Lankide:Hodei Torres/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

LAMIA


Lamiak urari loturiko izaki mitologikoak dira. Emakume eder baten itxura dute eta oilo, ahate edo ahuntz oinak dituzte. Ile mataza luzea izaten dute, eta beti urrezko orrazi batekin orrazten dute. Ibai, erreka edo bestelako ur iturrien inguruan bizi dira, eta haiek ikustea ez omen da zaila, ibai ondoetan ilea orrazten denbora asko igarotzen baitute. Haien itxura erakargarriarekin, gizonak liluratzen dituzte. Mundu klasikoetako laminek, gizonak jan aurretik haiek seduzitzen dituzte bere nahiak asetzeko.

Izaki hauen irudikapen natural ugari agertu izan dira mitologian, eta horrek haien jatorria zehaztean zalantzak sortarazten ditu.


Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki hauen irudikapen ugari agertu izan dira mitologia ezberdinetan, eta horrek haien jatorria zehaztean zalantzak sortzen ditu. Lamina izena greziar lurraldetik datorrela esaten da. Mitologia horretan Fragiako erregina zela zioten. Itxura fisikoari dagokionez, galanta eta ederra zela ere esaten zen. Hainbat kontakizunen arabera, Grezia klasikoan Zeus-ek  Fragiako erregina (Lamina) bere emazte egin zuen eta Herak, Zeusen aurreko emazteak, gorrotoz beterik laminaren seme-alaba guztiak hil zituen. Orduz geroztik, Lamiak ahal zituen haur guztiak harrapatu eta Herio jainkoari eramaten zizkion. Horregatik, greziar artistek haien lanetan amorruzko begirada batez eta suge buztanez irudikatzen zituzten Lamiak.

Bestalde, Erdi Aroan zehar, lamia hitza erabili ohi zen Europa osoan sorginkeria kontuez jarduteko. Garaiko mitologian asko entzuten ziren sorgin edo lamien kontakizunak (Kalzakorta, 1997, 125. or.).


Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizilekuari dagokionez, laminak ur laster eta epelei loturiko lekuetan aurkitzen ziren. Emakume eder horiek, gehienetan urrezko orraziaz beren ile ederra orrazten zuten kantuan ari zirela. Kantu hauek hedadura izugarria izan zuten munduan zehar. Bazter guztietako herri eta kultur ezberdinetan ezagutzen ziren laminen elezahar kontakizunak. (Kalzakorta, 1997, 127-130. or.).

Laminak euskal mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal mitologian, izaki mitologiko zeharo ezberdinak biltzen dira. Laminak Euskal Herri osoan agertzen diren izaki mitologiko eta jeinuak dira. Ipuin-bilduma aketan lamien kontakizun ugari agertu ohi dira, eta Bizkaiako Orozko herritik Zuberoako bazterretaraino aurki ditzakegu aipatutako kontakizun horiek.

Bestalde, toponimiaren azterketen aldetik, Lami(n) erroa daramaten toponimoak benetan ugariak dira. euskal herriko edozein bazterretan, ekialdetik mendebalderaino aurki daitezke. Toponimiak laguntzen digu laminak ur iturri, osin eta errekekin lotzen dituzten izenekin erlazionatzen. Lehenago aipatu dugun bezala, laminak urarekin lotzen dituen toponimiak ustekabeko eta ohiz kanpoko berdintasuna agertzen du Euskal Herriko mutur batetik beste muturreraino.

Horrez gain, euskal liburu mitologikoek dioten bezala, laminak elkarrekin taldean bizitzen ikusten ditugu osin eta erreken azpiko lurpeko munduan. Haien lurpeko egoitza horietan, itxura arrunteko diren hainbat gauza, urrezko eta zilarrezko bihurtzen zituzten kanpora ateraz gero. Esate baterako, haien  ilea orrazteko orraziak. Euskal Herrian, maiz entzun ohi da orrazte saio hauek ilargi betearen argitan egiten zirela. Beste hainbat eta hainbat gaietan bezala, herri-jakituriak aintzat hartu ohi ditu ilargiaren gorabeherak.

Ildo beretik, laminen lurpeko egoitza horietara laguntza eske joan diren auzotarren istorioak ezagunak dira. Baita, laminei laguntzeagatik  trukean urrezko sari xumea jaso izanagatik ezagutzen diren kontakizun ugari ere. Izan ere, auzokidetza ohituretan oinarritutako hartu-emanak erakusten dituzten hainbat istorioetako protagonistak dira laminak, nahiz eta esan bezala, batzuk gizonak jaten zituzten. Kontakizun horietan ikus daitezke hainbat kristau emakume eskuarki laminen lurpeko egoitzara joaten, laminak hala eskatuta, auzo gizabidezko eginkizunen bat betez. Adibidez, hil hurren dagoena bisitatu eta haren aldeko otoitzen bat egin, erdiminetan dagoen laminari haurra ekartzen lagundu, eta bestelako hainbat egoeratan laguntza emanez. Honelako laguntzak burutu ondoren, normalean Laminek ordain sari bezala, auzokideei opariren bat egiten zieten.

