzean sortzen diren kurbak dira. Hau esanda, ikus dezagun ariketa interesgarri hau.
  Nola irudikatuko zenuke elipse bat soka batekin eta bi txintxetekin?


  Lehendabizi, orri bat mahai batean zein gainazal leun batean jartzen dugu eta 2 txintxeten bitartez lotzen dugu gainazalera. A eta B txintxetak 10 bat zentimetrotara banatuko ditugu. Gero, soka fin batez edo hari batez (14-15 zentimetroko luzerakoa) A txintxeta eta B txintxeta lotzen ditugu.
  Azkenik, arkatz baten laguntzaz soka tente jarri. Arkatza mugitzean, irtengo den irudia elipse bat izango da.












  Lanari amaiera eta nolabaiteko osotasuna emateko, komenigarria iruditu zaigu Alejandro Amenabarren “Agora” pelikula aipatzea, Hipatia pelikularen protagonista baitugu. Pelikulak hainbat kritika jaso izan ditu, Hipatiaren lorpenak direla eta. 
  Hipatia lehenengo emakume matematikari eta astronomo gisa agertzen da, baina aditu batzuen ustez Hipatia teoria heliozentrikoaren aurkitzailea -pelikulan ikusten den bezalaxe- ez zela izan diote. Euren ustez, Kepler agertu arte ez baitzen hori deskubritu. Hala ere, iritzi oso onak jaso ditu, bai atal historikoari dagokionez, bai Hipatiaren paperari dagokionez.
















BIBLIOGRAFIA


El Mundo “Hipatia de Alejandria divide a los científicos” [sarean] http://www.elmundo.es/elmundo/2009/10/15/ciencia/1255637599.html

Martínez Maza, C. (2009). Hipatia: la estremecedora historia de la última gran filósofa de la antigüedad y la fascinante ciudad de Alejandría. Madrid: La esfera de los libros.

Museo de la Ciencia y el Agua “Mujeres matemáticas” [sarean] http://www.cienciayagua.org/programacion/documentos/Catalogo%20Muj%20Mat.pdf

Radiocable “Hipatia: la mujer que cautivó a Alejandro Amenábar” [sarean] http://www.radiocable.com/historia-hipatia-agora8765.html

Salvador, Adela; Morelo, María: “Historía de las Matemáticas: Hipatia” [sarean] http://divulgamat.ehu.es/weborriak/historia/mateospetsuak/Inprimaketak/Hipatia.asp

Youtube “Hipatia de Alejandría” [sarean] http://www.youtube.com/watch?v=ab65NtjldM0

Youtube "Agora Movie Trailer" [sarean] http://www.youtube.com/watch?v=u50zEun07b4&feature=fvst

Wikipedia “Hipatia” [sarean] http://es.wikipedia.org/wiki/Hipatia