Azkenik, eta mitologia bizirik dagoen artean, Euskal Herrian jazo diren gertakizun eta kontatu diren istorioei begira, zaila da kondaira askotariko pertsonaiak laminak izan direla ziurtatzea. Haien jatorria eta existentzia jakitea gizakiarentzako beti eztabaida izango da. Gaur egun, Lamiak galdu direla, edo lamiarik ez dagoela sarri esan ohi da. Ohartzea baino ez dago. Iraganean, orain dela mende bat gutxi gorabehera, bazen Euskal Herrian Laminak existitzen zirela esaten zuen jendea. Gaur egun, kontaketa horiek galduz joan direla ikus daiteke. Haien arrastoa denboraren poderioz urrituz eta galduz joan da. (Kalzakorta, 1997, 130-135. or.), (Azkue, 1947).[1]

Kontakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunei dagokionez, lamina ederrei buruzko istorio ugari aurki daitezke.

Esate baterako: Amilami liburutik aurki ditzakegun lamiei buruzko hainbat eta hainbat laminei buruzko kontakizun ezberdinak (Igerabide, 2008).


  • Laminak zapuzten direnean:

Bazterretxeko familian, gauero supazter txokoan zerbait uzteko ohitura zuten, katilu esne eta talo xigortuak gehienetan. Denak lokarzten zirenean, laminak jaisten ziren tximinian behera, eta murtxa eta murtxa aritzen ziren, hortzekin kris kras kris kras, supazterreko hondar guztiak azkeneraino jan arte. Eta gero isil-isilik aienatzen ziren tximinian gora.

Biharamunean, Bazterretxo soroak denak landurik agertzen ziren: ongarria banatua, sasiak garbi garbi, lurrak irauliak, artoak jorratuak.

Gau batean, ordea, katilu esnea eta talo xigortuak supasterrean uztea ahaztuta oheratu ziren Bazterretxekoak. Laminak, haserre, beste baserri batera joan ziren, urrun, oso urrun, eta Bazterretxeko sororik ez zuten gehiago landu (Azkue, 1947).


  • Laminak agertzen diren lekuak:

Hendaiako hondartzaren amaieran, bi harkaitz polit ikusten dira; uharte txiki altuak dirudite, berdin-berdinak, ahizpak balira bezala. Haien arteko tarteari Laminatzea deritza; harkaitz haien gainean, garai batean, itsasoko laminak agertzen omen ziren. Biana, batik bat, erreka eta ibaietan agertzen dira laminak: Zeberioko Laminerreka-n, Asteasuko Laminategi-n, Senpereko Utsalea-n, eta abar. Mendietan eta agertu ohi dira, batez ere leizeak dauden lekuetan: Maltsoen borda, Urepelen; Mondarraian, Ezpeletan; Askondo, Mañarian; Salturri, Arrasaten; Abauntz, Ultzaman; Atxarte, Abadinon, eta abar. Mendietan agertu ohi dira, batez ere leizeak dauden lekuetan: Maltsoen borda, Urepelen; Mondarrain, Ezpeletan; Askondo, Mañarian; Salturri, Arrasaten; Abauntz, Ultzaman; Atxarte, Abadinon eta abar. Laminak agertzen diren lekuak eskualde guztietan daude, baina, gaur egun, antzina baino ezkutuagoan bizi dira, alde guztietan errepideak eta argiak baitauzkagu.


*Kontakizun gehiago:(Igerabide,2008,141-176. or.) [2][3]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalzakorta, Jabier. (1997) Erresuma ezkutua : Lamia, Sorgin eta Tartaroen
  • Apalauza A. Lakar, M: Malerreka solasean. Ahozko tradizioaren bilduma. Malerrekako Eusakara Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua, 2005
  • Azkue, R. M.: Euskalerrian Yakintza, Espasa-Calpe, 1947. Laminak Euskalerrian, Eusko Argitaldaria, Banco de España, 1927.
  • Barandiarán, J.M.: Obras completas II, La Gran Enciclopedia Vasca, 1973.
  • Donostia, A.: Cancionero Vasco, Ed. Jorge Riezu, VII eta VIII liburuak, Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • Igerabide, Juan Kruz, (1956- ) (L.G. 2008) Amilami : laminen istorioak.


  1. Kalzakorta, Jabier.. (1997). Erresuma ezkutua : Lamia, Sorgin eta Tartaroen. Labayru Ikastegia ISBN 8486833965. PMC 39324043. (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).
  2. Igerabide Kruz, Juan. (2008). Amilami. Elkar, 141-176 or. ISBN 978-84-9783-632-6..
  3. Igerabide, Juan Kruz, (1956- ). (L.G. 2008). Amilami : laminen istorioak. Elkar ISBN 9788497836326. PMC 863179793. (Noiz kontsultatua: 2019-11-13).